Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2024.urteko ediziorako proiektuak aurkeztea

Deskribapena


Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei egiten zaien deialdiaren arauak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2024. urteko ediziorako proiektuak aurkez ditzaten.

Hona auzolandegitzat zer hartzen den:
hainbat jatorritako gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez konpromisoa hartzen dute gizarte proiekzioko egitasmo bat eta jarduera osagarriak garatzeko, denbora-tarte jakin batean, eta egitasmo horren bitartez, besteak  beste, elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea eta kulturartekotasuna sustatzen dira.

Erakunde onuradunak:

  • «Auzolandegiak» programarekin elkarlanean jarduteko interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek beren gizarte proiekzioko lan-egitasmoa aurkeztu ahal izango dute. Legez eratutako erakundeak izango dira eta dagokien erregistroan eman beharko dute izena.
  • Ezingo dute ebazpen honetan parte hartu, kasuan kasuko zigorrak ezarritako epean, sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, ezta Emakumeen Eta Gizonen Berdintasuna Lortzeko eta Emakumeen Kontrako Indarkeria Matxistarik Gabe Bizitzeko Legearen indarrez jarritako isunen ondorioz debekua dutenek ere.

Proiektuen tipologia:

  • Edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...).
  • Erakunde interesatuek kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez.

Hauek dira proiektuetan kontuan hartuko diren baldintzak:

  • Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. Alabaina, aurreko eta ondoko hiletara ere luzatzea aztertuko du Gazteria Zuzendaritzak, erakunde interesatuek aurkezten dituzten proiektuen eskaintza ikusita. Aldi horren barruan, nahi duten denbora-tarte zehatza aukeratu ahal izango dute erakunde interesatuek auzolandegiak egiteko.
  • Ahal dela, auzolandegiak hamabost eguneko bi txandatan egingo dira; hala ere, hamabost eguneko txanda bakarra egin ahal izango da.
  • Proiektuak planteatzen direnean, bermatu beharko da boluntarioek eskaintzen diren txanda guztietan izango dutela lana.
  • Auzolandegietako txanda bakoitza 20 bat gazterentzat antolatuko da.
  • Proiektuak erakundearen onarpena duela egiaztatzeko, erakunde publiko edo pribatuaren organo eskudunak agiri bat aurkeztu beharko du, non proiektua burutzeko eta ebazpen hau betetzeko konpromisoa agertuko duen.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

  • E-mail: gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus
  • Tel.: 945 019 501 - 945 019 536

Kodea(k)

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Proiektuaren deskribapena egiteko Gazteria Zuzendaritzak emandako ereduari jarraitu behar zaio eta bertan eskatutako atal guztiak bete behar dira.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Sartu online inprimakira botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hautaketa Batzordearen proposamena ikusita, «Auzolandegiak» programarako  proiektuen onarpenari buruzko Ebazpena emango du Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusiak, hilabeteko epean, proiektuak aurkezteko epea amaitzen den egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk