BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioak Minbiziari buruzko ikertzeko proiektuetarako 2024ko diru-laguntzak

[minbiziari_buruzko_laguntza_bioef]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Minbiziaren arloan osasun-arloko ikerketa eta garapenerako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak ezartzea, betiere objektibotasun-, norgehiagoka- eta publikotasun-printzipioei jarraikiz.

Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena jarduera ez ekonomikotzat hartuko dira eta Europako Batzordeak ikerketa, garapen eta berrikuntzarako estatu-laguntzei buruzko Esparru Batzordearen Komunikazioan (EBAO, C 414, 2022.10.28koa 20.a puntuan) (ikerketa-erakundeen eta ikerketa-azpiegituren lehen mailako jarduerak, eta ezagutzak transferitzeko jarduerak) ezarritako baldintzak bete beharko ditu.

Aurrekontuko zuzkidura

1.231.018,05 €

Prestazio ekonomikoa

  • 1.- Kasu bakoitzean emandako laguntza jarraian aipatuko diren gastuak ordaintzeko izango dira, beti ere proiektua burutzearekin lotuta badaude eta aurretik Eskakizunaren memorian sartu badira.
  • 2.- Agindu honen bitartez araututako laguntzak beste diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, helburu bera dutenean, herri administrazio edo erakunde batek ematen dituenean, publikoa edo pribatua, naziokoa zein Europar Batasunekoa, edo beste diru-laguntzekin, diru-sarrerekin edo baliabideekin batera, laguntza jasoko duen jardueraren kostua gainditzen ez duen bitartean.
  • 3.- Langileen gastuak. Proiektua burutzeko behar diren pertsonen kontratazioa. Ez lukete lanaldi osoko erlazio funtzionariala, estatutarioa edo lan-harremana edukiko erakunde onuradunekin edo kontratua egiteko unean proiektua burutuko duenarekin. Halaber, atal honetan ere sartuko dira ikertzaileen taldearen kide den osasun profesionalaren laguntza-jardueraren liberaziotik eratorritako kostuak, proiektuan parte har dezan, bere lanaldiaren % 50a arte. Proiektuak Deialdiak finantzatuko duena baino ikertzaileen lan gehiago behar badu, erakunde onuradunak jarriko du dirua.
  • 4.- Ondasunak erostearen eta zerbitzuak kontratatzearen ondoriozko gastuak. Proiektua burutzeko nahitaezko materiala sartzen da hemen, eta ez dira kontuan hartuko altzariak eta instalazioak.
    • Material suntsikorra eta gastu osagarriak, material bibliografikoa eta proiektua jakitera emateko gastuak ere sartuko dira hemen (argitalpenak, etab.). Behar bezala arrazoituta badago, eta proiektua burutzeko beharrezkoa denean.
    • Bulegoko material orokorraren finantzazioa ez da hemen sartuko: fotokopiak, laserra, telefono-gastua, etab.
    • Memorian azalduko da proiektua garatzeko espero den kanpo zerbitzuen kontratazioa, eta zerbitzu horien ezaugarriak eta kontratuaren kostua adieraziko dira. Dirua jasoko duen jardueran parte hartzen duten proiektuko jarduerak azpikontratatu ahal izango dira, baina ezingo ditu eragile onuradunak berez egin, eta hori egiaztatu beharko da proiektuaren memorian. Onuradunak azpikontratatutako jardueraren guztizko kostua ezingo da izan onuradun horren finantzatutako aurrekontuaren % 50 baino gehiago izan.
  • 5.- Bidaia eta desplazamenduen ondoriozko gastuak. Landa-lanean eta koordinazio-bileretan sortutakoak eta kongresuetara, hitzaldietara eta halakoetara joateak sortutako gastuak, proiektuarekin harreman zuzena badute.
  • 6.- Deialdi honekin ordaintzeko gastu finantzagarriak izango dira, kostu zuzenaren %10 arte, proposatutako proiektuaren gastu zeiharrak. Hau da, proiektua burutuko duen erakundearen egitura gastuak (argia, ura, garbitasuna, mantentze-lanak edo antzerakoak), proiektu zehatz bati zuzenean esleitzen ez badira ere proiektua burutzeko beharrezkoak direnean.
  • 7.- Aginte honen inguruan emango diren laguntzak xede berarekin lortu daitezkeen laguntza edo subentzioekin bateragarriak izango dira, gehiegizko finantzazioa ez bada. Gehiegi finantzatzea bada, diru-laguntzaren zenbatekoa dagokion gehienezko mugara arte emango da.
  • 8.- Ikertzaileen taldea osatzen duten kideek, osasun trebakuntza espezializatze aldiko ikasketak dituzten pertsonak barne, ezingo dituzte proiektuan kargatzeko ordainsaririk jasoko.
  • 9.- Proiektua bukatutakoan, emandako laguntzarekin erosi den zenbatu daitekeen materiala eta bibliografikoa proiektua burutu duen erakundearena izango da etorkizunean eta ikerketa jardueran erabiliko da printzipioz.
  • 10.- Dena dela, ondorio horietarako, aplikagarriak izango dira Diru Laguntzei buruzko Lege Orokorraren (DLO) 31. artikulua eta Diru Laguntzen Erregelamendu Orokorraren (DEO) 83. artikulua, oinarrizkoak baitira.

Ordainketa-modua:

  • Laguntzaren organo kudeatzailek berehala transferituko dio laguntzaren onuradun diren erakundeei proiektuaren lehenengo urteari dagokion laguntza.
  • Gainerako urteei dagokien dirua osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzak memoria zientifikoa onartu eta proiektuan sortutako gastuen dokumentuen justifikazioaren ondoren jasoko da (IV , V. Eranskinak).
  • Erakunde onuradunek euren memoria zientifikoak eta ekonomikoak laguntzaren organo kudeatzaileari bidaliko dizkiote eta, haien oniritzia lortutakoan osasun-ikerketa arloan eskudun den Zuzendaritzaren eskutik, gainerako urtekoen finantzazioa gaituko du.
  • Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio laguntzaren organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.
  • Laguntzaren organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasun Sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu.
  • Komenigarria iruditzen zaionean, laguntzaren organo kudeatzaileak Proiektua nola doan ikusteko baliagarria izan daitekeen informazio osagarria aurkeztea eskatu ahalko du.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten agente zientifiko-teknologikoak baino ezin daitezke izan agindu honetako laguntzen onuradunak, baldin eta, laguntzen eskabidea aurkezteko egunean, horretarako akreditatuta badaude, ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).

Eskakizunak:

  • Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategoriako akreditazioa duen ZTBESaren agente batek, gutxienez, hartu behar du parte diruz lagundu daitezkeen proiektuetan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1048910

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.
  • b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.
  • a. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • b. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  • c. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


1.- Erakunde onuradunak urtero arrazoitu beharko du burututako lana eta laguntza zertarako erabili duen, eta horretarako ondorengo dokumentuak aurkeztuko dizkio erakunde kudeatzaileari:

  • a) Memoria zientifiko arrazoitua, IV. eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak proiektuaren egoera, burututako jarduerak eta lortutako helburu partzialak deskribatuko ditu, eta gauzatze ekonomikoaren laburpena ere bilduko du. Ikertzaile nagusiak edo proiektuaren koordinatzaileak sinatu beharko dute memoria, koordinazioko proiektuak direnean.
  • b) Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren memoria ekonomiko arrazoitua (Excel) erakunde onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatuta (V. eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera ordaindu diren faktura guztien kopiak ere bidaliko dira, eta, daudenean, langile ikertzaileek proiektuan jardundako orduen ziurtagiria ere, non justifikatu beharreko aldian egindako gastuen egiaztagiriak sartuko diren. Erakunde onuradunek jatorrizko fakturak gordeko dituzte, justifikazio-epetik hasita bost urtez gehienez, eta laguntzaren organo kudeatzaileak nahi duenean egiaztatu ahal izango ditu.

Azken memoria zientifiko eta ekonomikoak proiektua gauzatzeko epea bukatu eta hurrengo hiru hileetan aurkeztu beharko dira.

2.- Jarraipen memorien aldeko ebaluazioak eta hurrengo urteko laguntzaren ondorengo igorpenak ez dakar egindako gastuak onartzea eta azken memoria ekonomikoan oro har baloratuko den aurrekontuak egoztearekin bat egitea.

3.- Memoria finalarekin batera, dagokionean, ikerketaren emaitzen ondoriozko argitalpen, tesi, karrera bukaerako proiektu eta kongresuetarako jakinarazpen guztien kopia ere aurkeztuko da.

Beste tramite batzuk