Euskara ikasleentzako 2024. urteko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

2023-2024 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

3.775.500 euro

Prestazio ekonomikoa

Era honetan banatuko da kopuru hori:

  • 3.725.500 euro, deialdi honen epealdiaren barnean A1, A2, B1 eta B2 mailetarako, eta 1994 urtean edo ondoren jaiotako ikasleentzat C1 mailarako.
  • 50.000 euro, 1993 urtean edo lehenago jaiotako ikasleentzat C1 mailarako, eta guztientzat C2 mailarako.

Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitzeko, ikasleak 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturteetan matrikuletan ordaindutako kopurua eskura dezake, gehieneko muga hauekin gainditu edo egiaztatutako maila bakoitzeko:

  • HABEren A1 maila: 600 euro.
  • HABEren A2 maila: 800 euro.
  • HABEren B1 maila edo baliokidea: 900 euro.
  • HABEren B2 maila edo baliokidea: 1.000 euro.
  • HABEren C1 maila edo baliokidea, 1994an edo ondoren jaio diren ikasleentzat: 700 euro.
  • HABEren C1 maila edo baliokidea, 1993an edo aurretik jaio diren ikasleentzat: 150 euro.
  • HABEren C2 maila edo baliokidea: 100 euro.
  • Dirulaguntza kontzeptupean jasotako diruzko zenbateko hauek salbuetsita egongo dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokionez, aplikagarri zaion araudian ezartzen den eran.
  • Gainditu edo egiaztatu den maila bakoitza behin bakarrik lagunduko da diruz, ikaslearen ibilbide osoan zehar. Era berean, maila bat gainditu edo egiaztatu ondorengo dirulaguntza zuritzeko beharrezkoa izan den matrikularen zenbatekoa ez da konputatuko beste maila bat egiaztatu izanagatiko laguntza zuritzeko.

Nori dago zuzenduta


Euskara ikasleak

2023-2024 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetako ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleak.

Dirulaguntzen deialdi honetatik at geldituko dira:

  • Administrazio Publikoak finantzatuta eskolatu diren ikasleak.
  • Deialdi honetako epealdian egiaztatutako maila edo mailak aurretik dagoeneko egiaztatuta daudenean.
  • Deialdi honetako ikaslearen abiapuntu-mailarik baxuena baino beheragokoa den mailaren bat gainditu edota egiaztatu duten ikasleak.

Eskakizunak:

  • Matrikulatua egon izana

  • Maila gainditu edo maila egiaztatu izana.

  • Administrazio- edo zigor-zehapenik jaso ez izana, sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edota emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, betiere, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintza-dekretuak xedatutakoarekin bat etorriz (emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginak).
  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 13. artikuluak aurreikusitako egoeretan ez egotea. Bereziki, zerga zein gizarte segurantza arloko betebeharrak egunean eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: ikasle-laguntzak@habe.eus

Kodea

1038708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea (2. txanda)


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lehen txandan barneratutako eskaerak 2024ko irailaren 30a baino lehen ebatziko dira. Bigarren txandakoak, 2024ko abenduaren 20a baino lehen ebatziko dira.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk