232/2021 Dekretuan araututako, enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko. 2022ko deialdia

[Formakuntzarako enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak (232/2021 Dekretua) (2022).]

Deskribapena


Xedea

Azaroaren  9ko 232/2021 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2022. urterako  deialdia egitea. Dekretu horren bidez, enpresa-elkarteei eta erakunde  sindikalei beren jarduera-eremuetako berezko gaietan giza baliabideen  kualifikazioa hobetzeko prestakuntza-planak garatzeko diru-laguntzak  ematea arautzen da.

Aurrekontuko zuzkidura

766.152

Prestazio ekonomikoa

Honako banaketarako formularen bidez banatuko da aurrekontu zuzkidura bi motetako erakunde onuradunen artean:

a) Gehienezko zenbateko orokorraren %40 bideratuko da empresa-erakundeetara.

b) Gainontzeko %60a erakunde sindikaletara bideratuko da. Dirulaguntzak erakunde sindikalen artean banatzeko orduan, Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoak dituen ordezkaritasun sindikalaren gaineko datu ofizialak erabiliko dira; hain zuzen, datu horiek eskaera aurkeztu den aurreko urteko abendukoak izango dira.

Deialdi honen babesean esleituko diren dirulaguntzak, gehienez ere, onartutako gastuen aurrekontuko %80koak izango dira.

 

 

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:

-Esleitutako dirulaguntzaren %70 Ebazpena egiten denean.

-Gainontzeko %30a, berriz, diruz lagundutako prestakuntza-plana bukatzen denean ordainduko da. Horretarako, beharrezkoa izango da justifikazio-memoria aurkeztea, gehienez ere, prestakuntza-planaren bukaeratik bi hilabeteko epean.

 

Nori dago zuzenduta


Enpresen eta sindikatuen elkarteak

- Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratutako enpresarieen elkarteek

- Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratutako erakunde sindikalek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza ba dute

Eskakizunak:

  • Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratutako enpresarien elkartea dela ziurtatzea
  • Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratuko erakunde sindikala del ziurtatzea

Betekizunak

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-plan bererako beste laguntza edota diru-laguntza batzuk lortu diren edo ez adierazten duena

  • Erantzukizunpeko adierazpena, itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerari buruzkoa

  • Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena

  • Erantzukizunpeko adierazpena, sexuaren arloko diskriminazioaren ondoriozko administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea adierazten duena.

  • Erantzukizunpeko adierazpena, diru-laguntzen itzulketaren ziozko betebeharrak egunean dituela adierazten duena

  • Erantzukizunpeko adierazpena, zeinak adierazi behar baitu eskatzailea ez dagoela Diru-laguntzen Lege Orokorrak 13.1 eta 2 artikuluetan ezartzen duen egoeretako batean.

  • 191/2003 Dekretuak ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzeko konpromisoa, baita Diru-laguntzen Lege Orokorraren 14. eta 46 artikuluak betetzekoa ere

  • Berme erreala osatzeko konpromisoa real 698/191 Dekretua, 2.3 art.

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1065405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskatzaileak pertsona juridikoak izanik, laguntza-prozedura elektronikoki izapidetuko da, hala ezartzen baita 39/2015 Legearen 14. artikuluan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena).

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdiaren Agindua EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera zenbaturik.

Helbide elektronikoa:

Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, “Nire karpeta” apartatuan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)

 

OHARRA:

Eskatzen diren prestakuntza ekintza bakoitzagatik, I.Eranskinaren 3. Dokumentuaren “Prestakuntza ekintza bakoitzaren azalpena eta ezaugarriak” ale bat bete behar da.

Aipatutako “Prestakuntza ekintza bakoitzaren azalpena eta ezaugarriak” alea eransteko (I. Eranskinaren 3. Dokumentua), eskatutako dokumentuen pantailan “DOKUMENTUA GEHITU” () botoia erabili behar da.

Dokumentu bakoitza eransteko, aukera hau berrerabili behar da.

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hilabete EHAAn argitaratzen denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk