Hazitek 2025. Enpresa I+G bultzatzeko programa
[Hazitek 2025]
- Erakundea:
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza, ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak aurrera eramateko. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatu behar dira.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundurik finantzatzen dira laguntzok (EGEF).
Aurrekontuko zuzkidura
93.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Prestazio ekonomikoa
- 43.000.000,00 euro -Lehiakortasun proiektuak
- 50.000.000,00 euro - Proiektu estrategikoak
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
- Izaera lehiakorreko eta garapen proiektuak.
I+G proiektu lehiakortzat hartuko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak.
Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G jar-duera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta lehendik daudenak baino hobeak garatzera argiro bideratua. Jarduera horien helburua merkatua¬ren eta gizartearen eskariari hobeto erantzutea izan behar du.
Ez dira «produktu/prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzera bideratutako proiektuak edo garatutako produktuak/ prozesuak/zerbitzuak produktu/prozesu/zerbitzu berritzat hartzeko behar besteko berrikuntzarik ez dakartenak. Ez dute dirulaguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existi¬tzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.
- Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Pla¬neko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerketa eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar dute, Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eragin behar dute eta ETEen esku-hartzeari eta Horizon Europe Pro¬gramari mesede egin.
Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espe¬zializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak eta oinarri zien¬tifiko eta teknologikoko enpresa berriak sortu ere. Horrek guztiak lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko du, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta
Onuradunak
- Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
- Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
Betekizunak
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea, entitatearen jarduera ekonomikoa bertan garatzea eta instalazioan I+G proiektuan inplikatutako langile propioak izatea.
b) Diruz lagundu daitezkeen jarduerak zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetan gauzatzea. Proiektuan EAEtik kanpoko ikertzaileek parte hartzen badute, haiek proiektuan esku hartzeko beharra justifikatu beharko da, eta une oro bermatu beharko da proiektuari egotzitako langileen kostu gehiena, proiektuko buruena barne, EAEri atxikitako ikertzaileei dagokiela.
c) Berezko nortasun juridikoa izatea –salbu eta 3.1.b) artikuluan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko taldeak badira–, bai eta jarduteko gaitasun nahikoa ere; halaber, ez dute izan behar debekurik edota gaitasun-gabetzerik dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
d) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eskaera egiten duten unetik.
e) Beteak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
f) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu beharko dute lege horretan onuraduna edo entitate laguntzailea izateko ezarritako ordainketa-epealdiak betetzen dituztela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis apartatuan xedatzen den bezala.
g) Ez dute dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik jasoko berekin sexu-diskriminazioa dakarten jarduerek, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien enpresek ere, zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
h) Entitate hauek ere ezingo dute jaso dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki beharra izan arren halako planik ez dutenek, eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarrita dituztela ziurtatzen ez duten entitateek.
i) Ez izatea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabar eragozlerik.
Era berean, entitateek, onuradun izateko, bete eta errespetatu egin beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuak:
• Ez galdu izana dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, eta ez egotea kondenatuta delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
• Ez egin izana hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez egotea kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta —konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu—, eta ez egotea epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
• Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea; edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargudunak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
• Egoitza fiskala ez edukitzea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako ezein herrialde edo lurraldetan.
• Ez galdu izana dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, zigor administratibo edo penalik ez jaso izana sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldia amaitu gabe dagoela.
• Ez urratzea estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).
• Elkarte ordezkatuak ez izatea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausarik.
• Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez egotea etenda ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean (elkarteen kasuan. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua). • LGTBI-fobia ez gauzatzea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
• Ez egotea zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
• Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
• Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
• Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian. (Betiere deialdiak beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna aurreikusten badu).
Eskakizun eta debeku horiek dirulaguntza indarrean den aldi osoan bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak:
SPRI
Tfnoa: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
Tfnoa: 94 403 70 42
e-mail: ibizkarguenaga@spri.eus
Tfnoa: 94 403 70 18
e-mail: eolea@spri.eus
EUSKO JAURLARITZA
Tfno: 945 01 82 08
e-mail: l-segurola@euskadi.eus
Tfno: 945 01 65 70
e-mail: ja-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1030810Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Proiektuak hautatzeko eskabideak aurkezteko epea agindu hau EHAAn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko martxoaren 17an amaituko.
Agindu honetan aurreikusitako eskabideak eta gainerako dokumentazio osagarria formatu elektronikoan bete behar dira, bertan ematen den ereduaren arabera.
Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan eta indarreko gainerako araudian xedatutakoarekin bat etorriz tratatuko dira datu pertsonalak.
Helbide honetan dago jasota datuak babesteari buruzko informazioa:
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria da emandako datuen arduraduna, eta haren aurrean gauzatu ahal izango dira datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. Horretarako, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzara jo beharko da (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen enpresetako batek zuzenduko du proiektua, taldearen lider gisa jardunez, eta proiektuaren ordezkari izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, enpresak horrek hartuko du bere gain proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren ardura, bai eta proiektua ongi joateko Administrazioarekin izan beharreko hartu-emanen gaineko ardura ere.
Kasu horietan, beraz, proiektuan parte hartzen duten enpresen artetik, taldearen lider gisa jarduten duen erakundearen legezko ordezkaritzaren titular denak aurkeztuko du eskabidea. Bestalde, pertsona horrek sinatzeaz gainera, parte hartzen duten gainerako enpresek ere izenpetu beharko dute eskabidea, eta bai lider den enpresari, bai parte hartzen duten gainerako enpresei, ahalorde-eskrituraren kopia eskatuko zaie. Proiektu horretan, enpresa partaide bakoitzak izango dituen funtzio eta aurrekontuak zehaztuko dira.
Nazioz haraindiko lankidetza-proiektuetan –hala nola ERANET ekimenak, Europako partenergoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek Europako beste entitate batzuekin parte hartzen duten finantza partekatuko proiektuak– EAEn kokatutako enpresek baino ez dute izango eskaera eta dagozkion agiriak aurkezteko ardura.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin batera, zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
a)Eskabide-inprimakia, proiektuko buru egiten duen enpresak sinatuta, eta proiektuan parte hartzen duten enpresa guztien datuak eta haietako bakoitzak izango duen aurrekontua dituela. ERANET proiektuetan, Europako partenergokoetan eta finantzaketa partekatukoetan, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresak edo enpresek bakarrik sinatuko dute.
b) Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; 80 orrialde (proiektu estrategikoak) edo 60 orrialde (proiektu lehiakorrak) izango ditu gehienez, azala, aurkibidea eta eranskinak (interes-gutunak eta langile ikerlarien CV) kontuan hartu gabe. Letraren neurria: arial 11.
c) Lankidetza-proiektuei dagokienez, enpresa partaide guztiek izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren kopia digitalizatua. Taldea eratzeko hitzarmena, gutxienez alderdi hauek kontuan hartuta: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-hitzarmenak, emaitzen jabetza, jabetza industrial eta intelektualaren babes legala (patenteak), emaitzen etorkizuneko ustiapen komertziala eta emaitzen hedapen publikoa.
d) Enpresa partaide bakoitzeko pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
Eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
– ETEa izanez gero, halako kalifikazioa izateko ezaugarriak bete behar ditu, Europako Erkidegoko arauei jarraituz. Hauek hartuko dira enpresa txiki edo ertaintzat, Kategorien Araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren I. eranskinean ezarritakoa aintzat hartuz: 250 baino langile gutxiago dituzten eta negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa edo txikiagoa duten edo urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresak. Enpresa txikitzat hartuko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak. Kasu bietan, elkartutako edo lotutako enpresen langileak eta mugak 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskin haren 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera zenbatetsiko dira.
– Ez daude administrazio publikoekin lotuta edo haien mende, eta ez dira administrazio instituzionalekoak.
– Enpresa handi edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
– Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu eta/ edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere 2013ko abenduaren 18ko Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamenduari lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
– Entitateak ez du eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, ez dute jo kaudimengabetzat inongo prozeduratan, ez dauka konkurtso-deklaraziorik –eta, baldin badauka, horretan eraginkortasuna hartu du hitzarmen batek–, ez dago esku-hartze judizialaren pean, eta ez dute desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, eta desgaitu badute, amaituta dago konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia.
– Ez du administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin bera suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuta.
– Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
-Zerga-egoitza ez du araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
-Entitate eskatzailea ez dago sartuta itzulketa- edo zehapen-espedienteetan; ez du galdu, zigor- eta administrazio-arloan zigortuta, dirulaguntza edo bestelako laguntza publikoak lortzeko aukera; eta ez dago haiek lortzeko ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexuan oinarritutako bereizkeriaren ondoriozko debekuak barne, 1/1997 Legegintza Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena).
-50 langiletik gorako enpresentzat, Estatuko araudian ezarritako zehaztapenak betetzen dituen berdintasun-plan bat duela, eta sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarri dituela egiaztatzen duela,
- Entitate eskatzailea ez dago Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan adierazitako egoera eragozleetako batean ere, ez eta 13. artikuluan aurreikusitakoetan ere.
– Entitate eskatzailea ez da enpresa edo entitate bat, betetzeko dagoen berreskuratze-agindu baten pean dagoena aurretik Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela erabaki duela eta.
– Entitate eskatzailea ez da krisian dagoen enpresa edo entitate bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01).
– Entitate onuradunak konpromisoa hartzen du ekonomia zirkularraren printzipioak errespetatzeko eta ingurumenari kalte handirik ez egiteko («DNSH printzipioa») proiektuaren esparruko jarduketetan.
b) Eragingarritasunari buruzko adierazpena, Kategorien Araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez.
c) Abenduaren 29ko 3/2004 Legeari lotutako entitate eskatzaileek (irabazteko asmoa duten pertsona fisiko eta juridikoak, zuzenbide publikoko entitateak ez direnak), 30.000 euro baino gehiagoren dirulaguntzak lortu behar badituzte, agiri hauek aurkeztu behar dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis artikuluan ezarritako betekizuna egiaztatzeko:
1.– Entitateak urteko kontuen eredu laburtuak aurkezten baditu, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du, ordezkaritza-ahal nahikoa duenak sinatuta, eta honela: «Nire erantzukizunpean adierazten dut Merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeak aurreikusten dituen ordainketa-epeak betetzen ditudala».
2.– Entitateak ez badu urteko kontuen eredu laburturik aurkezten, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da, a) edo b) kasu hauetara egokituta, zein dagokion:
a) Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertzen baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.
b) Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, adostutako prozedurei buruz Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako txosten bat, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorrak 13.3 bis artikuluan agintzen duen eran, ondorioztatzen duena abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak atzemanez gero, horiek ez dutela eragozten eskatzen den betetze-mailara iristea.
Lege honen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresak Sortu eta Hazteko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa (fakturen kopuruaren % 90) edo gehiago izanez gero. Hamar egun igaro baino lehen egiaztatu behar da, behin betiko ebazpen-proposamena egin aurretik instrukzio-organoak egiaztapenerako bidalitako errekerimendua jakinarazten denetik. Hala ere, baldin eta auditorearen ziurtapena edo adostutako prozedurei buruzko txostena ezin bada lortu aurkezteko ezarritako epealdiaren barruan, egiaztagiri hori eskatu delako frogagiria aurkeztu beharko da, eta, gero, hura lortzen denean, berehala aurkeztu beharko da, betiere dirulaguntza emateko ebazpena eman baino lehen.
d) Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu, automatikoki, eta baimena jaso beharrik izan gabe, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu, automatikoki, eta baimena jaso beharrik izan gabe, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren otsailaren 13ko Aginduaren arabera. «Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzak foru-ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak egunean dauden egiaztatuko du, automatikoki eta ofizioz. Hala ere, eskatzaileak espresuki uka dezake laguntza-eskabidean inplizituki dagoen baimen hori, eta, hala egiten badu, ziurtagiria edo eskatzen zaion agiria aurkeztu beharko du, betiere honako agindu honetan xedatutakoaren arabera: Agindua, 2023ko otsailaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa.»
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluan araututako taldeek aurkeztutako lankidetza-proiektuen kasuan, entitate interesdunek laguntza-eskabide bakarra aurkeztuko dute proiektu bakoitzeko. Hala ere, parte-hartzaile bakoitzak baldintzak betetzen dituela eta debekurik ez duela egiaztatzen duten agiri guztiak aurkeztu beharko ditu, honako hauek erantsita:
a) Enpresa parte-hartzaileek taldeko buru egiten duen enpresari beren izenean laguntza eska dezan izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua.
b) Entitate eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia, proiektuan parte hartzen duen entitate bakoitzarena, buruarena barne.
c) Proiektuan parte hartzen duen entitate bakoitzeko, agente liderra barne, 2024ko Aginduaren 13. artikuluko 6. paragrafoan aipatutako dokumentazioa.
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea, entitatearen jarduera ekonomikoa bertan garatzea eta instalazioan I+G proiektuan inplikatutako langile propioak izatea.
b) Diruz lagundu daitezkeen jarduerak zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetan gauzatzea. Proiektuan EAEtik kanpoko ikertzaileek parte hartzen badute, haiek proiektuan esku hartzeko beharra justifikatu beharko da, eta une oro bermatu beharko da proiektuari egotzitako langileen kostu gehiena, proiektuko buruena barne, EAEri atxikitako ikertzaileei dagokiela.
c) Berezko nortasun juridikoa izatea –salbu eta 3.1.b) artikuluan aipatzen diren nortasun juridikorik gabeko taldeak badira–, bai eta jarduteko gaitasun nahikoa ere; halaber, ez dute izan behar debekurik edota gaitasun-gabetzerik dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
d) Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea, eskaera egiten duten unetik.
e) Beteak izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
f) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, Merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legea aplikatzen zaien pertsona fisikoek eta juridikoek (zuzenbide publikoko erakundeak ez beste guztiek), irabazteko asmoa duten heinean, egiaztatu beharko dute lege horretan onuraduna edo entitate laguntzailea izateko ezarritako ordainketa-epealdiak betetzen dituztela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.3 bis apartatuan xedatzen den bezala.
g) Ez dute dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik jasoko berekin sexu-diskriminazioa dakarten jarduerek, ez eta sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien enpresek ere, zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan.
h) Entitate hauek ere ezingo dute jaso dirulaguntzarik edo bestelako laguntzarik: Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki beharra izan arren halako planik ez dutenek, eta 50 langile baino gehiago izanik, sexu-jazarpena edo sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta hari aurre egiteko neurriak ezarrita dituztela ziurtatzen ez duten entitateek.
i) Ez izatea Trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako inguruabar eragozlerik.
Era berean, entitateek, onuradun izateko, bete eta errespetatu egin beharko dituzte Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuak:
• Ez galdu izana dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, eta ez egotea kondenatuta delitu hauetako bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
• Ez egin izana hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaririk, ez egotea kaudimengabetzat deklaratuta ezein prozeduratan, ez egotea hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta —konkurtso horretan hitzarmen bat indarrean jarri bada salbu—, eta ez egotea epailearen esku-hartzearen mende edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia oraindik amaitu gabe egonik.
• Ez eragin izana Administrazioarekin egindako ezein kontraturen amaiera irmoa, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
• Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legea; edo ez izatea Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko kargudunak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
• Egoitza fiskala ez edukitzea erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako ezein herrialde edo lurraldetan.
• Ez galdu izana dirulaguntzak eskuratzeko aukera epai irmo bidez, hala xedatzen duen edozein legeri jarraituz. Zehazki, zigor administratibo edo penalik ez jaso izana sexuan oinarritutako diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, dagokion zehapenean ezarritako aldia amaitu gabe dagoela.
• Ez urratzea estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izateko betebeharra, ez eta emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko estatu-legeriak xedatutako baldintzetan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezartzeko betebeharra ere (50 langiletik gorako enpresak).
• Elkarte ordezkatuak ez izatea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan adierazitako debeku-kausarik.
• Entitate ordezkatuaren inskripzioa egiteko administrazio-prozedura ez egotea etenda ez-zilegitasun penalaren zantzu arrazionalak aurkitzeagatik, bat etorriz Elkartzeko Eskubidea Arautzeko martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoarekin, betiere dagokion erregistroan inskripzioa egin daitekeela dioen ebazpen judizial irmorik ematen ez den bitartean (elkarteen kasuan. Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.4 artikulua). • LGTBI-fobia ez gauzatzea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
• Ez egotea zigortuta Hondakinak eta lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bidean emandako ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaile egokiak hartu eta zehapena ordaindu arte.
• Desgaitasuna duten pertsonentzat lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota bete ez izana, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla frogatu gabe.
• Fundazioen kasuan, beren estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legean xedatutakora egokitu izana, eta egokitzapen hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu izana (Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 1. xedapen iragankorra).
• Enpresa-deslokalizazioaren deklaraziorik ez jaso izana, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak 51. artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskatutako laguntza jarduera berberetarako onartuta edo ordainduta dauden beste batzuekin bateragarria izatea baimenduta egonik, gainfinantzaketarik ez izatea. Nolanahi ere, etorkizunean helburu bererako jasotzen dituenak jakinarazi beharko ditu, laguntza likidatu arteko aldian. (Betiere deialdiak beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna aurreikusten badu).
Eskakizun eta debeku horiek dirulaguntza indarrean den aldi osoan bete beharko dira.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak