Kontsumitzaileen Erakundeentzako Dirulaguntzak. 2022ko deialdia.

[Kontsumoko elkarteentzako dirulaguntzak 2022]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumitzaileen erakundeei 2022ko ekitaldian funtzionamenduko eta laguntza juridikoko gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

431.000

Prestazio ekonomikoa

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 276.000€

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, 102.000 €gehienez ere elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Lokalaren alokairuak, gehienez 3 alokairu erakunde eskatzaile bakoitzeko, eta jendearentzat irekitako bulegoekin bat etorri beharko dute.
• Langile-gastuak.
• Finantza-gastuak, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.
• Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar bezala zehaztutako beste gastu orokor batzuk (zerbitzu profesionalak, bulegoko materiala, kontserbazioa eta garbiketa, aseguruak, hornidurak, kanpoko kontratazioak eta bestelakoak...).

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 155.000€

Onartutako aurrekontuaren %100 lagunduko da diruz, eta gehienez ere 92.000 €emango dira elkarte bakoitzeko.

Gastu subentzionagarriak

• Aholkularitza juridikoko eginkizunak dituzten langileak.
• Aholkulari juridikoen minuta profesionalak.
• Perituak egitea.
• Bukarazte-ekintzen ekitalditik eratorritako beste gastu batzuk.

2. lerroko jardueren gauzatzea osorik azpikontratatu ahal izango da, betiere Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Diru-laguntzen Erregelamenduaren 68. artikuluan ezarritako baldintzak betez.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen muga kuantitatiboa merkatuko balioa izango da, eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakora egokituko dira.

Ordainketa-modua:

1. lerroa. Kontsumitzaileentzako arreta. 207.000€, 2022ko ekitaldiaren kontura, eta 69.000€, 2023ko konpromiso-kredituaren kontura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

2. lerroa. Laguntza juridikoa. 116.250€ 2022ko ekitaldiaren kargura eta 38.750€ 2023ko konpromiso-kredituaren kargura, diru-laguntzaren xede diren jarduerak bete direla egiaztatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Honako baldintza hauek betetzen dituzten kontsumitzaileen erakundeak izan daitezke ebazpen honetan araututako dirulaguntzen erakunde onuradun:

  • Beren helburu bakarra Kontsumobideren eskumeneko kontsumo-eremuetan kontsumitzaileak defendatzea izatea.
  • Eskabidea aurkezteko unean izena emanda egotea EAEko Kontsumitzaileen Erakundeen Erroldan (uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan zehazten da zein den errolda hori), bat etorriz, betiere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 30. artikuluan ezarritakoarekin.
  • Beren jardun-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
  • Kontsultak egiteko, arreta emateko eta kontsumitzaileek aurkeztutako erreklamazioak kudeatzeko zerbitzu bat izatea.
  • Zuzenbideko lizentzia edo gradua duten pertsonek emandako aholkularitzako eta laguntza juridikoko zerbitzu bat izatea.
  • Ezingo dituzte deialdiaren xede diren dirulaguntzak eskuratu Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeretako batean daudenak, honako kasu hauetan, esaterako:
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
    • Ordainduta ez izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
    • Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.

Eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira baldintza horiek.

Eskakizunak:

  • Deialdiaren dokumentazio orokorra

  • 1. lerroan eskatutako dokumentazioa

  • 2. lerroan eskatutako dokumentazioa

Betekizunak

  • Erantzukizunpeko adierazpena

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ana Cristina Rodríguez

Tel.: 945-06 21 47

E-mail: ac-rodriguez@kontsumobide.eus

Kodea

1028307

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk