Memoria Demokratikoa berreskuratzeko fikziozkoak ez diren liburuak argitaratzeko eta dokumentalak egiteko dirulaguntzak 2023

[liburuak-dokumentalak]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da fikziozkoak ez diren liburu argitaragabeak argitaratzeko eta zinemarako, telebistarako eta/edo multimedia-plataformetarako dokumentalak, Euskadiko memoria demokratikoa Gerra Zibiletik gaur egunera arte berreskuratzeko xedea dutenak, egiteko diru-laguntzetarako 2023rako deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

80.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

• Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 30 puntu, gehienez.

-             Proiektua zein mailatan egokitzen den deialdiaren xedera. Proiektuaren izaerari, metodologiari eta antolamenduari buruzko azalpenaren argitasuna baloratuko da, zehaztu ahal izateko proposatutako jarduerak bat ote datozen dirulaguntzaren xedearekin. 20 puntu, gehienez.

-             Orain arte jorratu ez diren edo tratamendu publiko txikiagoa izan duten gaiak lantzea. Irizpide hau baloratzeko, fikziozkoak ez diren liburuen kasuan, orain arte argitaratutako bibliografia hartuko da kontuan, eta dokumentalen kasuan, berriz, orain arte argitaratutako ikus-entzunezko materiala. 5 puntu, gehienez.

-             Aztertutako gaiari buruzko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna ematen duen tratamendua. 5 puntu, gehienez.

Puntuazio handiagoarekin baloratuko dira proposamenaren berrikuntza-mailari buruzko informazio nahikoa ematen duten proiektuak. Berrikuntza-adibide gisa, honako hauek aipatuko dira:

-Hautatutako gaiari buruz orain arte argitaratu diren lan gehienek eman ez duten ikuspegia.

-Gutxiago landu den denbora-tarte kronologikoa edo eremu geografikoa.

- Orain arte jorratu ez diren gaiak, orain arte lekukotzarik izan ez duten edo hainbesteko tokirik izan ez duten kolektiboak, eta abar.

• Proiektuaren kalitate tekniko eta profesionala. 30 puntu, gehienez.

-             Proiektuaren egitura narratiboa eta baliabide narratiboak. 25 puntu, gehienez. Irizpide horri dagokionez, honako alderdi hauek baloratuko dira, orientazio gisa:

Fikziozkoak ez diren liburuetarako: Lexiko aberats eta askotarikoa erabiltzea, eta oin-oharrak, bibliografia, terminologia-glosarioa, iturri dokumentalen eranskinak, mapak, ilustrazioak eta abar sartzea.

Dokumentaletarako: Artxiboko irudiak sartzea, eta birsorkuntzak, ilustrazio animatuak, infografiak eta baliabide grafikoak erabiltzea, dokumentalean islatutako ikuspuntuen aniztasuna (zuzeneko protagonistei egindako elkarrizketak edo haien esku-hartzeak, gaian adituak direnen lekukotzak edo adierazpenak), erritmoa, kontakizuna bizia izatea eta abar.

-             Erakunde edo pertsona eskatzaileak antzeko proiektuetan izandako ibilbidea. 5 puntu, gehienez. Horri dagokionez, baloratuko da erakunde edo pertsona eskatzaileak fikziozkoak ez diren liburuak edo ikus-entzunezko materiala aurretik argitaratuta izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko memoria demokratikoa berreskuratzearen eremuan (Gerra Zibiletik gaur egunera arte) edo Giza Eskubideen defentsarekin lotutako beste eremu batzuetan.

• Zeharkako politikak. 20 puntu, gehienez.

-             Euskararen erabilera proiektuan, eta euskarazko materialak edo material elebidunak sortzea. 10 puntu, gehienez.

-             Proiektuan genero-ikuspegia sartzea. 10 puntu, gehienez.

Ondorio horietarako, proiektuan genero-ikuspegia txertatzeari buruzko azalpen-memorian baloratuko da nola jasoko den genero-ikuspegia aurkeztutako proiektuetan: aztertutako gaian emakumeen testigantza jasotzen den, arlo jakin batean adituak diren emakumeen balorazioak sartzen diren aurkeztutako lanetan, eta abar.

Halaber, baloratuko da gizonen eta emakumeen ordezkaritza orekatua ote dagoen pertsona juridiko eskatzaileen antolaketa-egituran, eta, era berean, kontratatutako langileen eta pertsona fisiko eskatzaileen genero-berdintasunaren arloko prestakuntza ere baloratuko da.

• Dibulgaziorako gaitasuna – Proiektuaren zabalkundea. 20 puntu, gehienez.

Baloratuko da proiektuaren memorian dibulgazio-plan edo marketin-kanpaina bat sartzea, obraren publizitatea egiteko. Horren barruan, proiektua gizartera hedatzeko jarduketa guztiak bilduko dira, barne hartuta interneteko eta sare sozialetako publizitatea.

Baloratuko da, halaber, elkarte, udal eta erakundeekin lankidetzan aritzea, proiektua ezagutarazteko aukera emango duten sinergiak bilatzeko.

Guztira, gehienez ere, 100 puntu emango dira.

Dirulaguntza esleitzeko, eskaerak 45 puntutik gora lortu beharko du, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean ematen den dirulaguntza honela ordainduko da:

a) Lehenengo ordainketan, emandako dirulaguntzaren % 60 ordainduko da, dirulaguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, ez bada berariaz uko egiten.

b) Bigarren ordainketan, emandako dirulaguntzaren erabilera (hurrengo artikuluan zehazten den bezala) Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren aurrean justifikatu ondorengo likidaziotik sortutako zenbatekoa ordainduko da.

Emandako dirulaguntza ordaindu ahal izateko, erakunde eta pertsona onuradunek hirugarrenen altaren agiria aurkeztu beharko dute. Erregistratuta ez badaude edo Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko bankuko datuak aldatu nahi badituzte, elektronikoki egin beharko dute, egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez, hemen: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna

Sozietate zibila

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

Betekizunak

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 apartatuetan aurreikusitako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Ezingo dira laguntza hauen onuradun izan sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoarekin bat etorriz.
  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.

  • Gastuen aurrekontu banakatua.
  • Eskatzailearen ibilbide artistikoa.
  • Genero-ikuspegia txertatzeari buruzko azalpen-memoria.
  • Proiektuaren memoria zehatza.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Beste tramite batzuk