Hezkuntza-Ituna duten ikastetxeentzako laguntzak, 2020-2021 ikasturtean Covid-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako neurri jakin batzuk aplikatzearen ondoriozko gastu gehigarriak finantzatzeko

[Itun_Covid]

Deskribapena


Xedea

Xedea Erabakiaren I. eranskinean zerrendatutako hezkuntza-ituna duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei dirulaguntzak ematea da, salbuespenezko izaerarekin eta erabaki honetan ezarritako klausulen arabera.

Dirulaguntzen helburua da COVID-19aren aurkako prebentzio-protokoloek eskatutako zenbait neurri aplikatzearen ondorioz eragindako gastu gehigarriak finantzatzen laguntzea da, akordio honen laugarren atalean jasotako gastu-tipologiaren barruan, betiere protokoloak behar bezala aplikatzeko beharrezkoak badira.

Aurrekontuko zuzkidura

36.689.760,82 (euro)

Prestazio ekonomikoa

COVID-19aren aurrean prebentzio-protokoloek eskatzen dituzten zenbait neurri aplikatzetik eratorritako gastu gehigarriak ordaintzeko zenbatekoa 36.689.760,82 eurokoa da 2020/2021 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeetarako, urteen arabera honela banatuta:

- 2020. urtea: 13.345.361,77 €

- 2021. urtea: 23.344.399,05 €

  • Langile berriak kontratatzeko edo ordu gehigarriak gehitzeko ikastetxe bakoitzari ematen zaion kopurua 24.161.594,46 €-koa da. Horren kalkulua Erabakiaren Hirugarren ataleko bigarren puntuan azaltzen diren erregelen arabera egin da.
  • Irakasleen ordezkapenetarako zenbatekoa 7.021.430,32 € da; hezkuntza-itunaren araubidean ikastetxeari dagokion ordezkapen-moduluaren % 40.
  • Garbiketa-gastura bideratutako zenbatekoa, 3.833.573,79 €, hezkuntza-ituneko araubidean ikastetxeari dagokion mantentze-moduluaren garbiketa-osagaiaren % 20 da.
  • Material informatikoa erosteko edo alokatzeko zenbatekoa kalkulatzeko (1.673.162,25 €), 21,75 € emango dira ikastetxe bakoitzean Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eskolatutako ikasle bakoitzeko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza hiru epetan ordainduko da:

- Lehenengoa langile gehikuntzarako, ordezkapenetarako eta garbiketarako emandako guztizkoaren herena izango da, eta material informatikoa erosteko edo alokatzeko emandako zenbatekoaren % 100. Zenbateko hori abenduan ordainduko da, Gobernu Kontseiluak akordio hau onartu ondoren.

- Bigarren ordainketa, langileen gehikuntzagatik, ordezkapenengatik eta garbiketagatik emandako guztizkoaren herenari dagokiona, martxoan egingo da.

- Hirugarren ordainketa langileen gehikuntzagatik, ordezkapenengatik eta garbiketagatik emandako guztizkotik geratzen den herena izango da, eta 2021eko uztailean egingo da, justifikazioa egiaztatu ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • 2020/2021 ikasturtean hezkuntza-ituna indarrean duen ikastetxea izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1109301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


2021eko ekainaren 1etik 30era bitartean, onuradunek justifikazioa bidali beharko dute

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk