Indartu 2022 programa : Inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako laguntza-programa, lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetzea dakarrena, ezkerralde zabaldua eta langabezia-tasa euskal autonomia erkidegoko urteko batez bestekoaren % 10etik gorakoa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko.

[Indartu 2022]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira enpresentzat (handiak eta ETEak), Ezkerralde Zabalduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 10etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan aktiboetan inbertsioak egiteagatik.

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.

DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).

ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.

ENPRESA: Kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta hainbat produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan soilik.

Laguntza-mota

Agindu honen esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:

  • Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a.
  • Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a.

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako edo empresa-taldeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Betekizunak:

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Industria Garatzeko Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

Telefonoak:

945 01 82 63

945 01 82 14 

945 01 82 46

945 01 98 16

945 01 82 35 

e-mail:    

d-industria@euskadi.eus 

agus-garcia@euskadi.eus

c-amezaga@euskadi.eus

jorge-garcialopez@euskadi.eus

j-echezortu@euskadi.eus.

Kodea

1027908

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2022ko irailaren 15ean amaituko da.

Eskaera telematikoa

Laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, Ezkerralde Zabaldua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %10etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei laguntzak emateko Indartu programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, Bitarteko Elektronikoen bidez egingo dira, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak