Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte plastikoak (2024)

Deskribapena


Xedea

2024an Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egiten diren nazioarteko arte-azoketan arte-galeriek parte hartzea finantzatzea, euskal artisten lana zabaltzeko.

Azoketara joateko aurkeztutako proiektuaren ondoriozko gastutzat honako hauek diruz lagundu ahal izango dira:

  • Standaren alokairu-gastuak
  • euskal artisten obra-garraioaren gastuak

Dirulaguntza emango da eskatzaileak egiaztatzen badu azokan parte hartzea organo kudeatzaileak onartu duela

 

Aurrekontuko zuzkidura

72.000

Prestazio ekonomikoa

Azoka eta galeria bakoitzeko emango diren dirulaguntzen zenbatekoa onartutako kostuen % 75 izango da, honako diru-kopuruak gainditu gabe:

- 12.000 euro, deialdiaren 32.2 eta 32.3 ataletan jasotako Europako azoketarako

- 20.000 euro, deialdiaren 32.3 atalean jasotako Amerikako eta Asiako azoketarako

- 4.000 euro, deialdiaren 32.2 eta 32.3 ataletan jasota ez dauden nazioarteko beste arte azoketarako

Pertsona edo erakunde eskatzaile bakoitzak azoketarako jasotako dirulaguntza guztien batura ez da inoiz izango 50.000 eurotik gorakoa.

 

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

  • Dirulaguntzaren % 50 dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren eta 15 eguneko epea igaro ondoren ordainduko da.
  • Gainerako % 50a, betiere 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatu ondoren eta behar bezala justifikatu ondoren, diruz lagundutako jarduera osoa.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Bizilekua edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
  • Eskabidea aurkezten duten unean, alta emanda egon beharko dute beren jarduerari dagokion ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigraferen batean (I. eranskinean zerrendatuta daude epigrafe horiek). Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen edo estatutuen arabera, aurkezten diren laguntza-modalitatearen arabera dagozkien jarduerak garatu beharko dituzte.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso pertsona edo erakunde eskatzaileak laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik badu, edo horretarako legezko debekuren bat badu, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, , Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 legegintzako dekretuaren 50.5 artikuluan jasotzen den bezala, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuari dagokionez.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Euskal Autonomia Erkidegoko 2023rako Aurrekontu Orokorren arabera helburu bererako izendun dirulaguntzak esleituta dituztenak.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako gainerako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko laguntza edo dirulaguntza batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zigorren bat ezartzeko prozeduraren bat izapidetzen ari bada, prozedura bukatu arte ezingo da dirulaguntza onartu, eta hala badagokio, ordaindu. Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, itzulketa-prozedura bat amaitzean ebazpen bat eman bada.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Arrate Gonzalez
945-016939

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1111115

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona edo erakunde eskatzaileek eskabide bakarra aurkeztu ahal izango dute, eta, beraz, arte azoketan parte hartzeko plan osoa sartu beharko dute.

Pertsona juridikoek eskabidea elektronikoki aurkeztu beharko dute

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo hiru hilabeteetan, eta betiere 2024ko azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk