Euskal Autonomia Erkidegoko elkarteek edo fundazioek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntza-deialdia 2023. urterako

[memoriahistorikoa]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldiko memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren alde egindako lana berreskuratu, ikertu eta zabaltzeko proiektu espezifikoak diruz laguntzeko 2023ko laguntza-deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

112.500

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 35 puntu, gehienez.

  • Proiektua zein mailatan egokitzen den deialdiaren xedera. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 15 puntu, gehienez.

  • Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. 10 puntu, gehienez.

  • Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 10 puntu, gehienez.

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak, bai eta ikuspegi kualitatiboa barne hartzen duten proiektuak ere.

Ikerketa-jarduketetan baloratuko diren alderdi berritzaileak honako hauek izango dira, adibidez:

  • Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

  • Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

  • Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik jaso ez zaien edo hainbesteko tokia eman ez zaien kolektiboen lekukotzak barne hartzea, eta abar.

  1. Proiektuaren kalitate tekniko eta ekonomikoa. 30 puntu, gehienez.

  • Erakunde eskatzailea. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileek proposatu dutenaren antzeko proiektuak gauzatzen duten esperientzia eta gaitasuna baloratuko dira, bai eta memoria historikoa berreskuratzeko beste edozein motatako jarduketetan duten esperientzia ere.

  • Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa. 10 puntu, gehienez.

  • Erakunde eskatzaileak proiektua garatzeko jarriko dituen baliabide pertsonalak eta materialak. 5 puntu, gehienez.

Eskatzaileak egin beharreko proiekturako baliabide material egokiak dauzkala dokumentu bidez egiaztatzea baloratuko da, bai eta proiekturako giza baliabide egokiak dauzkala ere.

  • Proiektuaren jasangarritasun ekonomikoa. 5 puntu, gehienez. Aurrekontua proposatutako jarduera garatzeko egokia den baloratuko da, banakapen xehatuaren bidez, zeina gastuen eta diru-sarreren kontzeptuen zerrenda xehatu eta argi batean oinarrituko den.

  • Beste finantzaketa-iturri batzuk. 5 puntu, gehienez. Erakunde eskatzaileak zer baliabide ekonomiko jarriko dituen baloratuko da; propioak edo beste laguntza posible batzuetatik etorriak izan daitezke.

  1. Elkarteen eta udalen arteko lankidetza. Beste erakunde batzuekin lankidetzan egindako jardueren garapenean izandako esperientzia baloratuko da. 5 puntu, gehienez.

  2. Proiektua zabaltzeko hartu diren neurriak ahalik eta hartzaile gehienengana iristeko. 5 puntu, gehienez.

  3. Helburuen lorpena eta gastuaren eraginkortasuna ebaluatzeko kontrol-mekanismoak; puntuazio handiagoa emango zaie ebaluazio-tresnak eta -uneak behar bezala deskribatzen dituzten proiektuei deskribapen orokorragoak eta ez hain espezifikoak dituzten proiektuei baino. 5 puntu, gehienez.

  4. Zeharkako politikak. 20 puntu, gehienez.

  • Euskararen erabilera proiektuan, eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. 10 puntu, gehienez.

  • Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 10 puntu, gehienez.

Horretarako, aurkeztutako proiektuetan genero-ikuspegia nola jasotzen den baloratuko da. Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, bai eta proiektuan jardungo duten langileek genero-berdintasunaren arloko prestakuntza duten ere.

Guztira, 100 puntu emango dira gehienez.

Dirulaguntza esleitzeko, eskabideak 40 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Eskatzaile bakoitzak zenbateko dirulaguntza jasoko duen zehazteko, eskatutako baldintzak bete eta eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditzen duten eskabideek lortutako puntuazioa hartuko da kontuan, eta deialdi honetarako erabilgarri dagoen kreditu osoa horien artean hainbanatuko da, deialdi honen 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

  1. Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.

  2. Bigarren ordainketan, 2024ean, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

Emandako dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo aipatutako Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, izapideak elektronikoki egitera behartuta dauden pertsonek elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak/.

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Fundazioak

Betekizunak

  • Erakundea legez eratuta dagoela eta bere helburuak memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzea direla egiaztatzea.

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
  • Euskal Autonomia Erkidegoko dagokion erregistroan inskribatuta egotea (Elkarteen Erregistroan edo Fundazioen Erregistroan).

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 ataletan aurreikusitako egoeraren batean ez egotea.

  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso ez izana.

  • Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan sexu-bereizkeriagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penala jaso duten pertsona juridikoak, zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.

  • Aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldi fiskalean minimis erregimenari lotutako laguntzarik jaso den jakinaraztea.
  • Administrazio publikoek edo erakunde pribatuek helburu bererako emandako laguntza edo dirulaguntzaren bat jasotzen ari den jakinaraztea.

  • Proiektuaren memoria xehatua.
  • Proiektuaren aurrekontua.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043608

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk