Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak 2023

Deskribapena


Xedea

Xedea da udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzera bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea, norgehiagoka-prozedura erabiliz.

Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-antolamenduko tresnak eta egungo hiri-antolamendua hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik. Zehatzago esanda, honako hauen analisi-, diagnostiko- eta ondorio-dokumentuak finantzatuko dira:

a) Hirigintza-antolamenduko tresnak:

1. Egiturazko antolamenduko plangintza eta/edo antolamendu xehatukoa, eta/edo

2. Eraikuntza- edo urbanizazio-ordenantzak

Plangintza orokorra berrikusteko prozesua hastear dauden edo izapidetzearen hasierako faseetan dauden udalerrien kasuan, dirulaguntza bakarra izango da eta behin emango da: aurrerapenari erantsitako agiria aurkeztean edo hasierako onespenaren dokumentuari erantsitako agiria aurkeztean. Hasierako onespena lortu duten berrikuspen-kasuak ez dira diruz lagunduko.

b) Dagoen hiri-antolamenduaren espazio publikoaren antolaketa.

Egindako dokumentuak, bere ondorio eta proposamen espezifikoez gain, ondorio orokor batzuk aterako ditu, kasu partikularraren esperientziatik abiatuta, udal-plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzera zabal daitezkeenak, adibide zehatz horretatik aplikazio orokorra lortzen lagun dezaten.

Ez da diruz lagunduko egikaritze-tresnei buruzko dokumentuak idaztea, adibidez, hirigintza- edo eraikuntza-proiektuak.

Orobat, ez da diruz lagunduko dokumentuen idazketa, baldin eta dokumentuok dagoeneko dirulaguntza-lerro honen bidez dirulaguntza jaso badute.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 euros

Prestazio ekonomikoa

  • Diruz laguntzeko moduko gastuak eta dirulaguntzen zenbatekoa.

1. Diruz lagunduko da 1.2 artikuluan aipatzen den dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 100 (BEZik gabe), betiere dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.

2. Enkargatutako dokumentuaren benetako kostua alde batera utzita, dirulaguntzarako kontuan hartu behar den gehieneko zenbatekoa (Z) kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerriko edo jardun-eremuko biztanleria (B), formula honetaz baliatuta:

• Z= 205 x √B

• Edonola ere, kontuan hartuko den gutxieneko biztanle kopurua 700 izango da, baita udalerri edo jardun-eremu txikiagoetarako ere.

• Dirulaguntza ez da inola ere 23.000 eurokoa baino gehiagokoa izango.

3.BEZa edo beste zerga batzuk ez dira inola ere diruz lagunduko.

  • Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak.

1. Proiektuaren memorian, 6. artikuluko 4. atalean jasotakoan, honako alderdi hauek baloratuko dira, 16 puntu gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:

a) Memoriaren atal guztien arteko koherentzia. Honako hauen arteko konkordantzia kontuan hartuta baloratuko da: jarduera-eremuaren hautaketaren justifikazioaren egokitasuna, herritarren parte hartzerako esparrua eta metodologia, udalerri osoan edo jarduketa eremuan (eragin-eremuak, afekzioa, konektibitatea…), ukitutako eta jarduera-eremuari lotutako udal-arloen zeharkakotasuna, eta prestakuntza-proposamenaren esparrua eta metodologia. 4 puntu gehienez.

b) Jarduketaren hautaketa eta horren zergaitiak behar bezala justifikatzea, bai eta proposatutako jardueraren zehaztasuna eta bideragarritasuna ere. Gehienez ere, 4 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:

1. Honako hauek baloratuko dira bereziki: aurretik dagoen dokumentazioaren analisia; aurrekariak; lanari ekiteko aukera; dirulaguntzaren xedearekiko duen oinarria. 2 puntu gehienez.

2. Era berean, proposamenaren zehaztasun-maila baloratuko da, bertan proposatzen diren jarduketak gauzatzearen bideragarritasunarekin batera. 2 puntu gehienez.

c) Genero-ikuspegia txertatzeko analisiaren, metodologiaren eta proposatu beharreko ekintzen garapen zehatza. Honako hau baloratuko da bereziki: landu beharreko funtsezko gaiak identifikatzea, eta horiek proposamenak eskuratzeko jarduera-eremuan nola inkardinatzen diren. 2 puntu gehienez.

d) Herritarrek parte hartzeko programa. Gehienez ere, 3 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:

1. Parte-hartzeari buruzko proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea, herritarrek parte-hartze programan eta jarduketaren esparruan genero-ikuspegia txertatzeko testuinguruari dagokionez. 0,75 puntu gehienez.

2. Xede dituen pertsona eta taldeei buruzko proposamena zehatza eta koherentea izatea. Honako hauek baloratuko dira bereziki: talde eta pertsona horien identifikazioa jarduketarekin eta parte-hartzearen prozesua antolatzeko proposamena. 0,75 puntu gehienez.

3. Herritarrek parte hartzeko metodoaren proposamena xehea eta jarduketarekin koherentea izatea. Honako hauek baloratuko dira bereziki: aurreikusitako faseen definizioa, parte hartzeko teknikak, landu beharreko gaiak… 1,5 puntu gehienez.

e) Parte hartzen duten arloetako langileentzako prestakuntza-proposamena. Gehienez ere, 3 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:

1. Prestakuntza-proposamenaren egokitasuna langileak inplikatzeko, bai jarduketan genero ikuspegia txertatzeko orduan, bai eta udalaren eguneroko hirigintza jardueran aritzean ere. 0,75 puntu gehienez.

2. Xede dituen arlo eta langileei buruzko proposamena zehatza eta koherentea izatea. Honako hau baloratuko da bereziki: arlo desberdinak eta horietako langileak identifikatzea, bai eta aurreko horien txertaketa jarduketaren esparruaren testuinguruan jartzea. 0,75 puntu gehienez.

3. Proposamen metodologikoaren eta proposatutako gaien xehetasuna eta koherentzia. Honako hau baloratuko da bereziki: proposatutako prestakuntza-saioak definitzea, jardueraren arabera, azken horren eremua, jorratu beharreko alderdiak…1,5 puntu, gehienez.

2. Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 8 puntu lortu behar dituzte, gutxienez, irizpide guztien baturan. Era berean, a) atalean 2 puntu lortu beharko dituzte, gutxienez, eta d) eta e) atal bakoitzean 1,5 puntu, gutxienez, hori guztia aurreko paragrafoan xedatutakoari jarraituz.

3. Berdinketa badago, lehentasun-hurrenkerako a) atalean lortutako puntuaziora joko da.

Ordainketa-modua:

  • Lehen ordainketa –emandako dirulaguntzaren % 20koa– lanen idazketarako proposatutako mugarri nagusien egutegi eguneratua aurkeztu ondoren egingo da.
  • Bigarren, eta azken, ordainketa, dirulaguntza justifikatu ondoren, emandako zenbatekoaren gehienez % 80koa. Horretarako, beranduenera 2024ko azaroaren 30ean, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) 1. 2 Artikuluak aipatzen duen analisi-, diagnostiko- eta ondorio-dokumentua, barnean hartuta hobekuntza-proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokionez. Halaber, 1.3. artikuluak aipatzen dituen ondorio orokorrak ere aurkeztu beharko dira.

b) 6. 4 Artikuluak aipatzen duen justifikazio-memoria, bai egindako parte-hartze prozesuarena, bai lanean parte hartu behar zuten arloetako langileen hirigintzako genero-ikuspegiari dagokion prestakuntzarena.

c) Laguntza teknikoa kontratatzeak ekarritako gastuak ordaindu izanaren fakturak eta froga baliokide diren gainerako dokumentuak, bai eta udal idazkariak egindako ziurtagiria, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30.4 artikuluan jasotako alderdiak egiaztatzen dituena

Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan egoteko eskatzen bada, hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu daiteke dagokion zerbitzuaren bidez (egoitza elektronikoan ere eskuragarri dago), honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA

ESKARIAREN TITULARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDAL BAT IZANGO DA

Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.

Eskaera egiteko aukerak:

1.- Titularra:

“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera,  titularra beti Euskal Autonomia Erkidegoko Udal bat izango da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.

2.- Ordezkaria:

Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko. Ez eskariaren titular gisa.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.

Betekizunak

  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan

  • Ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.

  • Pertsona edo entitate eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

  • Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak.

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Eskabideak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza

Tlnoa.: 945-01.98.60 / 945-01.98.38 / 945-01.98.83

e-maila:

  • h-biurrun@euskadi.eus
  • sonia-abecia@euskadi.eus
  • sol-gutierrez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1044907

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2 justifikazio egingo dira

  1. 2023ko abenduaren 31a baino lehen
  2. 2024-11-30a baino lehen
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk