Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei laguntza ekonomikoak bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko egoeraren Diagnostikoa eta Ekintza Plana egiteko. 2022
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honek laguntza-lerro bat arautzen du, kontziliazioari buruzko egoeraren diagnostikoa eta ekintza-plana egin nahi duten erakundeentzat (enpresak, elkarteak eta abar), langileen bizitza pertsonala, familia eta lana hobeto uztartzen laguntzeko, eta, horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatu behar dituztenentzat.
Dirulaguntzaren xedea da kontziliazio erantzukidean urratsak ematen laguntzea erakundeei. Horretarako, aholkularitza-enpresa baten zerbitzuak kontratatzeko kostuaren % 70 finantzatzen da (gehienez 10.000 €), bi produktu egiteko: diagnostiko bat eta kontziliaziorako ekintza-plan bat.
Hautaketa: Norgehiagoka
Deialdi hau norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatziko da.
Eskabideen arteko lehen lehentasuna ezartzen da zehaztutako esleipen-irizpideen arabera eta horrela, aipatutako irizpideekin gehiengo balorazioa lortu dutenei bakarrik ematen zaie dirulaguntza.
Hainbat erakundek puntu kopuru bera lortu badute, berdinketa hurrengo atalean zehazten den d) irizpidean puntu gehien lortu dutenen alde ebatziko da.
Guztira 100 puntu lor daitezke. 50 puntu baino gehiago lortzen duten proposamen teknikoak baietsiko dira, eta puntuazio altuenetik baxuenera ordenatuko dira. Ondoren, lortutako puntuazioari dirulaguntza-jarduketen kostuaren % 70 esleituko zaio, gehienez 10.000 euro, deialdirako erabilgarri dagoen kreditua bukatu arte.
Gutxienez 50 puntu lortzen ez dituzten proposamen teknikoak ezetsi egingo dira.
•Diagnostikoak bete beharreko baldintzak:
Diagnostikoak, gutxienez, bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioari buruzko bost analisi-esparru hauek izan beharko ditu:
- Erakundearen barne-politikan kontziliazioak duen garrantzia.
- Erakundea aitortzen eta eskaintzen dituen kontziliazio-neurriak: langileek zein mailatan ezagutzen eta erabiltzen dituzten, neurriak langileen beharretara zein puntutaraino egokitzen diren, aukeren analisia lanpostuaren arabera.
- Langileen bizitza pertsonalaren, familiaren eta lanaren kontziliazioa hobetzeko beste laguntza-baliabiderik dagoen/eskaintzen den.
- Langileei dauden kontziliazio-neurriak eta horiek eskatzeko moduak jakinarazteko prozedurak izatea. Zein mailatan ezagutzen eta erabiltzen diren.
- Erakundearen kontziliazio-neurriak ebaluatzeko, horien jarraipena egiteko eta hobetzeko adierazleak edo prozedurak egotea.
• Planak bete beharreko baldintzak
Proposatuko den ekintza-planak baldintza hauek bete beharko ditu:
- EAEko establezimenduetan bakarrik aplikatzeko formulatzea.
- Erakundearen eta langileen egoerara eta beharretara egokitzea
- Hainbat urterako izatea (gutxienez 3 urterako).
- Helburuak eta horiek lortzeko neurri zehatzak proposatu beharko ditu programatutako datekin
- Emaitzak neurtu ahal izateko jarraipenerako adierazleak ezarri, arduradun eragileak eta aukeratutako pertsonak identifikatu
- Neurri bakoitzari egokituko zaion aurrekontua balioetsi
- Jarraipenerako eta ebaluaziorako sistema bat gehitu
Aurrekontuko zuzkidura
392.857,15 eurosPrestazio ekonomikoa
392.857,15 euro, 275.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkionak, eta 117.857,15 euro 2023rako konpromiso-kredituari dagozkionak.
Ordainketa-modua:
Laguntzaren ordainketa zatika egingo da. Lehenengo zatia, esleitutako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematen den momentuan ordainduko da, eta gainerako % 30a jarduketa guztiak egin ondoren, eta sortutako gastu guztiak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
392.857,15 euro, 275.000 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkionak, eta 117.857,15 euro 2023rako konpromiso-kredituari dagozkionak.
Laguntzaren ordainketa zatika egingo da. Lehenengo zatia, esleitutako dirulaguntzaren % 70, dirulaguntza ematen den momentuan ordainduko da, eta gainerako % 30a jarduketa guztiak egin ondoren, eta sortutako gastu guztiak 2023ko maiatzaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.
Nori dago zuzenduta
Erakunde edo enpresak
Nortasun juridiko propioa duten erakundeei (enpresak, elkarteak, fundazioak) eta enpresari gisa jarduten duten autonomoei, 10 eta 250 pertsona bitarteko langileekin, baldin eta EAEn kokatutako establezimenduak badituzteko ntziliaziorako diagnostiko bat eta ekintza-plan bat eskaini nahi dutenentzat.
Eskakizunak:
-
- Berezko nortasun juridiko independentea izatea eta dagokien erregistroan izena emanda egotea.
- Baldintza horren salbuespen bakarrak enpresari gisa jarduten duten autonomoak dira, haiek erakunde-onuraduntzat hartuko dira, eta haien egoera frogatu beharko LAABko (Langile Autonomoen Araubide Bereziko) altaren ebazpenaren bidez.
- Gehiengo partaidetza edo kontrola sektore publikoko erakunde baten gain ez egotea, ez zuzenean ez zeharka.
- Beraz, kanpoan gelditzen dira era iraunkorrean sektore publikoaren finantzaketa jasotzen duten erakundeak, eta zuzendaritza organoetan finantza-erakundeek aukeratutako edo proposatutako pertsonak dituztenak.
- Eskabidea egiten duten erakundeek ezarriko duten kontziliazioari buruzko diagnostikoa eta ekintza-plana EAEko establezimenduetarako izan behar da.
- Erakundeek 10 eta 250 langile artean izan behar dituzte plantillan.
- Familien eta Haurren Zuzendaritzak sustatutako Kontzilia izeneko bi esperientzia pilotuetan parte hartu duten erakundeak ezingo dira onuradun izan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia eta Haurren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1209001Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin. Dirulaguntzen esleipenak eta ukapenak Familia eta Haurren zuzendariaren ebazpen bakarraren bidez gauzatuko dira. Ebazpen bakar hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuta jakinaraziko da, eta jakinarazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte egindako lana justifikatzeko, 2023ko maiatzak 31 baino lehen:
- Egindako diagnostiko osoa, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena.
- Erakundearen kontziliaziorako ekintza-plana, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena.
- Jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzeko memoria. gastuak.
- Emandako laguntza teknikoa frogatzen duen banakatutako faktura, baita eskainitako aholkularitza-zerbitzuen ordainketaren egiaztagiria ere.
*Era berean, gastuak faktura elektronikoen bidez ere frogatu ahalko dira zerga-eremuan onartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Diruz lagundutako proiektuaren memoria xehea, besteak beste pertsona onuradunak (sexuaren arabera bereiziak) aipatuz eta genero-ikuspegiaren trataera azalduz.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
- Egindako diagnostiko osoa, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena.
- Erakundearen kontziliaziorako ekintza-plana, dirulaguntza esleitzeko aurkeztutako proposamen teknikoarekin bat datorrena
- Jasotako funtsei emandako erabilera justifikatzeko memoria
- Emandako laguntza teknikoa frogatzen duen banakatutako faktura, baita eskainitako aholkularitza-zerbitzuen ordainketaren egiaztagiria ere.
Jarduketak dirulaguntzaz gain, funts publikoekin edo beste dirulaguntza edo baliabide batzuekin finantzatu diren kasuetan, hau justifikatu beharko da: funts horien zenbatekoa, jatorria eta diruz lagundutako jarduketetan erabiltzeko modua.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.