Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntza. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 3. programa
- Erakundea:
- Etxebizitza eta Hiri Agenda
- Egoera:
Une honetan, 3., 4. eta 5. programekiko eskaera berriak onartzeko prozesua geldirik dago. Espediente gehiago jasotzea ahalbidetzen duten funts berriak jasoz gero, eskaeren epea berraktibatuko dela jakinaraziko dugu.
Hala ere, laguntzak eskatzen jarrai daiteke, eraginkortasun energetikoarenak barne, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduan aurreikusitako ildoen esparruan, etxebizitza eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta eraginkortasun energetikoaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoa:
- 1. lerroa: Obra partikularretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048201)
- 2. lerroa: Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048202)
- 3. lerroa: Birgaitze integral eta eraginkorrerako Erkidegoko obretarako finantza-neurriak. (www.euskadi.eus/zerbitzuak/0048213)
Deskribapena
Xedea
Programa honen xede da hiri-eremuetan zein landa-eremuetan gehienbat bizitegi-erabilera duten eraikinetan egindako obrak edo jarduketak finantzatzea, beti ere horien bitartez energia-efizientzia era esanguratsuan eta egiaztatuan hobetuko bada. Arreta berezia eskainiko zaio eraikinaren inguratzaileari bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, beren etxebizitzak barne, eta familia bakarreko etxebizitzetan.
Prestazioak:
ITZULI BEHARRIK GABEKO LAGUNTZAK
Laguntzen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko garatu beharreko jarduketen kostu osoa hartuko da aintzat, zenbatekoak finkatzeko xedearekin ondoko puntuetan jaso diren irizpideen arabera..
1.- Xede horietarako, eta aipatu 1. taula aplikatzearen ondorioz ezarritako mugen barruan, diruz lagundu daitezkeen kostutzat joko dira jarduketen garapenari loturiko kudeaketa-kostuak eta beren gastuak, jarduketen kudeaketan eta garapenean esku hartu duten profesional guztien ordainsariak, obra-zuzendaritza barne, beharrezko proiektuak, txosten teknikoak eta ziurtagiriak idazteko kostuak, administrazio-izapidetzeari loturiko gastuak eta antzeko beste gastu orokor guztiak, beti ere egokiro justifikatuta badaude eta artikulu honetan ezarritakoaren arabera zehaztutako mugaren barruan. Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.
Proiektuak 5. programaren kargurako dirulaguntza jaso badu birgaitzearen exekuzio-proiektuak idazteko (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua), jasotako zenbatekoa programa honen kargura jasotako dirulaguntzatik kenduko da. Programa honi loturiko gehieneko laguntza-zenbatekoa zehazterakoan proiektuaren kostua diruz lagundu daitekeen inbertsioan sartuko da eta 5. programaren barruan proiektua idazteko jaso den zenbatekoa gehieneko zenbateko horretatik kenduko da (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua).
2.-Eraikineko eman beharreko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo ditu jarraian deskribatzen diren emaitzazko mugak gainditu:
a) Taulan ezarritako gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostuarekin biderkatuz lortzen den zenbatekoa.
b) Taulan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa eraikineko etxebizitza kopuruarekin biderkatuz lortzen den kopurua, kasua bada, gehituz sestra gainetik merkataritza-lokaletarako edo etxebizitzakoak ez diren beste erabilera batzuetarako eraikitako azaleraren metro koadro bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa, taula berean finkatuta dagoena, jarduketaren bidez energia primario berriztaezinaren kontsumoan lortutako aurrezpen-mailaren arabera. Merkataritza-erabilerarako edo beste erabilera batzuetarako sestra gaineko metro koadro bakoitzeko ezarritako zenbatekoa gehitu ahal izateko beharrezkoa izango da kasuan kasuko onibarrek jarduketa egikaritzeko kostuetan parte hartzea.
3.-Amiantoa duten elementuak kendu behar direnean, laguntzaren gehieneko zenbatekoa handitu ahal izango da, baimendutako enpresen bidez amianto-hondakinak kendu, manipulatu, garraiatu eta kudeatzearen ondoriozko kostuei dagozkien zenbatekoan, 1.000 euro gehienez etxebizitza bakoitzeko edo 12.000 euro birgaitu beharreko eraikin bakoitzeko izan arte.
5.- El coste de estas actuaciones se corresponderá con el campo de intervención 025 «Renovación de la eficiencia energética de los inmuebles existentes, proyectos de demostración y medidas de apoyo conformes con los criterios de eficiencia energética» del anexo VI del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo de 12 de febrero de 2021 donde se establecen los porcentajes imputables a estas actuaciones en materia de acción por el clima.
Zaurgarritasun-egoeretarako laguntza osagarriak
1.- Aurreko artikuluan zehazturiko laguntza-zenbatekoa osatzeko aukera egongo da, egoera ekonomiko larrian dauden pertsonen mesederako. Laguntza hauek eraikinaren osagai pribatiboen jabeak eta gozamendunak izateagatik jarduketa ordaintzera behartuta dauden eta, horrez gain, hurrengo atalean zehaztutako babesgabetasun ekonomikoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkie soil-soilik.
2.- Egoera ekonomiko larrian daude 65 urteko edo gehiagoko pertsonak eta mugikortasun mugatuko desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, beren bizikidetza-unitateekin batera, 25.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak badituzte; eta, baita ere, 12.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak dituzten bizikidetza-unitateak. Konputa daitezkeen dirusarrerak kalkulatzeko moduari dagokionez, 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak dioena beteko da. Egoera ekonomiko larriari loturiko laguntzak familiaren urteko errenta haztatuaren arabera eta bizikidetza-unitateak dituen kideen arabera zehaztutako portzentaje baten bitartez kalkulatuko dira, ondoko taulan jasotakoari jarraiki:
3.- Aurreko suposizio horietako bakoitzerako, komunitaterako emandako laguntza eta artikulu honi jarraiki emandako laguntza osagarria batuz gero ezingo dira ondoko taulan etxebizitzako zehaztu diren gehieneko zenbatekoak, jarduketei esker aurreztu den energia-mailaren araberakoak direnak:
Familia bakarreko eraikinen kasuan, egoera ekonomiko larrian dagoen etxebizitzako gehieneko laguntza-zenbatekoa ondokoa izango
DESGRAVACIÓN FISCAL
Agindu honetan arautzen diren laguntzak guztiz bateragarriak dira etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzea xede dituzten jarduketei lotuta Foru Ogasunek ezarri dituzten kenketa, hobari eta beste edozein zerga-onurarekin; hori guztia, beren araudi berezian ezarritako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta
Honako hauen jabeak edo gozamendunak: familia bakarreko etxebizitza isolatuak edo lerroan taldekatuak, dauden etxebizitza kolektiboko bizitegi-tipologiako eraikinak eta haien etxebizitzak. Bestalde, pertsona fisikoak izan daitezke, edo nortasun juridiko pribatua edo publikoa dutenak.
Administrazio publikoak, zuzenbide publikoko antolakundeak eta bestelako erakundeak, baita higiezinen jabe diren enpresa publikoak eta administrazio publikoen partaidetza, osoa zein nagusia, duten merkataritza-sozietateak ere.
Jabeen komunitateak
Elkartuta, eraikin-jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte eta jabetza horizontalaren eratze-titulua xedatu ez badute.
Etxebizitzen edo eraikinen jabeen artean elkartuta osatutako kooperatiba-sozietateak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte, baita jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak osatzen dituzten jabeen artean osatuak ere, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta, eta beren etxebizitzak erabiltzeko lagapen-erregimenean diharduten kooperatibak.
Eraikinen enpresa errentariak edo emakidadunak, baita, indarreko kontratuaren bidez, programaren xede diren birgaitze-lanak egiteko berariazko ahalmena ematen dien tasun hori egiaztatzen duten kooperatibak ere.
Betekizunak
-
Eskatzaileen betekizunak
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan edo hura ordezten duen araudian jasotako egoeraren batean dauden pertsonek edo erakundeek ezin izango dituzte finantza-neurriak jaso; beraz, ezin izango dira onuradun izan.
- Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik duten pertsona fisikoek ezin izango dute laguntzarik jaso, ezta horretarako legezko nolabaiteko debekurik dutenek ere.
- Onuradun izateko debekurik ez duela justifikatzeko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da.
- Ez zaie inolako laguntza edo dirulaguntzarik emango sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten jarduerei, ezta sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zehapen administratiboa edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko eta juridikoei ere, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezin izango dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten eta halakorik ez duten enpresek, ezta 50 langiletik gorako enpresek ere, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez badute, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko Estatuko legeriak ezarritako baldintzetan.
-
Jarduketen xede diren eraikinen eskakizunak
- Egingo diren jarduketen proiektua izatea. Proiekturik behar ez duten jarduketen kasuan, teknikari eskudunak memoria bat sinatu beharko du, jarduketak Eraikingintzaren Kode Teknikoa eta indarreko arau guztiak betetzen dituela egiaztatuz. Bi kasuetan, dagoen Eraikinaren liburua aurkeztu beharko da birgaitzerako. Horren faltan, eraikina hobetzeko potentzialari buruzko azterlan bat aurkeztu beharko da, EAL legean zehazturiko oinarrizko betekizunak aintzat hartuz; eta proposaturiko jarduketa identifikatuko duen Esku-hartze plan bat.
Proiektuak eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko azterlan bat izango du barne. Azterlan hori eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko dagokion planean islatu beharko da, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko araubide juridikoa ezartzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuak dioenarekin bat. Horrez gain, ondoko baldintzak bete beharko dira:- Jarduketen eremuan sorturiko arriskutsuak ez diren eraikuntza- eta eraispen-hondakinen (pisuan kalkulatuta) % 70 gutxienez (2000/532/EC Erabakiak zehaztu zuen Europako Hondakin Legeak jasotzen duen 17 05 04 kategoriko material naturala kenduta) berriz erabiltzeko, birziklatzeko eta beste material batzuk berreskuratzeko prestatuko da, beste material batzuren ordez hondakinak erabilita egindako betelanak barne, EBko hondakin-hierarkiarekin eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat..
- Eragileek eraikuntzari eta eraispenari loturiko prozesuetan sorturiko hondakinak mugatu beharko dituzte, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloa betez. Egun eskuragarri dauden hobekuntza teknikoak aintzat hartuko dira eta gaikako eraispena egingo da substantzia arriskutsuen kentze eta maneiatze segurua bermatu eta kalitate handiko birziklatze eta berrerabiltzea errazteko materialen gaikako kentzearen bitartez, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkatze-sistemez baliatuz. Era berean, lehentasuna emango zaio gaikako eraispenari eta, ahal dela, sailkatzea hondakinak sortu diren tokian bertan egingo da..
- Eraikinen diseinuek eta eraikuntza-teknikek zirkulartasuna babestuko dute eta, bereziki, ISO 20887 arauari edo eraikinen desmuntatze-gaitasuna edo egokigarritasuna ebaluatzeko beste arau batzuei dagokienez ondoko alderdiak frogatu beharko dituzte: efizientzia bitartekoen erabileran, berrerabiltzea eta birziklatzea errazteko egokigarritasuna, malgutasuna eta desmuntagarritasuna.
- Amiantoa duten eraikuntza-produktuak eraikinetik edo jarduketa-eremutik atera beharko dira. Produktu horiek ateratzerakoan amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretua bete beharko da. Lan hori legez baimendutako enpresa batek egin beharko du. Prozesu horretan sorturiko hondakinak kudeatzerakoan eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko araubide juridikoa ezartzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua bete beharko da.
- Bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinen kasuan ondoko baldintzak bete beharko dira:
- Nasa gainetik eraikitako bere azaleraren % 50ak gutxienez, bateragarriak diren beste erabileretako behe solairuak edo beheko solairuak kenduta, bizitegi-erabilerarako izan beharko du. Ez dago jarduketen xede diren etxebizitzak pertsonen ohiko etxebizitza (eta iraunkorra) direla frogatu beharrik.
- Jarduketek jabeen erkidegoaren adostasuna izan beharko dute, jabe bakarreko eraikinen kasuan salbu.
- Laguntzen xede diren eraikinek 2000. urtea baino lehenagokoak izan behar dute.
Eraikuntza-lanen amaiera-data frogatu ahal izateko ondoko dokumentuak aurkeztu daitezke, lehentasun-ordena honetan: obra-bukaerako ziurtagiria edo obra-harreraren akta; horien faltan, obra berriaren adierazpena, katastro-ziurtagiria edo lehenengoz okupatzeko lizentzia; eta, azkenik, katastroan edo eraikinen erroldan agertzen den hori. Eraikina osorik birgaitzeko esku-hartze bat egin bada, 117/2018 Dekretuak, uztailaren 24koak, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoari buruzkoak jasotzen duen zentzuan, eraikin osoaren amaiera-data, haren adina kalkulatzeko, honako hau izango da: osorik birgaitu ondoko lehen okupaziorako lizentziari dagokiona, edo, lizentzia hori eduki ezean, obren amaierako ziurtagiriarena. Aurreko dokumentuak falta badira, zuzenbidean onargarria den beste edozein frogabide erabiliz ziurtatu ahal izango da eraikinaren adina. - Eraikinetako jabe diren pertsonek edo entitateek Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT) eginda izan beharko dute eskaria formalizatu baino lehen. Ikuskapen horrek sarrera-erregistroa izan beharko du dagokion udalean eta eraikinaren adina dena dela, dagokion Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko du, dokumentu horien gauzatzerako 5. Programak aurreikusten dituen laguntzak eskatzeko dagoen aukerari kalterik egin gabe.
- Ondoko eraikinetan proposaturiko jarduketek ez dute dirulaguntzarik jasoko:
a) eraikin hutsak, aurri-adierazpena jaso dutenak edo deklarazio hori egiteko prozesuan daudenak. Eraikin bat hutsik egongo da bere etxebizitzetako % 75 hutsik badaude, etxebizitza bakoitzeko errolda kolektiboko ziurtagirian jasotakoaren arabera.
b) partzialki eraitsitako eraikinak, barnealdea hutsik duten eraikinak eta fatxada eraistea aurreikusten duten eraikinak.
c) dagoeneko eraikita dituzten solairuak handitzeko edo eraikinaren bizitegi-erabilera aldatzeko xedearekin beren egitura egonkortzeko edo birgaitze integrala gauzatzeko proiektuak aurreikusten dituzten eraikinak. - Jarduketek interes kulturala izendatutako edo beste edozein babes-erregimen duten eraikinetan eragiten dutenean, jarduketa horiek aldez aurretik baimendu beharko dira, aplikatzekoa den babes-erregimena kudeatzeko eskumena duen organoaren aldetik eta bere araudi propioa betez.

Diruz laguntzeko moduko jarduerak
1.-Diruz lagundu daitezkeen jarduketak dira: etxebizitzarako bizitegi-erabilera nagusi duten eraikinak hobetzeko edo birgaitzeko jarduketak, hurrengo artikuluan ezarritako mugekin, beti ere berrizta ezin daitekeen lehen mailako energiaren kontsumo-adierazlean % 30eko aurreztea lortuz gero gutxienez, energia-ziurtapenari dagokionez.
2.- Aurreko atalean ezarritakoaz gain, Eraikingintzaren Kode Teknikoaren arabera C, D eta E zona klimatikoetan dauden eraikinetan, familia bakarreko etxebizitzaren edo eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala eta energia-eskaria aurreztu beharko da ere, eskatutakoaren arabera:
– D eta E zona klimatikoak: % 35, gutxienez.
– C zona klimatikoa: % 25, gutxienez.
3.- Interes arkitektonikoko edo historikoko gune izendaturiko multzo baten parte izateagatik babes-erregimen baten mende dauden eraikinen kasuan, inguratzaile termikoa osatzen duten osagaien gaineko jarduketak mugatuta badituzte, ez dago artikulu honetako 2. atalean zehaztutako eskaria murrizteko betekizuna bete beharrik. Nolanahi ere, alda daitezkeen inguratzailearen osagaiek Eraikingintzaren Kode Teknikoak barne hartzen duen DB HE Energia aurrezteko Oinarrizko Dokumentuak 3.1.1.a–HE1 eta 3.1.3.a–HE1 tauletan jasotzen dituen transmitantzia termikoko eta airearekiko iragazkortasuneko muga-balioak bete beharko dituzte.
4.- Halaber, eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala artikulu honetako 2. atalean ezarritako hori baino maila altuagoan aurreztea lortu duten energia-efizientzia hobetzeko jarduketak azken 4 urteotan izan dituzten (eta hori froga dezaketen) eraikinek ez dute eraikinaren berokuntzaren eta hozkuntzaren urteko energia-eskari globala murrizteko betekizuna bete beharrik. Jarduketa horiek ez badute eskaturiko aurrezte-portzentajea berdindu edo hobetu, betekizun hori betetzat joko da dagoeneko jarduketak eta eskariaren xede den jarduketaren barruan egindako esku-hartzeak batuz gero eskaturiko eskari-aurreztea lortuko bada. Alderdi hau egiaztatzeko, dagokion energia-efizientziako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
5.- Diruz lagundu daitezke 2020ko otsailaren 1a eta gero hasitako jarduerak.
Jarduketen hasiera-data egiaztatzeko emandako lizentziaren edo administrazio-baimenaren data hartuko da aintzat; horren faltan, aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpenak erregistroan duen sarrera-data hartuko da kontuan. Hala badagokio, dagokion obrak xede dituen exekuzio-agindua emateko data hartuko da aintzat.
6.- Ezingo da, inola ere, jatorri fosileko erregaia erabiltzen duten sorgailu termikoetan inbertitzea ekarriko duen jarduketarik diruz lagundu.
-
Programaren jarduketen denbora-esparrua
- Programa honetako laguntzak jaso nahi izaten dituzten eraikinetan energia-efizientzia eta jasangarritasuna hobetzeko obrak egiteko epea ezingo da hogeita sei hilabetetik gorakoa izan, laguntza ematen den egunetik aurrera. Salbuespenez, epe hori hogeita zortzi hilabetera arte luzatu ahal izango da 40 etxebizitza edo gehiagori eragiten dieten eraikinak edo jarduketak direnean.
Jarduketak egikaritzeko ezarritako epeak luzatzeko baimena eman ahal izateko, nahitaezkoa izango da, behar bezala justifikatutako eta aurreikusi ezinezko inguruabarren ondorioz, jarduketak betetzea ezinezkoa izatea, laguntzen azken hartzaileek eskatu ahal zitzaizkien gutxieneko neurri teknikoak eta plangintza-neurriak hartu zituzten arren. Zehazki, luzapena baimendu ahal izango da dagokion udal-lizentzia edo -baimena eskatu denetik sei hilabete baino gehiago berandutu denean. Laguntzaren xede den jarduketa gauzatzeko epeak ezingo dira behin ere hogeita hamasei hilabete baino gehiago luzatu guztira, laguntza ematen den egunetik aurrera. - Nolanahi ere, programa honen bidez finantzatutako jarduketak 2026ko ekainaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.

- Azpikontratatutako jarduera 60.000,00 ? (BEZ gabe) baino handiagoa baldin bada, kontratua idatziz jasoko da..
-
Bateraezintasunak
1.- Programa honetako dirulaguntzak bateragarriak dira xede berbera duten beste laguntza publiko guztiekin, baldin eta ez bada jarduketen guztizko kostua gainditzen eta nazio-mailako zein Europako beste laguntza horien arautzeek ere bateragarritasun hori aitortzen badute ere. Aplikatzekoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduak 9. artikuluan dioena. Aipatu artikuluaren arabera, Mekanismoaren barruan emandako laguntza Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen eskutik jasotako horri gehituko zaio eta inbertsio-proiektuek Batasuneko beste programa eta instrumentu batzuen laguntza jaso ahalko dute, beti ere laguntza horrek ez badu kostu berdina estaltzen, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren barruko programen arteko eta horien eta Batasuneko beste instrumentu batzuen arteko finantzazio bikoitza saihesteko.
2.- Ez dute Programa honi loturiko finantzariorik lortzerik izango Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren (SEM) barruko Auzo-mailako birgaitze-jarduketen programaren (1. Programa) eskutik laguntzak jasoko dituzten eraikinek.
3.- Programa hau bateragarria da hurrengo Kapituluan arautzen den “Etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzeko jarduketak diruz laguntzeko Programa” delakoarekin, baldin eta frogatua geratzen bada laguntzen xedea ez dela kostu berdina izango.
2.- Halaber, Programaren laguntzek lehentasuna izango dute Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak, 2021eko uztailaren 21ekoak, etxebizitzen eta eraikinen birgaitzearen, irisgarritasunaren eta energia-efizientziaren arloko jarduketa babesgarrietarako finantza-neurriei buruzkoak ezartzen dituen horien aurrean, Agindu honetako 3. artikuluan eta Lehenengo Azken Xedapenean zehaztutako baldintzetan.
Proiektu teknikoaren batasuna babesteari begira, berariazko bateragarritasuna aitortzen da Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren Aginduak, 2021eko uztailaren 21ekoak birgaitze integral eta efizienterako erkidegoen obretarako zehazten dituen 3. laguntza-lerroarekin. Lerro horrek beste xede batzuk hartzen ditu aintzat, energia-efizientziaz gain: irisgarritasuna, kanpoko bizigarritasuna edo suteetatik babesteko segurtasuna, esaterako.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Araba
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
3 Hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua