Etxebizitzetan energia-eraginkortasuna hobetzeko jarduketetarako laguntzak. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 4. programa

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea da etxebizitzetan energia-efizientzia hobetzea xede duten jarduketak edo obrak finantzatzea. Etxebizitza horiek familia bakarrekoak izan daitezke edo familia anitzeko eraikinetan egon daitezke.

Prestazioak:

ITZULI BEHARRIK GABEKO LAGUNTZAK

1.- Jarduketaren gutxieneko kostua 1.000 eurokoa edo handiagoa izango da, etxebizitza bakoitzeko.

2.- Dirulaguntzaren zenbatekoa jarduketa-kostuaren % 40 izango da, 3.000 €-ko mugarekin.

Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.

Jarduketa hauen kostua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko (EB) 2021/241 Erregelamenduaren VI. Eranskinean jasotako “Dagoeneko eraikita dauden higiezinen energia-efizientzia berritzea, demostrazio-proiektuak eta energia-efizientziako irizpideen araberako babes-neurriak” izeneko 025bis esku-hartze eremuaren araberakoa izango da.

Nori dago zuzenduta


Etxebizitzen jabeak, gozamendunak, legezko okupatzaileak edo errentariak, pertsona fisikoak direnak nahiz nortasun juridiko pribatua edo publikoa dutenak

Administrazio publikoak, zuzenbide publikoko antolakundeak eta bestelako erakundeak, baita higiezinen jabe diren enpresa publikoak eta administrazio publikoen partaidetza, osoa zein nagusia, duten merkataritza-sozietateak ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Kodea

1211801

Eskabidea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk