I. Ildoa: Berrikuntzarako proiektu edo azterlanetarako laguntzak.(2022eko ERAIKAL Programa)

Deskribapena


Xedea

Berrikuntza-arloko proiektuak edo ikerketak (I. Ildoa). (2022ko ERAIKAL Programa)

Diruz lagundu ahal diren jarduketak:

  • Bizitegi-eraikingintzaren kalitatea, funtzionalitateari, arkitekturari eta eraikuntzari dagokienez:
    • Obra berria: EKT (Eraikuntzaren Kode Teknikoa) aplikatzea, proiektuaren kontrola, obraren gauzapena eta zerbitzuko probak. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea.
    • Lehendik eraikita zeuden eraikinak: Eraikinen kontserbazio-egoera, Eraikinaren Ikuskapen Teknikoa (EIT), eraikinaren patologia, birgaitzea, erabilera nahiz mantenua eta balio-bizitza. Eraikinen energia-eraginkortasuna. Obraren eta proiektuaren kalitatearen kontrola. Kostuen kudeaketa eta programazioa. Irisgarritasuna eta soluzio domotikoak ezartzea. Ondarearen kontserbazioari eta babesari buruzko azterlanak eta birgaitzearekin, energia-eraginkortasunarekin eta irisgarritasuna hobetzearekin bateragarriak ote diren aztertzea, dela araugintzaren aldetik, dela alderdi operatiboan.
    • Industrializazioa. Eraikinen jasangarritasun, funtzionaltasun, malgutasun eta espazio arloko prestazioen ebaluazioa.
  • Kudeaketaren kalitatea hobetzeari eta kalitatea ezartzeari buruzko ikerketak eta Eraikuntzaren Informazioaren Modelatzea.
  • Obretako lan-arloko segurtasun eta osasunari buruzko ikerketak.
  • Eraikinen instalazioei buruzko ikerketak.

Aurrekontuko zuzkidura

250.000,00 EUROS

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntza 40.000,00 eurokoa izango da, gehienez ere

Ordainketa-modua:

Agindu honen babesean emango diren diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • 19. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako epea finkatutako epea igaro ondoren espresuki uko egiten ez bazaio, ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretik; emandako diru-laguntzaren % 5i dagokion zenbatekoa, hain zuzen..

  • Emandako diru-kopuruaren zati bat –ehuneko hamar (% 10), hain zuzen– gorde egingo da, eta entitate onuradunak laguntzaren xede den jarduera eta jardueraren benetako kostua gauzatu direla frogatzen duenean ordainduko zaio..

  • Gainerakoa, proposatutako lan-planetan aurkeztutako mugarriekin ados, txostenak aurkeztu eta aurretiko ordainketa justifikatu ondoren ordainduko da. Ordaintzeko aginduak emango dira, eta zenbatekoak kalkulatzeko justifikatutako gastuen kopuruari diruz lagundutako jarduerarako onartutako aurrekontuaren gainean, laguntza kalkulatzeko oinarri gisa hartu zena, emandako diru-laguntzaren portzentajea aplikatuko zaio.
  • Administrazioak diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzaren dagokion datu-basean agertu beharko du. Alta emateko edo hirugarren interesdunaren datuak aldatzeko, hirugarrenen erregistro elektronikora jo beharko duzu, helbide honetatik:  https://www.euskadi.eus/altaterceros.

Ildoetako egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2024ko ekainaren 30a izango da

Nori dago zuzenduta


Bizilekuen eraikuntzaren sektorekoak diren enpresak eta profesionalak.

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren Gaineko Zerga

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako erakundeak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean dagokion adierazpena aurkeztu duten eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta saiakuntza-laborategiak, eraikingintzaren kalitatea kontrolatzen duten erakundeek eta eraikingintzaren kalitate-kontrolerako saiakuntzak egiten dituzten laborategiek jardueran aritzeko bete beharreko baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat eta eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuak ezarritakoarekin bat.

Eraikuntzaren kalitate-kontrolerako saiakuntza-laborategiak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren aurrean dagokion adierazpena aurkeztu duten eraikingintzaren kalitatea kontrolatzeko erakundeak eta saiakuntza-laborategiak, eraikingintzaren kalitatea kontrolatzen duten erakundeek eta eraikingintzaren kalitate-kontrolerako saiakuntzak egiten dituzten laborategiek jardueran aritzeko bete beharreko baldintzak garatzen dituen martxoaren 31ko 410/2010 Errege Dekretuak ezarritakoarekin bat eta eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuak ezarritakoarekin bat.

Bizitegi-eraikingintzaren sektoreko enpresa eta profesionalen elkarteak

Halakotzat hartuko dira bizitegi-eraikingintzaren sektorearekin lotura duten elkargo profesionalak, ikerketa teknologikoko zentroak, merkataritza-ganberak, eraikuntza-arloko clusterrak, etxebizitzen sozietate publikoak eta hirigintza-sozietateak.

Betekizunak

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
  • Egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea

  • Erakunde eskatzaileak ez du jaso abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzarik, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.
  • Erakunde eskatzaileak abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamendua betetzen duten laguntzak jaso ditu, indarreko zerga-ekitaldian eta aurreko bi aurrekoetan.

  • Ez dago Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan azaltzen den onuraduna izateko debekuren baten eraginpean.

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Etxebizitza Sailburuordetza > Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


1. lerroekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 945 26 89 33

Izapidetze elektronikoaren prozesuarekin lotutako kontsultak:

Telefono-zenbakia: 012 Zerbitzua: CAU Zerbitzu elektronikoak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1039817

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

4 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk