Ikastetxe itunduetako lanbide-heziketako irakasleak, 2019ko ekitaldian enpresekin lankidetzan, zientziaren eta teknologiaren arloetan eguneratzea sustatzeko diru-laguntzak

[FP_EMPRESA]

Deskribapena


Xedea

Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu itunduetako irakasleak zientzia eta teknologiaren arloan, 2021eko ekitaldian ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza-proiektuekin, eguneratzeko jardueretarako lehiaketa-prozeduraren bidez eman beharreko dirulaguntzak arautzea.

 

Aurrekontuko zuzkidura

380.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da: lehena, emandako laguntza osoaren % 40, laguntza onartu ondoren ordainduko da. Gainerakoa (% 60), berriz, justifikazioa dagozkion epean eta baldintzetan aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ikastetxe parte-hartzaileek TKNIKAk (Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako EAEko Zentroa) koordinatutako TKGUNE sarekoak izan beharko dute.

Betekizunak

  • Ezingo dira deialdira aurkeztu laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzearekin zigortuta daudenak, edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren bat dutenak, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta daudenak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrena betez.

  • Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradunak izan ahal izango dira EAEn Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako prestakuntza-zikloak emateko ofizialki baimendutako ikastetxe pribatu itunduak, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. eta 14. artikuluetan ezarritakoa eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bitartez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluaren 5. eta 6. apartatuetan ezarritakoa betetzen badute.
  • Dirulaguntza horiek emateko ?eta, bidezkoa denean, ordaintzeko?, ezinbestekoa izango da halako prozeduretan jasotako dirulaguntzak itzultzea, baldin eta itzulketa-prozeduraren bukaeran hala eskatzen duen ebazpena ematen bada.
  • Araututako dirulaguntzak bateraezinak dira xede bera duten erakunde publikoen edo pribatuen dirulaguntzekin.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1075403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean, agiandu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Eskabide horiek aurkezteko epea 2021eko abenduaren 15ean amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk