Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioen lanpostuak betetzeko lehiaketa arrunta.
Deskribapena
Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluan zehaztuta dauka urtean bi lehiaketa egingo direla: lehiaketa arrunta eta lehiaketa unitarioa.
Lehiaketa arruntari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, TAOLen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, udaletako alkatetza edo tokiko korporazioko lehendakaritza duen pertsona da deialdiaren oinarriak onartzen dituena, eta hark lurralde historikoko foru-aldundiari bidaliko dizkio, batera argitara ditzan. Ondoren, foru-aldundiek, deialdiak argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko toki-araubidearen gaineko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dituzte, deialdi guztien laburpen bat argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; argitalpen honek epeak zenbatzeko oinarri gisa balioko du.
Lehiaketa honetarako, meritu hauek izan daitezke balioestekoak (TAOL, bigarren xedapen gehigarria):
- Nahitaez balioetsi beharreko meritu orokorrak. Estatuko Administrazioak zehaztuko ditu, eta puntu guztien % 65 izan daitezke gehienez.
- Autonomia-erkidegoak zehazteko merituak: puntu guztien % 30 gehienez.
- Toki-korporazio bakoitzak zehazteko meritu espezifikoak: puntu guztien % 5 gehienez.
Puntuazio hau alde batera lagata, baldin deialdian sartutako lanpostuek derrigorrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna badute, euskararen ezagutzagatik emandako puntuazioa Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritakoa izango da.
Aplikatu beharreko araudia
Lehiaketa arrunta, 2024
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.
Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus
Telefonoa: 945.018.171
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Lehiaketa arrunta, 2024: 1061901
Lehentasun-hurrenkera edota euskarako proba egiteko eskaera.
Zein tokiko korporazioko lanpostua den, korporazio hartaraxe bidali behar dute eskaera hautagaiek, galdegindako betekizunak betetzen dituela eta alegatutako merituak badituela egiaztatzeko agiriekin bat. Horrez gain, eskaera hori aurkezteko emandako epearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote zer lehentasun-hurrenkeratan eskatu dituzten lanpostuak.
Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioetan hutsik dauden lanpostuak esleitzeko, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak lehiatuko dituztenek edo euskara meritutzat daukaten kasuetan, baloratuko bazaie, egiaztatu egin beharko dute eskakizuna beteta dutela. Lehian dagoen lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko titulazio ofizialik ez badute, hautagaiek aukeran izango dute euskara jakitearen akreditazioa lortzeko taldeko probetan parte hartzeko eskatzea, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren bitartez. Horretarako, zer perfil egiaztatu nahi duten adierazi beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zenbat postutarako lehian dabiltzan alde batera utzita, euskaraz jakitea egiaztatzeko proba egin nahi duten parte-hartzaileek zer eskakizun akreditatu nahi duten edo dituzten jakinarazi beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari, eskabideak aurkezteko jarritako epearen barruan.
-
Lehiaketa arruntaren deialdi honetan, aldi berean bi edo lanpostu gehiago eskatuz gero, esleipen lehentasunari buruzko hurrenkera erantsiko da.
Hori egiteko eskabide eredua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoaren arabera, dagokion foru aginduak jasotzen duena izan behar da. Eredu hori behar bezala bete eta Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren Toki-Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari entregatu beharra dago.
Eskainita dauden postuetatik birako edo gehiagorako lehiatu nahi izanez gero, hautagaiek adierazi egin beharko dute zein duten nahiago lehiaketa arrunt honen bidez deitu diren lanpostuetatik.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko bakoitzerako eskabide-eredu bat dago jarrita dagokion foru-aginduaren arabera, eta horixe bera bete eta aurkeztu behar da Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publiko eta Autogobernua Saileko Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan.
Bizkaiko Lurralde Historikoan: Herri Administrazio eta Erakunde Harremanak Saileko foru diputatuaren maiatzaren 21eko 4573/2021 Foru Aginduaren II. Eranskina. Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan nazio mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko 2021. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiteko agindua da.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan: Maiatzaren 6ko 886/2021 Foru Aginduaren II. Eranskina. Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2021. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiteko agindua da.
-
Honako lehiaketa arrunt honen bidez betetzeko dei egindako lanpostuetarako lehiatzea.
Gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioko langile funtzionarioek bete beharreko oinarrizko baldintzak, lehiaketa arruntaren bidez deitutako lanpostuetarako lehian jarduteko:
1. Gaikuntza nazionaleko funtzionarioak, haien sailkapenaren arabera, beren azpi-eskala eta kategoriako lanpostuetarako jardun daitezke lehian.
Halaber, gaur egungo azpi-eskalatan integratuta ez dauden funtzionarioek -garai bateko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Gordailuzainen Kidego Nazionalekoek- ere har dezakete parte lehiaketan. Zehazki, irailaren 18ko 1174/1987 Errege Dekretuaren aurreneko xedapen iragankorrak aipatzen zituenek. Honela:
- Hirugarren mailako idazkariek, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalari gordetako lanpostuetarako.
- “Iraungitzekoak” diren udaletako idazkariak gehienez ere 2.000 biztanleko udaletako idazkaritzatarako lehiatuko dira.
2. Honako hauek ezingo dute lehian jardun:
a) Epai edo ebazpen administratibo irmo baten indarrez desgaiturik edo aldi baterako gabeturik dauden funtzionarioek, haietan zehaztutako denbora oraindik pasa ez bada.
b) Kargutik kendutako funtzionarioek, 7/1985 Legearen 92 bis 11 artikuluan xedatutakoaren arabera, zigorra eman zien korporaziorako postuak badira, kargutik kenduta dauden bitartean.
c) Borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, interes partikularragatik edo familia biltzeagatik daudela ere, eszedentzia hartu eta oraindik bi urte pasa ez badira.
d) Edozein Administrazio Publikotan behin betiko izaeraz lortutako azken lanpostuan bi urte baino gutxiago daramaten funtzionarioek, salbuetsita toki entitate berean bere azpieskala eta kategoriako lanpostura lehiatzen den kasua.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskaera sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Lehiaketa arrunterako MERITU OROKORRAK, 2024
Honako meritu orokor hauek balioetsiko dira lehiaketen deialdietan: Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan izaera nazionaleko gaikuntza duten funtzionarioentzat tokiko administrazioetan gordeta dauden lanpostuak betetzeko deialdiak aldi berean argitaratzeko ebazpena eman zen egunean izaera nazionaleko gaikuntza daukaten funtzionarioen erregistroan akreditatuta eta inskribatuta dauden merituak.
Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak 2024ko uztailaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzeko 2024ko lehiaketen deialdiak denak batera argitaratzeko emandako ebazpenaren laugarren ordinalaren arabera, meritu orokorren banan-banakako zerrendak argitaratuko ditugu ondoren, azpi-eskala/kategoria bakoitzaren arabera:
-
Honako lehiaketa arrunt honen bidez betetzeko dei egindako lanpostuetarako lehiatzea.
Gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioko langile funtzionarioek bete beharreko oinarrizko baldintzak, lehiaketa arruntaren bidez deitutako lanpostuetarako lehian jarduteko:
1. Gaikuntza nazionaleko funtzionarioak, haien sailkapenaren arabera, beren azpi-eskala eta kategoriako lanpostuetarako jardun daitezke lehian.
Halaber, gaur egungo azpi-eskalatan integratuta ez dauden funtzionarioek -garai bateko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Gordailuzainen Kidego Nazionalekoek- ere har dezakete parte lehiaketan. Zehazki, irailaren 18ko 1174/1987 Errege Dekretuaren aurreneko xedapen iragankorrak aipatzen zituenek. Honela:
- Hirugarren mailako idazkariek, Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalari gordetako lanpostuetarako.
- “Iraungitzekoak” diren udaletako idazkariak gehienez ere 2.000 biztanleko udaletako idazkaritzatarako lehiatuko dira.
2. Honako hauek ezingo dute lehian jardun:
a) Epai edo ebazpen administratibo irmo baten indarrez desgaiturik edo aldi baterako gabeturik dauden funtzionarioek, haietan zehaztutako denbora oraindik pasa ez bada.
b) Kargutik kendutako funtzionarioek, 7/1985 Legearen 92 bis 11 artikuluan xedatutakoaren arabera, zigorra eman zien korporaziorako postuak badira, kargutik kenduta dauden bitartean.
c) Borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek, interes partikularragatik edo familia biltzeagatik daudela ere, eszedentzia hartu eta oraindik bi urte pasa ez badira.
d) Edozein Administrazio Publikotan behin betiko izaeraz lortutako azken lanpostuan bi urte baino gutxiago daramaten funtzionarioek, salbuetsita toki entitate berean bere azpieskala eta kategoriako lanpostura lehiatzen den kasua.
Beste tramite batzuk
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua