EUSKADI BONO-DENDA

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresaburu autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek gauzatutako hiriko merkataritza-jardueran aritzen diren establezimenduetako ondasunak kontsumitzea eta zerbitzuak ematea sustatzea.

Euskadiko herritarren eskura egongo diren deskontu-bonuen bidez antolatuko da, bonoak EAEko eremu osoan kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko izango dira.

Euskadi bono-denda programa kudeatzea lurralde historiko bakoitzeko merkataritza-ganberei dagokie.
 

Aurrekontuko zuzkidura

4.650.000

Prestazio ekonomikoa

 Kanpainari atxikitako txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko dirulaguntzak emango dira, bertan eskuragarri egongo den deskontu-bonu baten bidez.

"Euskadi saltoki-bonua" horietako bakoitza 10 euroko deskontu-bonu bat izango da, eta atxikitako establezimenduetan egiten den 30 euroko edo gehiagoko erosketan aplikatuko da.

Pertsona bakoitzak, NAN bidez identifikatuta, gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, 50 euroko balioa dutenak, eta onuradun bakoitzak establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu.

 

 

Ordainketa-modua:

Deskontu-bonuak establezimenduek beraiek aplikatuko dituzte, erosketa egiten duten pertsonak identifikatu, eta EAEn bizi direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Bonuaren deskontuaz baliatzeko eskubidea duten kontsumitzaileak 16 urtetik gorakoak izango dira, EAEko edozein udalerritan bizi direnak, pertsona bakoitzeko lau bonu gehienez ere.

Txikizkari merkataritza

Diruz lagunduko den jardueraren eremuak autonomoek eta micro eta enpresa txikiek Euskal Herriko merkataritza establezimenduetan egindako txikizkako merkataritza oro hartzen du, baita Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionaleko kategoria edo epigrafe hauetan ere:

 

975

KODEA

JARDUERA

6443

Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza.

6444

Izozkien txikizkako merkataritza.

6445

Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza.

645

Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.

651

Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, oinetakoen, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.

6522

Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako veste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.

6523

Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.

6524

Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.

653

 Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.

6542

 Lehorreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikikazko merkataritza

6545

Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuntzakoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).

6546

 Mota orotako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza

656

 Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasunen txikizkako merkataritza

657

 Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza

659

 Txikizkako bestelako merkataritza

662

 Txikizkako Merkataritza mistoa edo integratua

971

 Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.

972

 Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.

9731

 Argazkigintza-zerbitzuak

 975

Markogintza-zerbitzuak

 

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 

LURRALDEKO MERKATARITZA GANBERAK:

  • ARABAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA:

Miriam Santos  945141800

  • BILBOKO MERKATARITZA, INDUSTRIA, ZERBITZU ETA NABIGAZIO GANBERA:

Vanesa Sánchez 944706500

  • GIPUZKOAKO MERKATARITZA, INDUSTRIA ETA ZERBITZUEN GANBERA:

Leire Etxebeste 943000308

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1107902

Eskaera


Begiratu atxikimendu tramitea. 

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

"Euskadi Bono-Denda" programa atxikitzeko eta kudeatzeko prozesua


Baldintzak betetzen dituzten eta programa honekin bat egin nahi duten saltokiek atxikitzeko eskaera formalizatu beharko dute hurrengo estekan:

http://euskadibonodenda.eus/

Atxikitzeko epea  4an hasi eta urriaren 19an amaituko da.

Ganberek, aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa egiaztatu ondoren, eskabidea onartu edo ukatu duten jakinaraziko diete saltoki eskatzaileei, esleitutako deskontu-bonuen kopurua ere, hala badagokio. Nolanahi ere, irizpide demografikoen araberako banaketa orekatua bermatuko da.

Atxikitako establezimenduei beharrezko dokumentazioa eta programaren sustapen-materiala emango zaizkie.

Oharra: saltokiek ezingo dute bonorik hartu edo gorde beren ohiko bezeroentzat eta publizitate-materialak ageriko leku batean jarri beharko dute.