Itzuli beharrik gabeko laguntzak eta mailegu kualifikatuak kalteberatasun-egoeran dauden partikularrentzat eraikinen birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako (3. LERROA). Suspertze eta Erresilentzia Mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak).
- Egoera:
- Itxita dago eskaerak aurkezteko epea (2022/07/01-2023/06/18)
Une honetan, 3., 4. eta 5. programekiko eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu.
Hala ere, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, eraginkortasun energetikoarenak barne, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako ildoen esparruan, etxebizitza eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa:
- 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048201)
- 2. lerroa: Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048202)
- 3. lerroa: Birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048213)
Deskribapena
Xedea
Itzuli beharrik gabeko laguntzak eta mailegu kualifikatuak kalteberatasun-egoeran dauden partikularrentzat eraikinen birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako (3. LERROA).
Bai mailegu kualifikatuen eskaera, bai kalteberatasunaren osagai espezifikorako partikularrentzako itzuli beharrik gabeko laguntzen eskaera, BIRGAITZE INTEGRAL ETA EFIZIENTERAKO ERKIDEGOEN OBRETARAKO itzuli beharrik gabeko laguntzen eskaeraren aldeko ebazpena eman ondoren egin ahal izango dira (3. LERROA).
PRESTAZIOAK
Zaurgarritasun-egoeretarako laguntza osagarriak
1.- Aurreko artikuluan zehazturiko laguntza-zenbatekoa osatzeko aukera egongo da, egoera ekonomiko larrian dauden pertsonen mesederako. Laguntza hauek eraikinaren osagai pribatiboen jabeak eta gozamendunak izateagatik jarduketa ordaintzera behartuta dauden eta, horrez gain, hurrengo atalean zehaztutako babesgabetasun ekonomikoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkie soil-soilik.
2.- Egoera ekonomiko larrian daude 65 urteko edo gehiagoko pertsonak eta mugikortasun mugatuko desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, beren bizikidetza-unitateekin batera, 25.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak badituzte; eta, baita ere, 12.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak dituzten bizikidetza-unitateak. Konputa daitezkeen dirusarrerak kalkulatzeko moduari dagokionez, 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak dioena beteko da. Egoera ekonomiko larriari loturiko laguntzak familiaren urteko errenta haztatuaren arabera eta bizikidetza-unitateak dituen kideen arabera zehaztutako portzentaje baten bitartez kalkulatuko dira, ondoko taulan jasotakoari jarraiki:
3.- Aurreko suposizio horietako bakoitzerako, komunitaterako emandako laguntza eta artikulu honi jarraiki emandako laguntza osagarria batuz gero ezingo dira ondoko taulan etxebizitzako zehaztu diren gehieneko zenbatekoak, jarduketei esker aurreztu den energia-mailaren araberakoak direnak:
Familia bakarreko eraikinen kasuan, egoera ekonomiko larrian dagoen etxebizitzako gehieneko laguntza-zenbatekoa ondokoa izango
ZERGA-ARINTZEA
Agindu honetan arautzen diren laguntzak guztiz bateragarriak dira etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzea xede dituzten jarduketei lotuta Foru Ogasunek ezarri dituzten kenketa, hobari eta beste edozein zerga-onurarekin; hori guztia, beren araudi berezian ezarritako baldintzetan.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko kalteberak
Zaurgarritasun ekonomikoko egoeran daude 65 urteko edo gehiagoko pertsonak eta mugikortasun mugatuko desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, beren bizikidetza-unitateekin batera, 25.000 eurotik beherako haztatutako urteko diru-sarrerak badituzte; eta, baita ere, 12.000 eurotik beherako haztatutako urteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak.
Araudia
Erakundeak
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa
Eskabidea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
- Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Online inprimakia bete eta beharrezko dokumentuak formatu digitalean erantsi.
Eskaera aurkezteko 2 aukera dituzu:
- Inprimagailua baduzu:
- Bete duzun eskabidea inprimatu
- Sinatu eskaera eskuz.
- Entregatu eskabidea eta inprimakian aurkeztu ez den dokumentazioa prozedurak ezarritako epe eta tokietan.
- Inprimagailurik ez baduzu:
- Joan prezuduran ezarritako tokiren batera eta ezarritako epean. (Garrantzitsua: eskaeran agertzen den pertsonak joan behar du).
- Arreta ematen dizutenean, erakusti zure NAN/AIZa, zure eskaera eskuratu ahal izan dezaten.
- Amaitzeko, eskabidea sinatzeko eskatuko dizute.
- Entregatu eskabide-formularioan aurkeztu ez den dokumentazioa (aurkeztu ez bada).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
4 Hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Emandako laguntza justifikatzeko, bete burututako obren fakturen zerrenda eta eman ezazu beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
- Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Zure izenean ari bazara:
- Datu personalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona baten ordezkari badiharduzu:
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkoin datuak. Titularra atalean, eta zureak Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari baten bidez aritzen dira beti.
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Kanal presentziala erabiliz prozeduraren agiriak aurkezteko, inprimakia bete behar duzu eta seinalatutako aurkezpen-lekuetan aurkeztu.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.