Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (BITARTEZ 2025)

[BITARTEZ]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da ikerketa, berrikuntza eta kultura-arloko adierazpen garaikideekin konprometituta dauden eta bitartekaritza horretarako tresnatzat duten kultura eta gizarte arloko berrikuntza-proiektuei bideratutako dirulaguntzak emateko arauak ezartzea eta haien deialdia egitea. Proiektu horiek lagungarri izan beharko dute hurrengoetarako:

  • Sektore, arlo eta eragile desberdinen arteko baterako sorkuntza nahiz hibridazioa eta talentua sustatzeko, hartara gure inguruko sortze-gaitasuna ahal beste garatzearren.

  • Lan-inguruak eta plataforma teknologikoak erabiltzea elkarlan-moduak, ikerketa eta ekoizpena areagotzeko.

  • Hainbat hartzaile eta ikus-entzulerengana jotzeko moduko harreman- eta artekaritza-modu berriak sortzea, hartara bizipen esanguratsu, bereizgarri eta kualitatiboagoak eragitearren.
  • Praktika kulturaletatik abiatuta berrikuntza kultural eta sozialeko estrategiak planteatzen dituzten ekimenak garatzea.

Proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak, literatura, musika edo bertsolaritza).

Proiektuak eskabideak aurkezteko epea agortu ondoren hasiak eta 2025eko abenduaren 30era bitartean gauzatutakoak izan beharko dute. Proiektuak 2025ean hasiak izan behar dute.

Gutxienez % 20ko autofinantzaketa maila aurreikusi beharko du aurrekontuak, halakotzat harturik iturri publikoetatik ez datozen diru-sarrerak: laguntza pribatuak, mezenasgoa, jarduerak berak eragindako diru-sarrerak eta eskatzaileak finantzatutako zatia, alegia.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 35.000 eurokoa izango da, beti ere proiektuaren aurrekontuaren % 70 ez badu gainditzen.

Ordainketa-modua:

  • Dirulaguntzaren % 50 esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.
  • Gainerako % 50a, betiere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea egotea
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Eskaera aurkezteko unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea beren jarduerari dagokion epigrafean.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza egotea.
  • Zerga-betebeharrak egunean izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Eskaera aurkezteko unean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea beren jarduerari dagokion epigrafean.

Betekizunak

  • Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzarik jaso zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekua dutenek, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta indarkerria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan ezarritako zigor eta debekuak ere kontuan hartuta.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako dirulaguntzak jaso: abenduaren 21eko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako egoeraren baten diren pertsonak
  • Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz berreskuratzeko agindu baten pean dauden pertsona nahiz entitateek badute diru-laguntza hauek jasotzeko aukera.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


LURDES ARANGUREN SUDUPE

KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA

l-aranguren@euskadi.eus

945 016 844 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1033410

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.

Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisaEuskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak erabil dezakete eta honako helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak ebazteko eta pertsona interesdunei jakinarazteko epeak sei hilabete iraungo du gehienez, agindu hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Dirulaguntza onuradunek, lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean, beti ere 2026ko martxoaren 30 izanik  justifikazioa aurkezteko azken eguna.

 

Beste tramite batzuk