Prebentzio-ordezkariei arau-arloan oinarrizko prestakuntza emateko dirulaguntza 2021 urtekoa.
- Erakundea:
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2021ean Prebentzioko ordezkarien oinarrrizko prestakuntza diruz laguntzea, arau-arloan. Beraz, dirulaguntza 2021eko urtarrilaren 14tik azaroaren 26ra (barne) bitartean emango zaie erakunde publiko edo pribatuei, EAEko enpresa edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko araudi-arloan oinarrizko mailako prestakuntza ematen dutenei.
Prestakuntzak helburu du prebentzioko ordezkariek (laneko arriskuen prebentzioaren arloan eginkizun espezifikoak dituzten langileen ordezkariak) beren eginkizunak betetzeko beharko duten oinarrizko trebakuntza-maila lortzea.
Prestakuntza hori, arau-arloan, ikastaro bakarra da (16 ordu, aurrez aurreko 12 irakastordu, eta gainerakoak lanordutan, prestakuntzara joan ahal izateko). Prestakuntza bideratuta dago lan-arriskuen prebentzioaren eta haren eskubide eta betebeharren arloko arau-esparruari buruzko beharrezko ezagutzak ematera, kultura aktiboa eta konprometitua sustatuz. Ikastaroaren edukia OSALANek ezarritakoa da, eta EAEko Laneko Osasun eta Arriskuen Prebentzioaren Arloko Lanbidearteko Akordioan ezarritakoa egokitzen da.
Aurrekontuko zuzkidura
100.000 (Euro)Prestazio ekonomikoa
Diru-laguntza 118,78 eurokoa da irakastordu bakoitzeko.
Prestakuntza-jarduera bakoitzeko diruz lagun daitekeen gehieneko parte-hartzailea kopurua 15 prebentzio-ordezkarikoa izango da (Diru-laguntzaren% 100,00 jasoko dutela).
Gaztelaniaz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 10 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.
Euskaraz egindako ikastaroetarako, diru-laguntza mailakatu egiten da, 5 ikasleko taldeentzat % 90etik (diru-laguntza lortzeko gutxieneko kopurua) diru-laguntzaren% 100,00eraino, 15 ikasle edo gehiago dituztenentzat. 15 partaide biltzen ez dituzten ikastaroetan, uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoaren arabera finantzatuko da prestakuntza.
Diru-laguntzaren zenbatekoak barnean hartzen ditu prestakuntza-materialen gastuak. OSALANek doan emango die prestakuntza-eskuliburu bana ikasle guztiei.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina onartzeko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, bazterkeriak prebenitzeko edo ezabatzeko xedearekin eta desgaitasunen bat duten prebentzio-ordezkariek prestakuntza jasotzeko dauzkaten zailtasunak edo desabantailak konpentsatu nahian, komunikaziorako laguntza eta zerbitzu osagarri guztiak jarriko ditu OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, deialdi honen kontura ordainduta.
Ordainketa-modua:
1. Diru-laguntza ordainketa bakarrean emango dira, diruz laguntzeko eskatu eta eskabidea onartu deneko prestakuntza-jarduera bukatu ondoren eta agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.
2. Prestakuntza burutu dutenengatik (Prebentzio-ordezkariengatik) bakarrik ordainduko da diru-laguntza.
3. Onartu beharko du Esleipenaren ebazpena berri jaso ondoren.
4. Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, eskatutako eta onartutako prestakuntza-ekintza amaitzean, agirien justifikazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-zentroak
Erakunde sindikalak
Prebentzio-zerbitzuak
Betekizunak
- Eskabidea
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
- Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
- Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
- Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
- Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
- Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea > Zuzendaritza Nagusia
Kontaktu-informazioa
OSALAN: 944032190 (08:30etik a 16:30era)
Tramitazio elektonikoan arazoren bat izanez gero: Erabiltzaileentzako Arreta Zentroa 945016838
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1029806Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 4an hasiko da, eta 2021eko azaroaren 15ean 23:59an amaituko da, edo bestela deialdi honen xede diren dirulaguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak amaitzean. Azken kasu horretan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendari nagusiak emango du horren berri EHAAn.
Entitate prestatzaileek programatuta daukaten prestakuntza-ekintza bakoitza hasi baino 7 egun lehenago gutxienez eskatu beharko diote dirulaguntza OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari.
(Kontuan hartu behar da arlo normatiboa ematen duten entitateek V Eranskina. (PDF, 516 KB) V. eranskina eman behar dietela ikasleei. Horrela prebentzio-ordezkariek zati teknikoa zein zentrotan egin nahi duten aukeratzeko).
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Adierazten da zer prebentzio-delegatuek egingo duten ikastaroa
- Eskabidea
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
- Prebentzioko ordezkarientzako oinarrizko mailako prestakuntza emateko baldintzak betetzen direla egiaztatzea Osalanek, 125/2018 Dekretuaren arabera
- Egunean dagoela zerga-betehebarrak betetzeari dagokionez
- Egunean dagoela Gizarte Segurantzarekiko betehebarrak betetzeari dagokionez
- Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legean honako hauek direla-eta jasotako betebeharrak betetzen dituela: prebentzio-antolamenduko eredua, arriskuen ebaluazioa, prebentzio-jardueraren plangintza eta, kasua bada, prebentzio-sistemaren ikuskapena.
- Ez duela izan inolako zigor- edo administrazio-zehapenik, eragozten dionik dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea, bereziki aipatuta sexu-diskriminazioaren ondorioz gertatuak.
- Ez duela zigorrik jaso arau-hauste astunen edo oso astunen ondorioz azken bost urteetan, laneko segurtasun- eta osasun-arloan
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
2 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, dokumentazioa hau aurkeztu behar duzu Nire Karpetan:
-“III. eranskina. Prestakuntza-ekintzari buruzko datuak" behin-betiko dokumentua.
-“II. eranskina. Bertaratze-kontrolerako orria”
-“IV. eranskina. Arlo teknikorako prestakuntza-zentroari dagokionez, prebentzio-ordezkariak egindako hautaketari buruzko datuak".
-“VI. eranskina. Ebaluazio galdetegia. Prebentzio-ordezkaria".
-“VII eranskina. Ebaluazio galdetegia. Irakasleak".
Epea justifikazioa aurkezteko: Prestakuntza-ekintza amaitu eta gehienez ere 15 egun balioduneko epean.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Dokumentua Behin-betiko datuak edukiko ditu
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Administrazioak egoera hori egiaztatuko du
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Administrazioak egoera hori egiaztatuko du
- Deialdian eta indarreko arauetan ezarritako eskakizunak betetzen dituela
Dirulaguntza justifikatzeko, eskatutako dokumentuak Nire karpetan aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua