Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-lan egiteko dirulaguntzak 2020-2021 epealdian

[KOI Kultura-ondarearen ikerketa]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

Iragarritako laguntzen xedea da ikerketa-proiektuak egitea, euskal kultura-ondare materialaren –higiezinaren nahiz higigarriaren– babesa hobetuko duen ezagutza berria sortzeko. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.

Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak –ondare immaterialari buruzkoak salbu–, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.

Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek:

  • Laborategi edo profesional espezializatuek analitikak egiteko xede bakarra duten proiektuak; adibidez eta zerrenda osoa emateko asmorik gabe: datazio absolutuak, dendrokronologia, DNA analitikak edo biologia molekularra, isotopo egonkorrak, etab. Halere, kultura-ondarea –higigarria edo higiezina– ikertzeko proiektuek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta analitikak egin behar badituzte proiektuaren xede den ondarea ikertzeko erabilitako informazioa hobetu eta zehazteko laguntza gisa. Betiere proiektuan esplizituki justifikatu beharko da analitika horiek osagarriak direla, eta ez funtsezkoak.
  • Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak.
  • Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia) eginak, foru-aldundiek abiarazitako beste dirulaguntza-lerro batzuen xede badira, lan horiek ikerketaren xede nagusia direnean.
  • Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legea aplikatuta nahitaezkoak diren lan arkeologikoak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun deklaratutako eremu arkeologikoei eta ustezko zona arkeologikoei eragiten dieten obren ondoriozkoak.
  • Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak

Ikerketa-lanak gauzatzeko eta jusfikatzeko epeak:

Diruz lagundutako proiektuek 2020ko ekitaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2021eko urriaren 28a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.

Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2020ko urriaren 28a da, egun hori barnean dela.

Aurrekontuko zuzkidura

160000

Prestazio ekonomikoa

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 160.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 80.000 (laurogei mila) euro 2019ko aurrekontuari dagozkio, eta 80.000 (laurogei mila) euro 2020rako konpromiso-kredituetarako dira.

Dirulaguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 13.500 (hamahiru mila eta bostehun) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu direnak, baldin eta agindu honen 21. artikuluan lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia– 83. artikulua.

Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskabidean adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenbizi, dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza esleitzen den unean.

b) Ondoren, gainerako % 50, emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz, gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna

  • Jarduteko gaitasun nahikoa izatea.
  • Lana banaka egiten duen eta/edo haren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko du, eta titulu horren ikasketa-programa honako ikasketa-arlo hauetakoren batean oinarrituko da: kultura-antropologia, arkeologia, historia, artearen historia. Halakorik ezean, era berean baliozkoa izango da graduondoko edozein titulazio ofizial ? DEA, master edo doktoretza ?, baldin eta titulu horiek lortzeko ikerketa-lan bat egin bada, eta haren xedeak lotura zuzena badu ikasketa-arlo horiekin.

  • Azaroaren 17ko 2003/38 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea

Pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da

  • La persona física que asume la realización y/o dirección del proyecto está en posesión de un título de licenciatura o grado cuyo programa de estudios se centre en alguna de estas áreas de estudio: Antropología cultural, Historia, Historia del Arte. en su defecto, será válida cualquier titulacion oficial de posgrado -DEA,, master, o doctorado-, para cuya obtención se haya realizado un trabajo de investigación cuyo objeto tenga relación directa con esas áreas de conocimiento.

  • Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.

  • Kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea helburu edo xede sozial gisa izatea.

Betekizunak

  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

  • Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Prestakuntza akademikoa eta profesionala
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzako ordainketetan egunean izatea

  • Aurreko bi ekitaldietan edota aurtengo ekitaldi fiskalean 200.000 euro baino gehiago jaso ez izatea minimis motako dirulaguntzatan

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntza horiek emateko- eta, bidezko denean, ordaintzeko- ezinbestekoa izango da amaituta egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emanda dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen arloan hasi eta oraindik izapidetzen ari diren itzulketa- edo zehapen-prozedura guztiak.

  • Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskal Kultura Ondarearen Zentroa: 945 01 94 90

Posta elektronikoa: mt-izquierdo@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Pertsona fisiko interesdunek bide elektronikoak edo aurre aurrekoak erabili ahal izango dituzte prozedura honetako izapide guztiak eskatzeko, kontsultatzeko eta bideratzeko. Pertsona juridikoek bide elektronikoak erabili beharko dituzte, nahitaez.

Eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, aukeran. Era berean, prozedura osoan zehar, eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da

 

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu:

 

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

 

  • Zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean, dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza arrazoitu duen jarduera jada burutu duela eta horrek eragin dituen gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du entitate edo pertsona onuradunak. Horretarako, gutxienez honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a) Egindako jarduera bete izanaren justifikazio-memoria, ahalik eta xehakatuena; eta, horrekin batera, eskaerarako azterlana bermatu duen pertsonak idatzitako txostena, egindako lanari oniritzia emateko eta egoki iritzitako beste ohar batzuk egiteko.

b) Diruz lagundutako ikerlanaren amaiera-dokumentuaren kopia bat; eta, horrekin batera, laburpen elebidun bat (euskaraz eta gaztelaniaz), gehienez ere 1.800 karakterekoa. Amaiera-dokumentuaren testua Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzuaren estilo-arauei jarraikiz idatziko da. Justifikazioa era presentzialean egiten bada, formatu digitalean aurkeztuko da, euskarri fisiko batean grabatuta (CD/DVD, USB memoria, eta abar). Bide elektronikoa erabiltzen bada eta 30 MB baino handiagoa bada, helbide elektroniko bat adieraziko da memorian, hain zuzen ere organo kudeatzaileak lana jasotzen duten fitxategiak deskargatu ahal izan ditzan. Bide presentziala hautatzen dutenek ere erabil dezakete prozedura hori.

Nolanahi ere, aurkeztutako emaitzek hasiera batean eskaerarekin batera aurkeztutako memoriaren planteamenduekin bat etorri beharko dute.

c) Zinpeko deklarazioaren bidez, diruz lagundutako jardueraren gastuen eta sarreren behin betiko balantze orekatua –ahalik eta banakatuena–, egoitza elektronikoan eta agindu honen 8. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako tokietan eskura daitekeen ereduaren arabera.

Ondoren pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik edo kanpoko ekarpenik jasoko ez balu, hori horrela dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du –balantzearen formularioan jasoa–. Eskaera-izapidearen ostean lana egiteko beste dirulaguntza ezberdin bat edo bestelako sarreraren bat jaso badu, zehaztu egin beharko du, hauek adierazita dirulaguntza edo ekarpen bakoitzeko: kopurua eta hura eman duen pertsona edo erakundea, balantzeko sarreren atalean.

d) Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, hartzekoduna eta egiaztagiria adierazita, baita alderdi hauek ere: zenbatekoa, jaulkipen-data, jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa –zerga-oinarria eta BEZa banakatuta–. Balantzea izeneko inprimakian jasotako taularen bidez egin ahalko da, edo bereiz aurkeztu, kalkulu-orri batean, betiere datu-eredu berari jarraituta.

e) Gastuak egiaztatzea –horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokide izan behar du– fakturen, faktura sinplifikatuen eta/edo langileen nominen kopia konpultsatuen edo jatorrizkoen bitartez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duen edota administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein dokumentu gastuen zerrenda sailkatuan erantsiz. Zerrenda sailkatuan eman zaien zenbakia eraman beharko dute ziurtagiriek. Jatorrizko ziurtagiriak DIN-A4 neurria baino txikiagoak badira, jatorrizkoak orri bati itsatsi beharko zaizkio kopiatu baino lehen. Orri horiek ere zenbakituta egon beharko dute beheko eskuineko ertzean. Bulego hartzaileetan konpultsatu ostean, jatorrizkoak pertsona edo erakunde interesdunari itzuliko zaizkio.

Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2021eko urriaren 28a da, egun hori barnean dela.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk