Lehentasunez langabeei zuzendutako 2024-2025 aldirako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko dirulaguntzen deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.
[OPDE24]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautemandako beharrei erantzuteko prestakuntza-eskaintza osatzen duten prestakuntza-planak finantzatzeko 2024ko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Prestakuntza hori, lehentasunez, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezian dauden langileei zuzenduta dago, eta 2024tik 2025era bitartean gauzatuko da
Aurrekontuko zuzkidura
32.996.700 €Prestazio ekonomikoa
Deialdi hau finantzatzeko 32.996.700 euro bideratuko dira. Horietatik:
- 16.498.350 euro 2024ko ordainketa-kredituari dagozkio
- 16.498.350 euro 2025eko konpromiso-krediturako
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, honela:
a) Lehenengo ordainketa, 2024 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 50ekoa, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.
b) Bigarren ordainketa, 2025eko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion gainerako dirulaguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, lanekoak ez diren praktikak barne, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.
Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa izango da, eta egintza bakar batean ebatziko dira prestakuntza-planak gauzatzeko aurkeztutako eskabideak.
Prestakuntza-planeko prestakuntza-ekintza bakoitza banan-banan baloratuko da, eta lehiaketa-prozesua modu bereizian garatuko da I. eranskinean jasotako diru-laguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (117 lerro).
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde bat sortuko da.
Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak 9. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideen arabera baloratuko ditu, eta behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, 8. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistema kontuan hartuta. Horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, ebazpena emateko eskumena duen organoari.
Behin-behineko ebazpen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.
Alegazioak aztertu ondoren, ebaluazio-batzordeak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari helaraziko dio.
Ebazpena: Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez egingo da.
Erakunde onuradunek ezin izango dute 875.000 euro baino gehiago jaso lurralde historiko bakar batean jarduten dutenean, eta 1.750.000 euro baino gehiago lurralde historiko batean baino gehiagotan jarduten dutenean.
Gainera, erakunde onuradunak mugak ditu parte hartzen duen diru-laguntza linea kopuruaren arabera: linearen aurrekontuaren % 60, 1 eta 4 artean parte hartzen badu; % 50, 5 eta 8 artean; % 40, 9 eta 12 artean; eta % 30, 13 diru-laguntza lerrotan edo gehiagotan parte hartzen badu.
Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da.
Informazio gehigarria
Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, deialdia argitaratu baino lehen egiaztatuak eta/edo inskribatuak, ikastaro egiaztagarrien kasuan, eta/edo eskabidea aurkezteko unean, gainerako ikastaroen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko prestakuntza-erakundeen edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erregistroan eskatzen diren prestakuntza-ekintzetan.
Betekizunak
- Prestakuntza-erakunde pribatua edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde publikoa izatea.
- Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Kondena- edo zehapen-aldia igaro izana, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez zigortua izan bada eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu.

Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egon bada, edo konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitu bada.

Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea

Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.

Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, gertatu direnak barne:
- Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
- Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.
Galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztea. Ezin bada, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo, bestela, adostutako prozeduren txostena.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.

Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren gainerako egoeretakoren batean ez egotea.

9. artikuluko C.3.1, C.3.2, C.4.4, C.5, D.1, D.2, E.1.2 eta E.1.3 ataletan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen edo enplegu-zerbitzu publikoen deialdiei buruzkoa denean.
Irizpide bakoitzerako LanF aplikazioan eskuragarri dauden ereduen araberako ziurtagiria. Ziurtagiria dagokion ereduari egokitu ahal izango zaio edo beste formatu bat izan, baina, azken kasu horretan, kontuan hartzeko, ereduan jasotako eduki guztiak sartu beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601
Kodea
1039907Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dirulaguntzen eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta modu elektronikoan izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LanF).
Aplikazio honetan sartzerik ez duten erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: https://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/registro-de-entidades/.
Izapidetze elektronikorako jarraibideak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1039907
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:
- Laguntzaren xede den prestakuntza-plana, eman beharreko prestakuntza-ekintzak bereizita zehaztuta.
- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-ekintza bakoitza gauzatzeko erakundeak dituen edo izango dituen instalazioak zehazten dituena, zein eskualdetan eta lurraldetan dauden zehaztuta. Horrez gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ez dituen 2. artikuluan aurreikusitako baldintzak jasotzen dira.
- Hala dagokionean, 9. artikuluan definitutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko dokumentazioa; sozietate-taldea justifikatzeko dokumentazioa eta/edo irabazi-asmorik gabeko erakundea dela egiaztatzeko dokumentazioa.
Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.
- Prestakuntza-erakunde pribatua edo Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoa ez den prestakuntza-erakunde publikoa izatea.
- Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua ez izatea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Kondena- edo zehapen-aldia igaro izana, epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez zigortua izan bada eta dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu badu.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende egon bada, edo konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu bada eta Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaitu bada.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzupeko Langileen Bateraezintasunei buruzkoan, eta ekainaren 26ko 1/2014 Legean, Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzekoan, aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguren bat ez izatea, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean egoitza fiskalik ez izatea
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Laguntza eskatzen duten prestakuntza-planak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean diru-laguntza esleitu ondoren plan horiek edukitzeko konpromisoa hartzea
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak ordainduta izatea.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea, gertatu direnak barne:
- Sexuan oinarritutako diskriminazioa eragiteagatik, edo Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako askotariko diskriminazioa eragiteagatik.
- Ebazpen irmo baten bidez zehapen osagarri bat jasotzeagatik Lan Arloko Arau Hausteei eta Zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren 46.1.b) eta 46 bis 1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa bada, zuzenbide publikoko entitatea ez dena, ez betetzea Merkataritza Eragiketetan Berankortasunaren Aurkako Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako eran.
Galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztea. Ezin bada, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo, bestela, adostutako prozeduren txostena.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Hondakinen eta Lurzoru Kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik eta administrazio-bidean irmoa den ebazpen baten bidez zehatuta ez egotea, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota betetzea, edo hori betetzeko neurri alternatiboak hartu izana.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aipatzen diren gainerako egoeretakoren batean ez egotea.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
9. artikuluko C.3.1, C.3.2, C.4.4, C.5, D.1, D.2, E.1.2 eta E.1.3 ataletan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen edo enplegu-zerbitzu publikoen deialdiei buruzkoa denean.
Irizpide bakoitzerako LanF aplikazioan eskuragarri dauden ereduen araberako ziurtagiria. Ziurtagiria dagokion ereduari egokitu ahal izango zaio edo beste formatu bat izan, baina, azken kasu horretan, kontuan hartzeko, ereduan jasotako eduki guztiak sartu beharko dira.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Behin-behineko ebazpena eman eta 5 egun balioduneko epean, atzera egin daiteke alegazioei dagokienez, edo atzera egin daiteke prestakuntza-planean behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez