Euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak (2022-2023)

Deskribapena


Xedea

Deitutako laguntzen xedea da euskal kultura-ondare immaterialaren balioa nabarmentzeko eta haren berri zabaltzeko xedea duten proiektuak egitea EAEn, barne hartuta kultura-ondare immaterial horri berezkoa zaion ondare materiala.

Diruz lagundu daitezkeen lehentasunezko proiektutzat joko dira aitortutako ondasunak hizpide dituzten eta, indarreko legeari jarraikiz, babes-erregimena duten edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren erreferentziazko ondare-inbentarioetan jasota daudenak.

Kultura-ondare immaterialtzat joko da bakarrik giza eskubideen arloan dauden nazioarteko tratatuekin eta erkidegoen, taldeen eta gizabanakoen arteko elkar-errespetuaren aginduekin bateragarri dena.

 

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 200.000 (berrehun mila) euro bideratuko dira. Horietatik 100.000 (ehun mila) euro 2022ko aurrekontuari dagozkio, eta 100.000 (ehun mila) euro 2023ko konpromiso-kredituetarako dira.

Onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko moduko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute dirulaguntzek, proiektuko 30.000 (hogeita hamar mila) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

Diruz lagungarritzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu diren gastuak, lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira. Zehazki, diruz lagungarriak izango dira honako hauek: langileen gastuak, kanpoko zerbitzu profesionalak, kontsumigarriak eta tresnak erostetik edo landa-lana dokumentatzeko makinak edo ekipamendua alokatzetik eratorritako gastuak, artikulu honetako 3. puntuan adierazitako baldintzak eta mugak betetzen dituzten mantenu- eta desplazamendu-gastuak eta proiektua prestatzetik eta justifikatzetik eratorritako gastuak.

Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskaerarekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako kilometro bakoitzeko 0,29 €-ko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.

Ez da inola ere diruz lagundu daitekeen gastutzat joko, hala badagokio eta indarreko zerga-araudiaren arabera, agindu arautzaile honetan aurreikusitako bi ordainketen ondorioz egiten den PFEZ atxikipenaren zenbatekoa.

Halaber, ez da diruz lagunduko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako zuzeneko gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskaeran adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen eta zerga hori kendu edo konpentsatu ahal duen.

Onartu egingo da diruz lagundutako jarduera partzialki azpikontratatzea. Zentzu horretan, azpikontratazioa egin dela ulertuko da pertsona edo erakunde onuradunak hirugarrenekin adosten duenean dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatuko dutela. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak. Azpikontratatutako lanen guztirako zenbatekoak ezin du diruz lagundutako jardueraren % 90 gainditu. Edonola ere, azpikontratazioak honako hauetan ezarritakoaren arabera egin beharko dira: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua.

Ordainketa-modua:

Agindu honen babespean eman beharreko dirulaguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

  • Lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 50ekoa, dirulaguntza eman ostean.
  • Gainerako % 50a dirulaguntza emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz ordainduko da, gastua justifikatu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Pertsona, pertsona taldea edo erakunde onuraduna ez badaude erregistratuta Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan edo aldatu egin nahi badituzte erregistro horretan dituzten banku-datuak, bide hauek erabili ahal izango dituzte: pertsona fisikoa bada, bide presentziala zein elektronikoa; pertsona juridikoa edo pertsona taldea bada, bide elektronikoa baino ez. Izapidea presentzialki nahiz elektronikoki egin, alta emateko eta aldaketak egiteko inprimakiak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak. Izapidea aurrez aurre egiteko, Zuzenean Zerbitzuko bulegoetan ere egongo dira inprimakiak. Edonola ere, derrigorrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea https://www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean helbidearen bidez edo aurretiazko hitzordua eskatzeko edo ezeztatzeko beren-beregi jarritako 945 01 90 00 telefonora deituta.

Zergei buruzko araudia aplikatzerakoan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagozkion atxikipenak eta konturako ordainketak kenduko zaizkio laguntza edo dirulaguntzaren zenbatekoari. Horretarako, pertsona fisiko eskatzaileek beren egoitza fiskala adierazi beharko dute eskaeran. Hala badagokio, onuradunak berariaz eskatu beharko du jarduera hasteagatiko atxikipen-tasa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Jarduteko gaitasun osoa izatea
  • Azaroaren 17ko 2003/38 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da

  • Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da

  • Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntza horiek emateko- eta, bidezko denean, ordaintzeko- ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

  • Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1113202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

 

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean, dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 3a da, egun hori barnean dela.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk