Handitu Innova 2024

[Handitu Innova 2024]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea nekazaritza-ekoizpen primarioko berrikuntza teknologikoarekin lotutako inbertsio handietarako laguntzetarako deialdia (2024ko Handitu Innova Programa) egitea da 2024ko ekitaldirako. Urterokoak edo hainbat urtetarako inbertsioen proiektu batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak gauzatzeko denboraren arabera.

Honako hauek dira laguntzen helburuak:

a) Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiaren funtzionamendua eta jasangarritasun orokorra hobetzea, bereziki ekoizpen-kostuak murriztuz, ekoizpena hobetuz eta berrorientatuz, eta teknologia berriak sartuz.

b) Natura-ingurunea, higiene-baldintzak edo animalien ongizate-mailak hobetzea.

c) Nekazaritza garatzeko, egokitzeko eta modernizatzeko azpiegiturak sortzea eta hobetzea, barne hartuta nekazaritza-lurrak eskuratzea, lurrak sendotzea eta hobetzea, energia jasangarria hornitzea, energia-efizientzia eta ura hornitzea eta aurreztea.

d) Honako hauek kalte egindako nekazaritza-ekoizpenaren potentziala berrezartzea: hondamendi naturalek, hondamendi natural batekin pareka daitezkeen salbuespenezko gertaerek eta fenomeno klimatiko kaltegarriek, animalien gaixotasunek eta babestutako animalien eta landareen izurriteek, bai eta gertakari eta faktore horiek eragindako kalteen arriskua prebenitzear eta arintzea.

e) Klima-aldaketa arintzen eta haren ondorioetara egokitzen laguntzea, besteak beste berotegi-efektuko gasen emisioak murriztuz eta karbono-harrapaketa handituz, bai eta energia jasangarria eta energia-efizientzia sustatzea ere.

f) Bioekonomia zirkular jasangarria bultzatzea eta garapen jasangarria eta baliabide naturalen (ura, lurzorua eta airea) kudeaketa efizientea sustatzea, adibidez mendekotasun kimikoa murriztuz.

g) Biodibertsitatearen galera geldiarazten eta alderantzikatzen laguntzea, ekosistemen zerbitzuak indartzea, eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.995.000 €

2024ko eta 2025eko ekitaldietan 2.995.000 euro erabiliko dira Handitu Innova 2024 programaren deialdian ezarritako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko da.

Funtsak honela banatuko dira: 1.495.000 euro 2024rako ordainketa-kreditua izango dira, eta gainerako 1.500.000 euroak, berriz, 2025erako konpromiso-kreditua.

Nori dago zuzenduta


Onuraduna izateko, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako estatu-laguntzei aplikatu beharreko gidalerroetan ezarritako baldintzak.

Betekizunak

  • Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Inbertsioak goi-teknologiako elementu, instalazio, ekipamendu eta azpiegiturei lotuta egotea, berrikuntza teknologikoko programa baten barruan, eta 300.000 eurokoak edo handiagokoak izatea.
  • Inbertsioak ondokoek egitea: titularra edo titularkidea pertsona fisikoa duten ustiategiek (sektorean lehen aldiz instalatzen diren nekazari gazteek izan ezik); titularra pertsona juridikoa duten elkarte-ustiategiek; ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek edo titulartasun partekatuko erakundeek; edo sektorean lehen aldiz kokatzen den nekazari gaztea titular duten ustiategiek.

  • Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) edo Nekazaritza Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean (REGEPA) erregistratua egotea, eta eraldatze/merkaturatzearen zatia badu, Animalien Identifikazio Indibidualeko Erregistroan (RIAA).
  • Inbertsioak ez daudela hasita eskaera aurkezten den unean. Betekizun horretatik salbuetsita egongo dira obra zibileko proiektuaren ordainsariak.
  • Enpresa edo pertsona onuradunak ekonomikoki bideragarriak izatea eta produktuak merkaturatzeko irtenbide normalak izatea.
  • Enpresa krisialdian ez egotea, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Proiektuak Euskadin ingurumen-gaietan aplikatu beharreko berariazko araudia betetzea (21/2013 Legea, 2013ko abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; eta 3/1998 Legea, 1998ko otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra) ?hala badagokio, inbertsio-proiektuek ingurumenean duten eragina ebaluatuko da, aurrez?, baita higiene-araudia eta inbertsio bakoitzari aplikatu beharreko Erkidegoko arauak ere.
  • Jakinaraztea ea diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo ente publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
  • Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Nekazarien elkarte eta erakundeen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuaren urriaren 15eko 8/2015 Legean erabaki-organoetako ordezkaritza orekatuari buruz ezarritako mugak betetzea.
  • Diruz lagundu daitekeen proiektuak obra zibil bat badu, proiektua ebaluatzeko unean, agiri bidez egiaztatzea inbertsioa egiteko behar diren lursailak edo higiezinak erabiltzeko aukera ematen duen titulua, gutxienez 10 urterako, eskaera aurkezten den urtetik aurrera; horrez gain, obra gauzatzeko behar diren lizentzia eta baimenek aurrez eskatuta egon beharko dute.
  • Halaber, laguntzen onuradun izateko, onuradunak ez dira egongo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeretan. Hau da:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Mari Carmen González

Teléfono: 945 01 97 10

E-mail: carmengonzalez@euskadi.eus

Kodea

1220403

Eskabidea eta dokumentazio aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia egiteko agindua indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.