Bultzatu programa, enpresak ekonomikoki lehengoratzeko laguntzak ezartzen dituena, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondorioz izandako inpaktuaren ondoren haien bideragarritasuna eta jarraitasuna zaintzeko

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da lehengaien eta garraioen kostuen igoera handiaren eragina minimizatzea, bai eta enpresek etendako eskaeren ondorioz sor daitezkeen galera guztiak ordaintzen laguntzea ere, egungo krisiaren aurrean euskal enpresen lehiakortasuna babestu eta laguntzeko. Azken batean, enpresak ekonomikoki berrezartzen lagundu nahi da, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren inpaktuak eragindako erronka ekonomikoei aurre egin behar baitiete, haien likidezia bermatuz.
Eman beharreko laguntzak itzuli beharrik gabekoak dira. Enpresa handi, txiki eta ertainentzat (ETEak) dira.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000,00 €

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresek izan duten gainkostua, bai lehengaien prezioen igoerak eragindakoa, bai garraio-prezioena. Gainkostuaren oinarritzat hartuta 2021eko urteko kostuaren eta 2022rako espero den kostuaren arteko aldea.

Galeren aurreikuspena. Kontuan hartuko dira helmugara iritsi ezin diren eta/edo Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondorioz ezeztatzen diren azken produktuen eskaerak eta fakturak.

Kontuak ikuskatzen dituen enpresak egindako justifikazio-kontuaren berrikuspenaren ondoriozko kostua 1.500,00 eurokoa izango da gehienez.

Laguntza mota

Aurrekontu-zenbatespena duen memoria baten arabera emango dira laguntzak, eta itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira, publikotasun, lehia eta objektibotasun printzipioei jarraikiz, lehiaketaren teknika erabili gabe.

Laguntzaren zenbatekoa % 50era iritsi ahal izango da:

a) Agindu honen 1. artikuluan jasotako diruz laguntzeko moduko kostuen gehikuntza. Diruz lagundu daitezkeen kostuak dokumentuaren 8.1 artikuluan ezarritako konparazioaren arabera kalkulatuko dira, zeina diruz lagundu daitezkeen kostuen gehikuntza aztertzeko aurrekontu-estimazioaren memoria gisa aurkeztuko baita.

b) Egindako eskaeren kostua eta helmugara iritsi ezin diren eta/edo ezeztatu diren azken produktuen eta bidean diren produktuen fakturen kostua.

Enpresa onuradun bakoitzak, gehienez, 400.000,00 euro jaso ahal izango ditu.

Nori dago zuzenduta


Enpresa onuradunak eta baztertutako enpresak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak

  • Baztertutako enpresak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Ekonomiaren garapen, jasangarritasun eta ingurumen saila

Industria eta Energia Trantsizioko zuzendaria

Donostia-San Sebastián kalea, 1.

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoak:

945 01 82 63

945 01 99 49

945 01 82 14

945 01 82 46

945 01 98 16

945 01 82 35

E-mailak:

d-industria@euskadi.eus

ro-murillas@euskadi.eus

agus-garcia@euskadi.eus

c-amezaga@esukadi.eus

jorge-garcialopez@euskadi.eus

j-echezortu@euskadi.eus

 

Kodea

1217701

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Aurkezteko epea 2022ko uztailaren 27ko 09:00etatik 2022ko irailaren 30eko 12:00etara bitartekoa da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabidea aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epea igarotzen bada ordainketa egin gabe, eskabidea ezetsitzat jo ahal izango da. Ustezko ezespen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da edozein unetan, administrazio-isiltasunak ondorioak izan eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak