Elkartek 2022. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.
[Elkartek 2022]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.
Aurrekontuko zuzkidura
42.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
2022. urterako, 20.000.000 € eta, 2023. urterako, 22.000.000 €.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
1.- Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:
Lankidetza-ikerketako proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa estrategikoko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planean (industria adimenduna, energia garbiagoak eta osasun pertsonalizatua) ezarritako lehentasunen barruan kokatutako arloetan ezagutzak zabaltzera bideratuta daudenak, bai eta plan horretan definitutako zeharkako ekimen eragilee¬tan kokatutakoak ere (zahartze osasuntsua, mugikortasun elektrikoa eta ekonomia zirkularra), erronka sozialen eta RIS3 estrategiaren artean integrazio handiagoa lortu eta espezializazio-eremuen arteko lankidetza handiagoa lortze aldera.
Elkarlaneko ikerketa-proiektuak:
- Urte anitzekoak izan ahalko dira,
- Lankidetzan eginak izan beharko dira eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko hiru eragile-mota ordezkatu beharko dituzte gutxienez
- Oro har, taldean parte hartzen duten erakundeak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen I+Gko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2030 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektuak:
- Urte anitzekoak izan daitezke
- Proiektuak enpresetako I+G unitateek garatu beharko dituzte, banaka edo enpresetako I+G unitate baten gidaritzapean, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko beste eragile batzuekin lankidetzan.
- Oro har, erakunde parte-hartzaileak ezingo dira izan 8 baino gehiago, ez bada Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak besterik berariaz baimenduta.
3.– Interes bereziko ekintza osagarriak
Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organis-moek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintzaren eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, hala nola:
- Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, bai eta funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzko azterlanak ere.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+b kudeatzeko jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo industria-ikerketaren arloko proiektuei loturiko I+G+b nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.
Ekintzok bakarka egin ahal izango dira, edo beste erakunde batzuekin elkarlanean, eta urte anitzekoak izan daitezke.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradunak, betiere horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat eginez.
Betekizunak
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen elkarteak ere, Diru¬laguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).
- Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo era¬kunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko kondizioak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfno.: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
Tfno: 94 403 70 43
e-mail: mgarcia@spri.eus
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 24
e-mail: a-gandarias@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1027108Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdia argitaratu eta biharamunetik hasiko da diruz lagundu daitezkeen proiektuak eskatzeko epea eta 2022ko martxoaren 11n amaituko da.
Deialdi honetara 2022. eta 2023. ekitaldietan garatutako proiektuak aurkeztu ahal izango dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
I. FASEA: DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN PROIEKTUAK ESKATZEKOA
Diruz lagun daitezkeen proiektuak hautatzeko eskabideak eta aurkeztu beharreko agiriak, ondoren zehaztutako helbide elektronikoan bete beharko dira, formatu elektronikoan; Guztiarekin ere, helbide hartan eskura dagoen ereduarekin bat etorri beharko da eskaera.
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027108/ (euskaraz)
Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Ondorioz, proiektuan parte hartzen duen Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileetako bat izango da, taldeko buru gisa jardunez, proiektuaren zuzendaritza eta ordezkaritza izango duena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan ezarritakoaren arabera. Ondore horietarako, bere gain hartuko du proiektua garatzeko eta kudeatzeko erantzukizuna, bai eta proiektua behar bezala garatzeko Administrazioarekin hitz egiteko beharrezkoak diren funtzioak ere.
Kasu horietan, horrenbestez, taldeko lider diharduen eta proiektuan parte hartzen duen erakundearen legezko ordezkariak aurkeztuko du eskaera.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
- Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne har¬tuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa; gehienez, 80 orrialde izango ditu, azala, aurkibidea eta eranskinak (intereseko gutunak eta ikertzaileen CV) zenbatu gabe, eta «arial 11» tipografian beharko du.
Lankidetza-proiektuen kasuan, taldea osatzen duten erakundeek, gainera, honako hauek aurkeztuko dituzte:
- Eragile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Parte hartzen duten erakunde guztiek sinatutako lankidetza-akordioaren kopia digitalizatua. Bertan, agindu honen 4.4.c) artikuluan adierazitakoak jasoko dira: proiektua gauzatzeko konpromi¬soa, alderdi bakoitzaren gauzatze-konpromisoak eta emaitzak ustiatzeko hitzartutako kondizioen deskribapena eta liderrari taldearen ordezkaritza ematea.
- Erakunde parte-hartzaile bakoitzaren eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
II. FASEA: LAGUNTZAK EMATEA
I. fasean hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, Elkartek programa arautzen duen 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira.
- a) Erantzukizunpeko adierazpena, honako alderdi hauek ziurtatzeko:
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda, de minimis laguntzak barnean direla, aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian jasotakoak, betiere (EB) 1407/2013 Erregelamenduari, Batzordearenari, 2013ko abenduaren 18koari, lotuta. Erregelamendu hori, hain zuzen ere, Europar Batasunaren funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari dagokio.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkur¬tsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Entitate eskatzailea, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudu¬nen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunena, edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekaina¬ren 19ko 5/1985 Lege Organikoak araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo era¬kunde bat, Europar Batasunak dirulaguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
- Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa edo erakunde bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzenta¬rauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01).
- Efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Europako Batzordearen Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eskabidea egiten denetik.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute nahitaez, eta ez dira desgaituta egongo dirulaguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
Hala ere, onuradun izan daitezke nortasunik ez duten pertsona juridikoen elkarteak ere, Diru¬laguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 11.3 artikuluan xedatutakoarekin bat. Kasu horretan, taldeak lider bat izendatu beharko du. Lider horrek ordezkari edo ahaldun gisa jardungo du, eta behar besteko ahalmena izango du taldeari, onuradun gisa, dagozkion betebeharrak betetzeko. Talde horietako kideek berariaz adierazi beharko dituzte, agindu honetako 18.2 eta 23.2 artikuluetan ezarritakoaren arabera, bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak.
- Erakunde onuradunei dirulaguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaituta egotea.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onuradun izan, betiere Batzordearen komunikazio honekin bat etorriz: Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak (2014/C 249/01).
- Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Era berean, ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun edo era¬kunde kolaboratzaile izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten den egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko kondizioak dirulaguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Para realizar la solicitud deberá:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak