Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak 2022ko ekitaldian finantzatzeko laguntzak
[uaaps_2022]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Langile ezinduen laneratzea, integrazio pertsonala eta gizarteratzea lortzea, eta aldi berean, ahalik eta ezindu kopuru handiena lan arruntaren erregimenean txertatzeko bitarteko bat izatea. Eta eginkizun horren osagarri gisa, langile ezindu bakoitzari bere baldintza fisiko, psikiko edo intelektualetara egokituriko lanpostua eskainiko zaio.
Aurrekontuko zuzkidura
5.500.000,00 €Prestazio ekonomikoa
1.300 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 650 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.
Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.
Ordainketa-modua:
Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.
1.300 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 650 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.
Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.
Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.
Nori dago zuzenduta
Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrak
Betekizunak
- Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1035408Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa
a) Lanbide Jardueran Laguntzeko Unitatearen (LJLU) memoria deskribatzailea, gutxienez honako hauek zehaztuta:
b) Urteko kudeaketa-plana, gutxienez honako hauek zehaztuta:
|
Eskaera jaitsi, bete eta igo ezazu, dagokion dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.
- Enplegu Zentro Berezia bezela kalifikatuta eta erregistratuta egotea
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean edukitzea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko da.
- Diru-laguntzak jasotzeko eskabideak egoitza elektroniko honetan aurkeztu beharko dira: https://euskadi.eus helbidean, eta esteka bat izango da Lanbideren webgunean
- Era berean, elektronikoki izapidetu ahal izango da ordezkari baten bidez, eta, horretarako, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
- Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia erkidegoko egoitza elektronikoko "nire karpeta" atalaren bidez egingo dira: https://euskadi.eus./nirekarpeta Bide elektronikoz izapidetzeko zehaztasunak ere hemen eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1035408.
- Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetuko da egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bidez. Zerbitzu horren helbidea honako hau da: https://www.euskadi.eus/hirugarrena
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskagiria aurkeztu eta hurrengo 6 hilabete barruan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Diru-laguntzaren justifikazioa
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
- Dirulaguntzaren erakunde onuradunak justifikazio-memoria bat aurkeztu beharko du, 2023ko martxoaren 31 baino lehen, eta, han, lanbide-jarduerari laguntzeko unitateak dirulaguntzaren aldian egindako jarduerak deskribatu beharko ditu, egindako jarduketei buruzko informazioa zehaztuta.
Honako hauek erantsiko zaizkio memoria horri:
Justifikazio-memoria osatzen duten agirien multzoa aurkezteko Nire karpeta erabiliko da.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua