LEA/AVCko jardun esparruetan trebatzeko bekak

[LEA/ AVC Beka]

Deskribapena


Xedea

Unibertsitateko tituludunei prestakuntza-beka bat ematea LEA/AVCren jarduera-eremuetako berezko gaietan.

 

Aurrekontuko zuzkidura

11600

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Bekaren  zenbatekoa hilean 1.100 eurokoa izango da, hilabetea amaitutakoan ordainduko da, eta bekaren hartzaileari indarreko arauek ezartzen dituzten gizarte- eta zerga-kotizazioen atxikipenen menpe egongo da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Ekonomiako, enpresako edo zuzenbideko unibertsitate-tituludunak, lortu eta 6 urte baino gehiago igaro ez badira.

Eskakizunak:

  • Graduko unibertsitate-titulua, lizentziatura edo baliokidea izatea Zuzenbideko, Ekonomiako edo Enpresako arloetan, eta unibertsitate-titulua lortu zenetik eskabideak aurkezteko epea amaitu arte 6 urte baino gehiago igaro ez izana. Nolanahi ere, atzerrian edo estatuz kanpoko Espainiako zentroetan lortutako tituluek baliozkotuta edo aitortuta egon beharko dute.

  • Beken deialdia egin aurretik administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik ez izatea, sexu-diskriminazioagatiko debekuak berariaz aipatuta.
  • Egunean izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

  • Eskatutako unibertsitate-titulua izatea

  • Dirulaguntzen araubidea erregulatzeko, abenduaren 21eko, 20/2023 Legearen,13 artikuluan jasotako legezko debekurik ez izatea.
  • Aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izaera bereko edo antzeko bekarik jaso ez izana.
  • Eskatutako titulua izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde autonomoak > Lehiaren Euskal Agintaritza

Kontaktu-informazioa


Ercilla 4, 2.
48009 Bilbao
Tlf: 944032800

Ordutegia:

Urria-Maiatza: 09:00-13:00; 15:00-16:30
Ostiralak: 09:00-14:00
Ekaina-Iraila: 09:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1113105

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, kanal elektronikoa eta aurrez aurrekoa erabiliz onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Acceda al siguiente formulario online y rellene los datos (no es necesario disponer de un medio de identificación electrónica).
  2. Imprima la solicitud que ha cumplimentado y fírmela de forma manuscrita.
  3. Entregue la solicitud en el plazo y en los lugares de presentación establecidos en el procedimiento.

Justifikazioa zuzentzea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk