Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuak egiteko dirulaguntzak (EIMA 1 - 2024).

[EIMA 1]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateaz kanpoko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterial inprimatuen edizio-kostuak.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira.

– Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta entitate onuradunak esleitutako dirulaguntza onartu duela egiaztatu ostean.

– Dirulaguntzaren gainerako % 40a, 4.2 puntuan ezarritako baldintzak bete ondoren bideratuko da, betiere 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko erregistroan edo dagokion erregistroan izena emanda egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratibo edo penala duten pertsona edo erakundeek, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenek, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne, laguntza-deialdian parte hartu ahal izango dute, baina ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan dagokion zigorrak ezartzen duen aldian.

  • Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain ez egotea.
  • Krisialdian dagoen enpresa ez izatea adieraztea, betiere krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C249).
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11. eta 13. artikuluetan ezartzen diren baldintzak eta betekizunak bete beharko dituzte deialdi honetako laguntzak eskuratu nahi dituztenek.
  • Ikasmateriala berria eta euskaraz sortutakoa izan behar du
  • Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, hala dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean eta baita gerora baliabide berriak atzematen direnean ere.

  • Gehiegizko finantzaketarik ez izatea
  • Aurkeztutako proiektua aurrera eramateko beharrezko egile-eskubideak edota egile-baimenak izatea.
  • Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11. artikuluko 4. apartatua hartuko da kontuan, zeinek honako hau adierazten du esplizituki:

  • Aipatu betekizunez gain, eskatzaileak dirulaguntza publikoak jaso ahal izateko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.2 artikuluan ezarritako gainerako betebeharrak eta legeak ere bete beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1203513

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da ebazpena.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Onespenerako eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa


2025eko urtarrilaren 1etik urriaren 16ra aurkeztuko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren «Nire Karpeta» atalean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk