Udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia txertatzeko dirulaguntzak 2021
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Xedea da udal plangintzan eta hirigintzan genero-ikuspegia sartzera bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta 2021eko ekitaldirako deialdia egitea, norgehiagoka-prozedura erabiliz.
Analisien, diagnostikoen eta ondorioen dokumentuak egiteko behar den laguntza teknikoa kontratatzeak eragiten dituen gastuak finantzatuko dira, barnean hartuta hirigintza-tresnak hobetzeko proposamenak edo neurri zuzentzaileak, genero-ikuspegiari dagokion aldetik, eta, zehatzago esanda, hauek:
a) Eraikuntza- edo urbanizazio-ordenantzak proposatzea, edo
b) Hirigintza-plangintzarako, genero-ikuspegia duten tresnak proposatzea.
c) Plangintza orokorra berrikusteko prozesua hastear dauden edo izapidetzearen hasierako faseetan dauden udalerrien kasuan, dirulaguntza bakarra izango da eta behin emango da: aurrerapenari erantsitako agiria aurkeztean edo hasierako onespenaren dokumentuari erantsitako agiria aurkeztean. Hasierako onespena lortu duten berrikuspen-kasuak ez dira diruz lagunduko.
Ez da diruz lagunduko egikaritze-tresnei buruzko dokumentuak idaztea, adibidez, hirigintza- edo eraikuntza-proiektuak.
Orobat, ez da diruz lagunduko dokumentuen idazketa, baldin eta dokumentuok dagoeneko dirulaguntza-lerro honen bidez dirulaguntza jaso badute.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 eurosPrestazio ekonomikoa
-Diruz laguntzeko moduko gastuak eta dirulaguntzen zenbatekoa.
- Diruz lagunduko da 1.2. artikuluan aipatzen den dokumentua idazteko laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuen % 90 (BEZik gabe), betiere dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.
- Enkargatutako dokumentuaren benetako kostua alde batera utzita, dirulaguntzarako kontuan hartu behar den gehieneko zenbatekoa (Z) kalkulatzeko, kontuan hartuko da udalerriko edo jardun-eremuko biztanleria (B), formula honetaz baliatuta:
- Z= 175 x √B
- Edonola ere, kontuan hartuko den gutxieneko biztanle kopurua 700 izango da, baita udalerri txikiagoetarako ere.
- Dirulaguntza ez da inola ere 20.000 euro baino gehiago izango.
- BEZa edo bestelako zergak ez dira inola ere diruz lagunduko.
- Dirulaguntzak esleitzeko irizpideak
1.Proiektuaren memoria: 6.4.a) artikuluan jasotzen dena. Kalitatea baloratuko da; 6 puntu gehienez ere, honako hauek kontuan hartuta:
a) Memorian jasotako atal guztien arteko koherentzia. 1,5 puntu gehienez.
b) Genero-ikuspegia integratzeko analisiaren, metodologiaren eta proposamenen garapen zehatza. 2 puntu gehienez.
c) Proposamenaren zehaztasuna eta bideragarritasuna. 2 puntu gehienez.
d) Udaleko arlo desberdinek planteatzen den proiektuan daukaten inplikazioa. 0,5 puntu gehienez.
2. Herritarrek parte hartzeko programa. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:
a) Parte-hartze proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu gehienez.
b) Xede dituen talde eta pertsonei egindako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu gehienez.
c) Proposamen metodologikoaren xehetasuna eta koherentzia. 1 Puntu gehienez.
3. Parte hartzen duten arloetako langileentzako prestakuntza-proposamena. Gehienez ere, 2 puntu emango dira, honako hauek kontuan hartuta:
a) Prestakuntza-proposamena dirulaguntzaren xedera egokitzea. 0,5 puntu gehienez.
b) Xede dituen arlo eta langileentzako proposamenaren zehaztasuna eta koherentzia. 0,5 puntu gehienez.
c) Proposamen metodologikoaren eta proposatutako gaien xehetasuna eta koherentzia. 1 Puntu gehienez.
4. Dirulaguntza jasotzeko, proposamenek 5 puntu lortu behar dituzte, gutxienez.
5. Berdinketa badago, lehentasun-hurrenkerako txostenean lortutako puntuaziora joko da.
Ordainketa-modua:
- Lehen ordainketa -emandako dirulaguntzaren % 20koa- esleipen-ebazpena jakinarazi eta gehienez hilabeteko epean egingo da.
Bigarren eta azken ordainketa, dirulaguntza justifikatu ondoren, emandako zenbatekoaren gehienez % 80koa. Horretarako, beranduenera 2022ko azaroaren 30era arte, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Hirigintza-tresnak hobetzeko edo zuzentzeko proposamena.
- Justifikazio-memoria, bai egindako parte-hartze prozesuarena, bai lanean parte hartu behar zuten arloetako langileen hirigintzako genero-ikuspegiari dagokion prestakuntzarena.
- Laguntza teknikoa kontratatzea dela-eta sortutako gastuak ordaindu izanaren ziurtagiria, udal idazkariak egina.
Egindako justifikazioa ez bada heltzen eskabidean aurkeztutako aurrekontura, ordaintzeko, kontuan hartuko da diruz lagundu daitekeen gehieneko aurrekontua, 15. artikuluan aipatua, eta 13. artikuluan adierazitakoa.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak
TOKI-ERAKUNDEAREN IZENEAN ESKAERA EGITEAN KONTUAN HARTU BEHARREKOA
ESKARIAREN TITULARRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UDAL BAT IZANGO DA
Erabiltzailea kanal elektronikoan sartu eta Xlnets sistemaren bidez identifikatuko da, eskaera-inprimakia eskuratzeko. Identifikazio-zenbakiaren bidez, Ordezkarien Erregistroan bete beharreko inprimakiaren prozedurarako erabiltzaileak indarrean dituen ordezkaritzak eskuratuko dira. Erabiltzailearen balidazioa egindakoan, “eskaera elektronikoa” pantailan sartuko da.
Eskaera egiteko aukerak:
1.- Titularra:
“Titularra” aukeraren bidez eskuratzen bada eskaera, titularra beti Euskal Autonomia Erkidegoko Udal bat izango da. “Hurrengoa” sakatuz gero, automatikoki kargatzen diren “datu pertsonalak” izango dira eskaera elektronikoa egiten ari den erabiltzaileari dagozkionak.
2.- Ordezkaria:
Erabiltzailea Ordezkarien Erregistroan toki-erakundearen ordezkari gisa agertu beharko da, aukera hori sakatu ahal izateko. Ez eskariaren titular gisa.
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.
Betekizunak
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan
Jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu dizkiela beste administrazio edo ente publiko zein pribatu batzuei, eta, kasuan-kasuan, jaso dituela.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Pertsona edo entitate eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.

Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak.
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Inguruabar horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da 38/2003 Legearen 13. artikuluko 4. apartatutik 6.era bitartean xedatutakoa, eta inguruabar bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.

- Eskaera egitean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Eskabideak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Entitate eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren Zuzendaritza
Tfnoa.: 945-01.98.60 / 945-01.98.38 / 945-01.98.63
e-maila: h-biurrun@euskadi.eus; sonia-abecia@euskadi.eus;merche-izquierdo@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1044905Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Azalpen-memoria; bertan, gutxienez, berariaz eta ordena ezarrian adierazi beharko dira alderdi hauek guztiak:
- Udalerriko arazoarekin zerikusia duten arrazoiak lana egiteko.
- Jardun-eremua (udalerriko hiri-bilbe osoa, edo berezko entitate eta singulartasuneko area edo auzo zehatza, edo landa-ingurunea) eta eremu horretako biztanleriaren ziurtagiria (udalerria, area, auzoa...).
- Indarrean dagoen plangintzaren edo araudiaren azterketa. Atzemandako ahuleziak. Proposatutako jarduerak (berrikusi beharreko hirigintza-ordenantzak edo -tresnak).
- Herritarrek parte hartzeko programa, genero-ikuspegiduna, emakumezkoen parte-hartzea indartzera zuzendua eta udalerriaren edo jardun-eremuaren tamainara egokitua.
- Proiektuaren parte diren udal-arloak.
- Hirigintzako genero-ikuspegian prestatzeko proposamena, proiektuaren parte diren arloetako langile guztientzat.
- Lana idazteko mugarri nagusien egutegia, berariaz barne hartuta partaidetza-prozesua eta langileen prestakuntza.
-
Diruz lagundutako jarduera bakoitzaren laguntza teknikoaren gastuen aurrekontu xehatua, BEZik gabe.
-
Udaleko idazkaritzaren ziurtagiria, udalerriko, auzoko edo areako biztanle-kopurua egiaztatzeko.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan
Jakinaraztea helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu dizkiela beste administrazio edo ente publiko zein pribatu batzuei, eta, kasuan-kasuan, jaso dituela.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Ez egotea sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduratan.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Pertsona edo entitate eskatzaileak ez egotea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez izatea horretarako legezko debekurik.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak.
Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. apartatuan jasotako gorabeheraren batean dauden entitateak. Inguruabar horiek gertatzen diren ala ez erabakitzeko, aintzat hartuko da 38/2003 Legearen 13. artikuluko 4. apartatutik 6.era bitartean xedatutakoa, eta inguruabar bakoitzerako ezarritako irismena izango dute.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
- Eskaera egitean, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Eskabideak berekin dakar baimena, organo kudeatzaileak ofizioz eta behar bestetan egiaztatu dezan dirulaguntzak eskatzen dituzten entitateek Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituztela. Entitate eskatzaileak eskabidean berariaz adierazten badu ez duela ematen baimenik ofizioz egiaztatzeko Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituen, dagokion ziurtagiri administratiboaren bidez egiaztatu beharko du.
-
Azalpen-txostena; bertan, gutxienez, honako hauek guztiak jasoko dira:
- Udalerriko problematikarekin zerikusia duen arrazoiak lana egiteko.
- Jardun-eremua (udalerriko hiri-bilbe osoa, edo berezko entitate eta singulartasuneko area edo auzo zehatza, edo landa-ingurunea) eta eremu horretako biztanleriaren ziurtagiria (udalerria, area, auzoa...).
- Indarreko plangintzaren edo arautegiaren azterketa. Atzemandako ahuleziak. Proposatutako jarduerak (berrikusi beharreko hirigintza-ordenantzak edo -tresnak).
- Hiritarrek parte hartzeko programa, genero-ikuspegia barnean hartzen duena, emakumezkoen parte-hartzea indartzera zuzenduta eta udalerriaren edo jardun-eremuaren tamainara egokituta.
- Proiektuan parte hartuko duten udal-arloak
- Hirigintzari dagokionez genero-ikuspegian prestatzeko proposamena, proiektuaren parte diren arloetako langile guztientzat.
- Lana idazteko une nagusien egutegia, kontuan hartuta parte hartzeko prozesua eta langileen prestakuntza aurreikusi behar direla.
-
Laguntza teknikoko zerbitzu-sarien aurrekontua, BEZa banakatuta
-
Udaleko idazkaritzaren ziurtagiria, udalerriko, auzoko edo dagokion eremuko biztanle kopurua egiaztatzen duena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hileko gehieneko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua