Autonomoei (enpresaburuei eta profesionalei) eta enpresei bideratutako zuzeneko diru-laguntzak, sektore pribatuaren kaudimena laguntzeko eta zorpetzea murrizteko

Deskribapena


Xedea

2021eko martxoaren 13a baino lehenagoko kontratu-konpromisoen ondorioz sortutako zor-betebeharrak ordaintzeko emango dira.

A) 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitarteko aldian, baldin eta azken data horretan ordaintzeke badaude,

B) 2021eko ekainaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitarteko aldian, baldin eta egun horretan ordaindu gabe badaude,

Eta dagozkien ordainketak egitea, hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei (finantzarioak eta ez-finantzarioak), bai eta estali gabeko kostu finkoak ere.

Era berean, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean enpresa-jarduerak eragindako kontabilitate-galerak konpentsatzeko erabili ahal izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

217.997.300 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntza hiru lerrotan banatzen da:

a) 1. Lerroa, 42.000.000 euroko zuzkidurarekin
b) 2. Lerroa, 168.000.000 euroko zuzkidurarekin
c) 3. Lerroa, 7.997.300 euroko zuzkidurarekin

Deialdia gauzatzean dirulaguntzen lerroren batean zenbatekorik soberan geratzen bada, deialdira aurkeztutako eskabideei erantzun ondoren, ebatzi gabeko eskaria duten gainerako dirulaguntzen lerroen zuzkidurak handitzeko erabili ahal izango da soberako zenbateko hori.

Egokitzat jo da, halaber, 50.000.000 euroko zuzkidura gehigarria aurreikustea, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, Estatuko Administrazioak emandako hasierako aurrekontu-zuzkidura osatzeko ez ezik, hasierako aurrekontu-zuzkidura hura agortzearen ondorioz zuzeneko laguntzen onuradun izateko aukera izan ez duten pertsonen eta entitateen eskabideei erantzuteko ere bai.

Ordainketa-modua:

Onuradunei dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaie.

Nori dago zuzenduta


1. Lerroa: gehienez 3.000 euro

PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak -egoitza fiskala EAEn dutenak-, 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu dutenak haien jardueraren batean.

Eskakizunak:

  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.

  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
  • PFEZn errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateak, enpresaburu indibidualak eta profesional autonomoak
  • 2019an edo 2020an BEZren araubide sinplifikatua edo baliokidetasun-errekarguaren araubide berezia aplikatu badute haien jardueraren batean.

2. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera

Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta entitateak - egoitza fiskala Euskadin dutenak-, baldin eta 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena izan badute eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez badute- ; baita ere 1.lerroa hautatu ez dutenak baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an tributatu badute.

Eskakizunak:

  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.

  • Egoitza fiskala EAEn izatea edo ez-egoiliarren kasuan establezimendu iraunkorra EAEn izatea
  • Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen ez duten entitateak
  • 2020an 10 milioi euroko edo gutxiagoko eragiketa-bolumena
  • Edozein BEZ araubidea, araubide sinplifikatua 2019an edo 2020an izan ezik. Baldin badago baliokidetasun-errekarguaren araubide berezian 2019an edo 2020an, hautatu dezake lerro hau edo 1.lerroa.

  • 2019ko jardueraren emaitza positiboa

  • BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta

3. Lerroa: eragiketa-bolumenean izandako beherakadaren arabera

Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, eta 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena izandako entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak.

Eskakizunak:

  • I. eranskinean EJSN kodeetan aurreikusitako jarduera bat, gutxienez, egin izana 2019ko eta 2020ko ekitaldietan, eta jarduera horietakoren bat gauzatzea eskabidea aurkezten duen egunean.

  • Egoitza fiskala edo establezimendu iraunkorra EAEn izatea, edo EAEtik kanpo EAEn badihardute

  • Enpresaburu indibidualak, profesional autonomoak, entitateak eta 2020an sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeak
  • 2020an 10 milioi eurotik gorako eragiketa-bolumena, 2020an sozietatearen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean dauden taldeak izan ezik
  • 2019ko jardueraren emaitza positiboa

  • BEZn edo zeharkako tributu baliokidean jarduera guztietako eragiketen bolumena % 30 baino gehiago jaitsi bada 2020an 2019arekin alderatuta

  • 2020an Sozietateen gaineko zergan zerga-kontsolidazioko araubidean tributatzen duten taldeen kasuan, jarraian aurkezten diren betekizun orokorrak, 2020an taldea osatzen zuten sozietate guztiek bete beharko dituzte.

Betekizunak

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea
  • Borondatezko konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
  • Berreskuratze-agindu baten eraginpean ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Honako konpromiso hauek hartzea:

  • Pertsona eta entitate onuradunen betebeharrak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna > Ekonomia eta Ogasun Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia eta Ogasuna > Ekonomia eta Ogasun Sailburua

Kontaktu-informazioa


Laguntzaren edukiari buruzko kontsultak:

 

 

Kodea

1200901

Eskaera


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 21eko 09:00etan hasi eta 2021eko azaroaren 9ko eguerdiko 12:00etan amaituko da

Eskabide bakar bat onartuko da eskatzaile bakoitzeko. Pertsona edo entitate batek eskabide bat baino gehiago aurkezten badu, elektronikoki aurkeztu duen azkenekoa baino ez da hartuko kontuan. Aurretik jada erregistratutako eskabide bat duen pertsona edo entitate batek beste eskabide bat aurkezteak automatikoki ekarriko du eskabide horretan atzera egitea eta hari dagokionez prozedura amaitzea. Horretarako, atzera egiteko ebazpena emango da, legeari jarraikiz betiere.

Zalantzak argitzeko, Ohiko galderak (leiho berri batean irekitzen da) kontsultatu daitezke.

ESKAERA BERRIA egin dezakete: 


1) Eskaera, lehen aldiz aurkezten duenak.


2) Egindako eskaera baten ondoriozko laguntza emateko ebazpena duenak, eskaera horren zenbatekoa 8. artikuluan jasotako laguntza-muga baino txikiagoa bada, eskaera berri honetan jardueran izandako galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko. Kasu horretan, eman beharreko laguntzaren zenbatekoak, jada emandakoarekin batera, ezin izango du gainditu aipatutako 8. artikuluan aurreikusitako gehieneko muga.


3) 2021eko irailaren 30an eskaera egina duenak, agindu hau argitaratzen den egunean ebazteko zain dagoena eta eskabide berri bat egin nahi duenak. Kasu honetan, beste eskabide oso bat eginez gero lehen aurkeztutakoan atzera egitea automatikoki ekarriko du, eta aurkeztu den lekua hartuko du ondoz ondoko ebazpen-ordenan.

OSATU EGINDAKO ESKAERA egin dezakete: 

2021eko irailaren 30ean eskaera egina duenak, agindu hau argitaratzen den egunean ebazteko zain dagoenak eta eskabidea osatu nahi duenak, bertan enpresa-jardueraren garapenak eragindako kontabilitate-galerak sartzeko eta 2021eko ekainaren 1etik irailaren 30era bitarteko aldiari dagozkion zorrak gehitzeko.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2021eko abenduaren 31a

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Pertsona eta entitate onuradun guztiek honako dokumentazio hau bidali beharko diote organo kudeatzaileari, emandako laguntza ordaindu eta lau hilabeteko epean:

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Aplikaziora sar zaitez botoi honen bidez:

Beste tramite batzuk