Euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2022-2025 ikasturteetako euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

2022-2025 ikasturteetako euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

90.024.000

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen helburua da 2022/2023, 2023/2024 eta 2024/2025 ikasturteetako (2022ko urria eta 2025eko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

ESLEIPEN IRIZPIDEAK


Euskaltegien eta autoikaskuntzarako zentro homologatuen dirulaguntza-deialdi honen esleipen-irizpideek irakasleen lan-baldintzak hobetzea dute helburu: 

a)Ikasturteko ordainsaria: Deialdi honetarako egun osoko jarduera duen irakaslearen erreferentziako ordainsariak honako hauek izango dira: 

2022/2023 ikasturtean 29.410,52 euro.

2023/2024 ikasturtean 31.652,13 euro.

2024/2025 ikasturtean 33.893,74 euro.

b)Irakaslearen eskola-orduak: Deialdi honetarako erreferentziazko eskola-orduak honako hauek izango dira: 

2022/2023 ikasturtean 904 eskola-ordu

2023/2024 ikasturtean 856 eskola-ordu

2024/2025 ikasturtean 809 eskola-ordu.


Hauek izango dira datozen ikasturteetarako erreferentziazko koefizienteak:


2022/2023 ikasturtean: 32,53 euro

2023/2024 ikasturtean: 36,97 euro

2024/2025 ikasturtean: 41,89 euro


Euskaltegi bakoitzaren koefizientea jakiteko, izango dira kontuan "Ordainsariak_2225" taulan baldintzarik okerrenak dituen irakaslearen datuak.

c)Jarduera-unitatea: euskaltegiek edo autoikaskuntzarako zentroek burutzen dituzten ikasteredu guztiak biltzen ditu: 

aurrez aurreko talde-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate)

jardun biko tutoretza-orduak (1 = 1,0 jarduera-unitate)

autoikaskuntzako matrikulak (190 orduko matrikula 1 = 19,3 jarduera-unitate), eta iraupen gutxiagoko matrikulak proportzioan doituko dira 

udako barnetegi egunak (1 = 0,4 jarduera-unitate)

barnetegi iraunkorretako egun osoz (1 = 0,5 jarduera-unitate), erdiz (1 = 0,2 jarduera-unitate) eta ikasleak familietan (1 = 0,1 jarduera-unitate) egindako pentsio-egunak.


Onuradun bakoitzari dirulaguntzetarako onartuko zaizkion jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota.

DIRULAGUNTZEN ESLEIPEN-PROZEDURA ETA ORGANO KUDEATZAILEA

Dirulaguntzen esleipena prozedura ez da lehia printzipioaren arabera izapidetuko , baizik eta, esleipen jarraituaren arabera. Hau da, oinarri hauetako betekizunak zein baldintzak betetzen dituzten eskari-egile guztiek jasoko dituzte dirulaguntzak, aurrekontu-partidako zenbatekoa agortu arte. 

ENTITATE BAKOITZARI DAGOKION DIRULAGUNTZA

Ikasturte bakoitzaren dirulaguntzaren kopuru zehatza jarduera-unitateak eta doitutako laguntza-moduluen zenbatekoa biderkatuz kalkulatuko da onuradun bakoitzarentzat.Jarduera-unitateak II. eranskineko taulan datoz jasota.

Laguntza-modulua HABEk jarduera-unitate bakoitzeko diruz lagunduko duen zenbatekoa da. Gehieneko eta gutxieneko laguntza-moduluak daude. 

Laguntza-moduluen zenbatekoak ikasturteko ondorengoak dira:

2022/2023 ikasturtean

Gehieneko modulua 58,34 euro, antzinatasuna barne

Gehieneko modulua 53,54, euro antzinatasuna kanpo

Gutxieneko modulua 45,28 euro20

23/2024 ikasturtean

Gehieneko modulua 62,50 euro, antzinatasuna barne

Gehieneko modulua 57,07 euro antzinatasuna kanpo

Gutxieneko modulua 45,73 euro20

24/2025 ikasturtean

Gehieneko modulua 66,66 euro, antzinatasuna barne

Gehieneko modulua 60,60 euro antzinatasuna kanpo

Gutxieneko modulua 46,19 euro

Aipatutako laguntza-moduluak deialdian jasotako irizpideak jarraituz doituko dira.

DIRULAGUNTZAREN EPEA

Dirulaguntzaren epea 2025ko irailean bukatuko da.

Ordainketa-modua:


Dirulaguntzen ordainketa.

1.- Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:2022ko abenduan emango den esleipen-ebazpenean hiru ikasturterako laguntzak zehaztuko dira eta ikasturte bakoitzean hiru ordainketa gauzatuko dira.

a) 2022/2023 ikasturtea:

-Dirulaguntzen esleipen ebazpena ematen den momentuan, esleipenean ikasturte honetarako erabakitakoaren % 21,5 ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

-Lehen ordainketaren gehienezko muga 180.000,00 eurokoa izango da. Kopuru hori behar bezala zuritu eta onartutakoan, % 22 arteko aldea ordainduko da, gehienez hilabeteko epean. 

-Bigarren ordainketa (% 68,5): 2023 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean. 

-Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

b)2023/2024 ikasturtea

-Lehen ordainketa (% 18,7): 2022/2023 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

-Bigarren ordainketa (% 71,3): 2024 urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

-Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

c)2024/2025 ikasturtea

-Lehen ordainketa (% 16): 2023/2024 ikasturtearen kitapena egin ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

-Bigarren ordainketa (% 74): 2025eko urtarriletik aurrera, lehenengo ordainketa osorik zuritu eta HABEk onartu ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

-Hirugarren ordainketa: Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen ikasturteko kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak ikasturteari dagokion bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren ordainduko da, gehienez hilabeteko epean.

2.- Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

 

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Bestelako baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2022ko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Zuriketa


Diruz lagundutako jardueraren zuriketa deialdi honen ikasturte bakoitzaren amaieran egingo da.

Oinarri honetako 1., 3.a) eta 4. puntuetan eskatutako agiriak aurkezteko azken egunak honako hauek izango dira: 

- 2022/2023 ikasturtea:

lehenengo ordainketaren zuriketa: 2023ko otsailaren 20a

dirulaguntza osoarena 2023ko urriaren 17a

- 2023/2024 ikasturtea: 

lehenengo ordainketaren zuriketa: 2024ko otsailaren 20a

dirulaguntza osoarena: 2024ko urriaren 17a .

- 2024/2025 ikasturtea:

lehenengo ordainketaren zuriketa 2025eko otsailaren 20a

dirulaguntza osoarena 2025eko urriaren 17a.

HABEk dirulaguntzaren kitapena egiteko beharrezkotzat jotzen badu, oinarri honetako 3. puntuan zehaztutako gastuen agiriak, eta batez ere, langileen gastuen nominei, Gizarte Segurantzari eta PFEZari dagozkien ordainketen agiriak, bide elektronikoa erabiliz aurkezteko eskaria egin diezaioke edozein euskaltegiri edo autoikaskuntzako zentrori, eta eskatzen zaion unetik 10 lan eguneko epea izango du eskatutakoa aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk