Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainerako toki-erakundeek memoria historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzak 2021. urterako.

[memoria-historikoaudalak]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea honako hau da: Gerra Zibiletik gaur egunera arte Euskadin demokraziaren eta askatasunaren aldeko borroka eta memoriaren tokiko ikerketa berreskuratu eta bultzatzeko berariazko proiektuak diruz laguntzeko 2021. urterako laguntzen deialdia egitea, norgehiagoka-araubidean. Era berean, memoria historikoaren ibilbideak eratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak diruz lagunduko dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

137.500,00 euros

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak emateko edo ukatzeko, lehiaketaren prozedura erabiliko da, eta irizpide haztatu hauek hartuko dira kontuan:

  1. Proiektuaren potentzial estrategikoa eta egokitasun edo interes soziala. 30 puntu gehienez.

  • Proiektua deialdiaren xedera zein mailatan egokitzen den. (15 puntu)

  • Orain arte jorratu ez diren gaiak lantzea, hala nola, gaiaren inguruko ikuspegi berritzailea edo ezezaguna jasotzea. (15 puntu)

        2. Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, erakundeak antolatzeko duen gaitasuna eta egitura aintzat hartuta. 30 puntu gehienez.

  • Proiektua aurrera eraman ahal izateko giza baliabideak eta baliabide materialak izatea. (10 puntu)

  • Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa.(10 puntu)

  • Eskatzailearen ibilbidea eta esperientzia antzerako proiektuak aurrera eramaterakoan. (10 puntu)

        3. Elkarteen eta udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna. 20 puntu gehienez.

        4. Helburuak lortzeko eta gastuaren eraginkortasuna ebaluatzeko kontrol mekanismoak. 10 puntu gehienez

        5. Zeharkako politikak (euskara eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna) prozesuan txertatzea. 10 puntu gehienez.

Gehienez ere 100 puntu eman ahalko dira.

Dirulaguntza esleitzeko, eskaerak gutxienez 55 puntu lortu beharko ditu, aurreko baremoen arabera.

Ordainketa-modua:

  1. Deialdi honen babesean ematen den diru-laguntza gisa honetan ordainduko da:
    1. Lehenengo ordainketan, emandako diru-laguntzaren %80a ordainduko da, diru-laguntza berariaz onartu eta gero, edo ematen dela jakinarazten denetik hamar eguneko epean, berariazko uko-egiterik ez bada aurkezten.
    2. Bigarren ordainketa 2021ean egingo da. Emandako diru-laguntzaren erabilera Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuari justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoa ordainduko da.
  2. Emandako diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunek hirugarrenen alta hartzeko agiria aurkeztu beharko dute, baldin eta erregistraturik ez badaude edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroko banku-datuak aldatu nahi badituzte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Ebazten duen erakundea

  • Gogora - Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua > Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1043205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete,urteko deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Jasotako diru-laguntza nola erabili den justifikatzeko epea, 2021ko martxoaren 31ean bukatuko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk