Ikastetxean Berrikuntza Proiektuak (Berrikuntza Ikastetxean) egiteko deialdia 2022-2023 ikasturtean. (Prestakuntza)

[BERRIKUNTZA]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da diru-laguntzak ematea 2022-2023 ikasturtean ikastetxean berrikuntza-proiektu hauetakoren bat (Berrikuntza Ikastetxean) egiten duten unibertsitatez kanpoko edozein maila eta irakaskuntza mota ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen dutenei izan ezik:

- Ikastetxean hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuak.

 

Aurrekontuko zuzkidura

128.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Zuzkidura hori honela banakatuta geratzen da:

  • 25.600,00 euro Arabarako
  • 64.000,00 euro Bizkairako
  • 38.400,00 euro Gipuzkoarako

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko dirulaguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

a) Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 70; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da, esanbidez uko egin ezean.

b) Bigarren igorpena 2023an egingo da, emandako dirulaguntza justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoan.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitatetik kanpoko edozein ikasketa-maila edo -mota emateko baimena badu, Lanbide Heziketa soilik ematen badu izan ezik
  • Eskabidea egin duen ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak badakiela zer proiektu aurkeztu den eta onartu egin duela
  • Ikastetxeak legez eratuta daudela eta dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Eskabideak bidaltzeko gida
  • Proiektuaren datuak dagokion aplikazioan betetzea.
  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan azaldutako egoeraren batean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Zentro eskatzaileek egunean izan behar dituzte dirulaguntzak itzultzeko ordainketa-betebeharrak; betekizun hau eskatuko da bai onuradun bihurtzeko bai emandako dirulaguntza likidatu arte onuradun izaten segitzeko.

  • Ez dira eskuratu helburu bererako inolako diru-laguntzarik, laguntzarik, diru-sarrerarik edo bestelako bitartekorik edozein administrazio zein erakunde publiko nahiz pribatutatik.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1219602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Behin betiko ebazpena EHAAn argitaratuko da, deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean, emandako dirulaguntzak publiko egite aldera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, 2023ko ekainaren 15a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk