Udal euskaltegi publikoek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak erosteko 2023. urteko dirulaguntzak
- Erakundea:
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Udal titularitatepeko euskaltegi publikoek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko dirulaguntzak ematea.
Deialdi honetarako xede diren arbel digitalak eta hauen euskarriak, jarduera hauek garatzeko erabiliko dira:
- Urrutiko irakaskuntza
- Bilera birtualak
- Bideo-konferentzia saioak
- Saioen grabazioa
- Dokumentuak elkarbanatzean
- Aurkezpen interaktiboak
- Ikasleen interakzio digitala
Aurrekontuko zuzkidura
170.000 euroPrestazio ekonomikoa
- Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagun daitezkeen gastuak xedean definitutako ekipamendu teknologikoen erosketa-prezioa izango dira, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 30era bitartean egin badira.
- Ekipamenduaren eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.
- Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da deialdi honek ezarritako epean egin eta ebazpen honetan ezarritako gastuak 2023ko abenduaren 1a baino lehen ordaindu direnak.
Dirulaguntzaren zenbatekoa euskaltegi bakoitzak eskatutakoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horrek ezin du inola ere ebazpenaren I. eranskinean adierazitako gehienekoa gainditu, ezta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia (% 50) ere.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren.
Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta
Udal titularitatepeko euskaltegi publikoak
Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke udal titularitatepeko euskaltegi publikoak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.
Eskakizunak:
- HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
- Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.
- Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
- Onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
- Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
- Telefonoa: 943 022600
- Emaila: info@habe.eus
Kodea
1215602Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
-
Eskaera-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak:
Entitate eskatzaileak ekipamendua eskuratzeko hornitzaile ezberdinen hiru eskaintza aurkeztu beharko ditu gutxienez eskaeran. Ez du halakorik egin beharko, dena dela, ekipamenduak hornituko dituen entitate kopuru nahikorik ez badago merkatuan, ekipamenduaren ezaugarri bereziak direla eta. Halakorik gertatuz gero, behar bezala egiaztatu beharko da eskaeran.
- HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
- Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.
- Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
- Onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2023ko azaroaren 22a baino lehen emango da.
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.