Hazitek 2022. Enpresa I+G bultzatzeko programa

[Hazitek 2022]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plan berriaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

95.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

  1. Lehiakortasun proiektuak
    • 45.000.000,00 €
  2. Proiektu estrategikoak
    • 50.000.000,00 €
      • 15.000.000 € 2022 urterako,
      • 18.000.000 € 2023 urterako eta
      • 17.000.000 € 2024 urterako.

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

  1. Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:
    • Produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera bideratutako proiektuak, edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko aukera emango dutenak.
    • Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak.

    Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik, honako elementu hauek uztartzen dituzten enpresak sortzeko asmoarekin:

    • Ezagutza zientifiko edo teknologiko maila altua eskatzen duten produktu, prozesu eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera edo komertzioaren garapena.
    • I+G+B jarduera ugariren garapena.
    • Jabetza intelektualari buruzko eskubideen erabilera, bai enpresak berak sortuak, bai negozioko gako-abantaila lehiakortzat esklusibotasun-lizentzien bitartez eskuratuak.
    • Enpresaren garapenean, goi-mailako prestakuntza zientifiko eta teknologikoa duen langileriaren partaidetza aktiboa.

    Ez dira «proiektu, prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzeko proiektuak edo produktu/prozesu/zerbitzu berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.

  2. Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
    1. Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerketa industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerketa eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu beharko dute, EAEko ekonomian trakzio-efektua eragiteko, ETEen esku-hartzeari bidea emateko eta Europako Ostertza Programara sartzea erraztuz.
    2. Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espezializazio-esparruetako izaera estrategikoko ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta Oinarri zientifiko eta Teknologikoko Enpresa Berriak (OTEB) sortu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta EAEko enpresa-ehuna dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  •  
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  
  • Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
  •  

Betekizunak

  • Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

SPRI

 

Tfno.: 94 403 70 43

e-mail: mgarcia@spri.eus         

 

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus

 

GOBIERNO VASCO

 

Tfno: 945 01 82 08

e-mail: l-segurola@euskadi.eus

 

Tfno: 945 01 65 70

e-mail: ja-martinez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030807

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2022ko urtarrilaren 26ko Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2022ko martxoaren 24ra bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak