IRALE programak 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroak (H eta I ikastaroak)

[IRALE-IKASTAROAK_H_I]

Deskribapena


Xedea

IRALE programak 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroen berri ematea (H eta I ikastaroak) eta ikastarook egiteko plazak esleitzeko prozedura ezartzea.

Prestazioa zerbitzutan

IRALE programak eskaintzen dituen irakastorduz kanpoko goi-mailako ikastaroen esleipena.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimendua egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Itunpeko ikastetxea izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1063805

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea



Ikastetxe bakoitzak 2 ikastaro eskatu ahal izango du
gehienez (eskatutako ikastaro bakoitzeko eskabide bat bete)

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

1. Hezkuntzako sailburuordeak ebazpena emango du ikastaro bakoitzeko taldeen behin betiko esleipen-zerrendak ontzat emateko. 2. Zerrendak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (http://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). 3. Ebazpen horrek barne hartuko du ikastaro bakoitzerako onartutako taldeen zerrenda. Baldin eta, ikastaroa hasi baino lehen, talderen bat esleitu zaion ikastetxe batek baja eskatzen badu, erreserba-zerrendarekin esleituko dira plaza horiek. 4. Behin betiko ebazpenaren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntzako sailburuari, ebazpenok argitaratu eta hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Beste tramite batzuk