EAEko bizkidetza-unitateen mugikortasunari buruzko inkestako mikrodatuen fitxategien eskaera

Deskribapena


EAEko bizikidetza-unitateen mugikortasunari buruzko inkestaren mikrodatuen fitxategiak

Mugikortasun-inkestaren lagin-diseinua eta jasotzaileak EAEko eskualde eta hiriburuetarako zehaztu dira, hau da, datuak argitaratzeko zehaztutako desagregazio-mailarako. Mikrodatuak EAEko 10.000 biztanletik gorako udalerrietarako daude eskuragarri.

Mugikortasun-inkestetako mikrodatuen baseko eremuak inkestetarako erabilitako galdetegien bidez lortutakoak dira. Eremu bakoitzean agertzen diren datuak galdesorta horietan jasotakoak dira eta ustiatu ahal izateko prozesatu dira datu-taula batean; datu bakoitzaren deskribatzaileak kodifikatuta daude, eta deskripzio zehatza mikrodatuen baseari erantsitako tauletan dago.

Mikrodatu-baseetan jasotzen ez diren galdetegien eremuak datu sentiberak izateagatik edo adierazgarritasun mugatua izateagatik dira, erantzun-mailaren edo diseinatutako laginaren ondorioz.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Mugikortasun Jasangarria / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • EAEko bizkidetza-unitateen mugikortasunari buruzko inkestako mikrodatuen fitxategien eskaera: 1112601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk