Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdia 2024. urterako
[memoriahistorikoa]
- Erakundea:
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldiko memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak diruz laguntzeko 2024ko laguntza-deialdia egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
112.500Prestazio ekonomikoa
Nori dago zuzenduta
Elkarteak
Fundazioak
Betekizunak
-
Erakundea legez eratuta dagoela eta bere helburuak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea direla egiaztatzea.
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea helburu dutela egiaztatzea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta egotea (Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun, behar adina aldiz.
Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du dirulaguntza kobratzeko eskubidea aitortzeak edo egikaritzeak berekin dakarren denboran aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluaren arabera, bai eta dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan egiaztatzeko ere.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona juridikoak, zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Erantzukizunpeko adierazpena.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
-
Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
- Proiektuaren memoria xehatua.
- Proiektuaren aurrekontua.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria
Ebazten duen erakundea
- Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria
Kontaktu-informazioa
Kodea
1043609Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.
-
Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Gutxienez honako alderdi hauek barne hartu beharko ditu:
- Proiektuaren helburuak.
- Erabiliko den metodologia eta prozesuaren kronograma.
- Erakunde eskatzailearen esperientzia eta prestakuntza. Erakundeak antzeko proiektuak gauzatzen duen esperientzia zehaztu beharko da, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duen esperientzia ere.
- Herritarrekiko harremana. Hartzaileen kopurua, herritarrek parte hartzeko aurreikusitako mekanismoak, proiektuaren dibulgazio-ahalmena eta herritarrengan eragina izateko aukera zehaztu beharko dira. Halaber, proiektua zabaltzeko zein elkarterekin eta/edo udalekin lankidetzan aritzea aurreikusten den adierazi beharko da.
- Genero-ikuspegia eta hizkuntza ofizialen erabilera-planteamendua.
- Alderdi berritzaileak.
- Erakunde eskatzaileak proiektua gauzatzeko eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak; adierazi beharko da, gainera, erakundeak ba al duen berdintasunaren arloko prestakuntza eta/edo ibilbidea duen pertsonarik eta gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua den erakunde eskatzailearen egituran. Halaber, boluntario gisa jardungo duten pertsonen kopurua adierazi beharko da, hau da, proiektuan inolako ordainsaririk jaso gabe lagunduko dutenena.
-
Proiektua gauzatzeak ekarriko duen kostuaren aurrekontua, partiden arabera banakatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari diruz laguntzeko moduko zer partida finantzatzeko eskatzen zaion adierazita, bai eta proiektua finantzatzeko zer beste iturri dauden ere, halakorik balego.
-
Erakundea legez eratuta dagoela eta bere helburuak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea direla egiaztatzea.
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea helburu dutela egiaztatzea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta egotea (Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan).
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun, behar adina aldiz.
Hala ere, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen du dirulaguntza kobratzeko eskubidea aitortzeak edo egikaritzeak berekin dakarren denboran aurreko betebeharrak betetzen jarraitzeko, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 25. artikuluaren eta 39/2015 Legearen 69.1 artikuluaren arabera, bai eta dirulaguntza ematen duen organoak eskatzen dion edozein unetan egiaztatzeko ere.
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona juridikoak, zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
Erantzukizunpeko adierazpena.
- Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
-
Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari den jakinaraztea.
Erantzukizunpeko adierazpena. Beste laguntza batzuk jaso badira, gainera, eskabidean dagokion informazioa bete beharko da.
- Proiektuaren memoria xehatua.
- Proiektuaren aurrekontua.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Memoriak pertsona onuradunak sexuaren arabera bereizita aipatu behar ditu, eta baita genero-ikuspegia nola txertatu den azaldu ere.
Ikerketa-jarduketen kasuan, egindako proiektuaren memoria xehatuak, gainera, honako informazio hau jasoko du:
- Ikerketa-prozesuaren xehetasunak.
- Artxibategietarako joan-etorriei buruzko datuak.
- Kontsultatutako artxibo- eta bibliografia-funtsen xehetasuna.
- Elkarrizketak edo jasotako lekukotzak, data, ordua eta tokia zehaztuta.
- Ikerketaren ondorio partzialak edo azken ondorioak.
- Ikerketa-prozesuan bildutako dokumentuen kopia.
Oroitzapenezko eta zabalkundeko ekintzen kasuan, bertaratuen kopurua eta iraupena adieraziko dira. Liburuxkak argitaratzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, inprimatutako aleen kopurua adieraziko da, edo, deskargena, Interneten eskuragarri badaude. Webguneetarako dibulgaziozko edukia sortzean oinarritutako zabalkunde-ekintzen kasuan, webgunearen helbidea adieraziko da.
-
Memoria, era berean, honako dokumentu hauetaz osatuta egongo da:
i. Jarduketaren gastu eta inbertsio guztien zerrenda xehatu eta banakatua. Gastu eta inbertsioek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Jarduketa gauzatzeari erantzun behar diote, zalantzarik gabe.
- Eskuratze-kostuak ez du merkatuko balioa gainditu behar.
- Jarduketa egiteko epea amaitu baino lehen eginak izan behar dute.
- Justifikatzeko epea amaitu baino lehen ordaindu behar dira.
Gastu bakoitzaren kasuan, zenbatekoa, hartzekodunaren eta faktura edo ordainagiriaren identifikazioa, jaulkipen-data eta ordainketa-data adieraziko dira.
ii. Diruz lagundutako jarduketa finantzatu duten bestelako diru-sarrera edo dirulaguntzen zerrenda.
Bai gastuen zerrendan, bai diru-sarrerenean, diru-sarreren guztizkoari dagozkion zenbatekoek bat etorri beharko dute, eta, era berean, guztizkoak jarduketaren kostu osoarekin bat etorri beharko du.
iii. Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak edo horien kopia autentikoa. Bai diruz lagundutako proiektu bakoitzari dagozkion fakturak –fakturatzeko obligazioak arautzen dituen erregelamendua onetsi eta balio erantsiaren gaineko zergaren erregelamendua aldarazten duen azaroaren 28ko 1496/2003 Errege Dekretuaren 6. artikuluak ezartzen dituen eskakizun formalak bete behar dituzte–, bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektuaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, behar bezala ordenatuta eta zenbakituta.
iv. Soldaten jatorrizko ordainagiriak edo kopia autentikoak, eredu ofizialaren araberakoak, eta, horiekin batera, Gizarte Segurantzako kotizazioaren buletin ofizialenak, kontratatutako langileen gastuak justifikatzeko, bai eta aldi baterako kolaborazioen gastuen jatorrizko ordainagiriak ere. Horietan, besteak beste, honako datu hauek adierazi behar dira: jasotzailearen datuak, haien Nortasun Agiri Nazionala –NAN–, ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako –PFEZ– atxikipena.
- Egindako proiektuaren memoria xehatua.
- Memoria ekonomikoa.
- Dirulaguntza honen babespean sortzen diren programen, iragarki-kartelen, argazkien eta gainerako material grafiko, idatzizko edo soinuzkoen ale bat.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.