Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak: ARCO (2020).

[ARCO]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek, euskal artisten lana bultzatzeko, 2020an nazioarte ARCO (Madril, Espainia) stand-ak alokatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzea.

Prestazio ekonomikoa

a) Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko (Madril. Espainia), gehienez ere, hamasei mila (16.000) euroko kopuru osoa bideratuko da.

Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua standaren alokairurako kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere zortzi mila euroko (8.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako dirulaguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Alberto Irazu a-irazu@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua. Tabakalera eraikina. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia-San Sebastián
  • Harrera ordutegia: 08:30-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Telefonoa: 943 023402
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032207

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

1. eskabidea bete.

2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.

3. eskabidea sinatu.

4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.

  •  Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  •  Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

1. Eskabide-orria ordenadorean bete

2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,

3. inprimakia inprimatu,

4. eskuz sinatu,

5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

  • · Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • · Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Honako esteka honen bidez sartu eskabide-inprimakira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Esleipen-ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez bi hilabeteko epean emango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Dirulaguntza justifikatzeko epea 2020ko abenduaren 31n amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakiak
  • Beste finantziazio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili badituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk