Unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko dirulaguntzak (EIMA 4 - 2022).

[EIMA 4]

Deskribapena

Xedea

Unibertsitate aurreko irakasmailetan erabiltzekoak diren ikasmaterialak ‑euskarazkoak eta kalitatezkoak‑ sortu eta editatu ahal izateko beharrezkoak diren dirulaguntzak arautzea. Modalitate honetan honakoa da diruz lagunduko dena: euskarazko ikasmaterial inprimatuak sortzeko laguntza.

Aurrekontuko zuzkidura

85.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Gehienez ere, hamar mila (10.000) euro emango zaizkio ikasmaterial bakoitzari. 

Ordainketa-modua:

Ebazpena jakinarazi eta dirulaguntza onartu egin dela egiaztatu ostean, dirulaguntzaren lehen zatiaren ordainketa egingo da. Dirulaguntzaren % 20 ordainduko da.

Gainerako % 80a, berriz, ikasmateriala argitaratu eta 6.3 puntuan ezarritako baldintza guztiak bete direla konprobatu ondoren ordainduko da.

Nori dago zuzenduta

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Fundazioak

Eskakizunak:

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

Pertsona fisikoz osatutako lan-taldeak.

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Halaber, zigor- edo administrazio-arloko zigorra jaso duten pertsonek edo erakundeek, horren ondorioz dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu badute edo horretarako ezgaitzen duen lege-debeku baten eraginpean badaude, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioa egiteagatiko lege-debekuak barne, deialdian parte hartu ahalko dute baina ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan, zigorrak ezarritako aldian.

  • Ikasmateriala berria dela eta euskaraz sortuko dela.
  • Lantaldearen kideetako batek, gutxienez, jardunean dagoen irakaslea izan beharko du.

  • Sortzaileak bat baino gehiago direnean, taldeko inork ere ezin izango du %70eko partaidetza baino handiagoa izan lanaren garapenean.
  • Eskatzailea lantaldea denean, ordezkaria taldea osatzen duten pertsona fisiko guztiek izendatu dutela.
  • Dirulaguntza eskatzen duten pertsona fisikoek eta entitateek Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan zehaztutako betebeharrak bete beharko dituzte.
  • Helburu berari zuzenduriko dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribaturi eskatu izana eta, dagokionean, haiengandik jasotakoa adieraztea txostenean.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1203508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Agindua EHAAn argitaratu eta, beranduenik, sei hilabeteko epean emango da ebazpena

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Onespenerako eskabidea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Justifikazioa

Beste tramite batzuk