2024. Enpresei diru-laguntzak ingurumenean inbertsioak egiteko. Prozedura erraztua.
[PROTS2024]
Deskribapena
Xedea
Enpresentzako laguntzen deialdi honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babestea. Horretarako, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak emango dira, honako ildo hauetan:
- Ingurumenaren babeserako Batasunaren arauetatik haragoko laguntzak, edo, Batasunaren araurik ezean, ingurumenaren babes-maila handitzen dutenak.
- Batasunaren geroko arauetara aurrez egokitzeko laguntzak.
- Ingurumen-azterketak egiteko laguntzak.
- Hirugarrenek sortutako hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko inbertsioetarako laguntzak, baldintza metagarri hauek betez gero:
- Inbertsioa beste enpresa batzuek sortutako hondakinak murrizteko erabiltzen da.
- Beste egoera batzuetan, tratatutako material birziklatu edo berrerabiliak ezabatu egingo lirateke, edo ingurumena gutxiago zainduz tratatuko lirateke.
- Laguntzek ez diete zeharka kenduko kutsaduraren erantzuleei Batasuneko legediaren arabera beraiek beren gain hartu beharrekoa den edo enpresa-kostu normaltzat jo beharrekoa den edozein karga.
- Inbertsioaren ondorio bakarra ez da birziklatzeko materialen eskaria handitzea material horien bilketa handitu gabe.
- Inbertsioa egungo maila teknikoa gainditzera bideratuko da.
- Laguntzak, apartatu honetan ezarritakoaz bestela, onuradunaren beraren hondakinak kudeatzera badaude bideratuta, a) lerroko laguntzetan aplikatuko diren irizpide orokorren arabera ebaluatuko dira.
- Lur kutsatuak oneratzeko laguntzak, ezin bada identifikatu kutsaduraren erantzulea, edo ezin bada legez hartu birgaitzearen finantzaketaren arduraduntzat «nork kutsatu, hark ordaindu» printzipioaren arabera.
- Enpresa txiki eta ertainentzako laguntzak, ingurumen-alorreko aholkularitza-zerbitzuetarako.
Dirulaguntzek Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 27ko 202/2015 Dekretuan ezarritako baldintzak eta mugak bete beharko dituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
1.950.000 euroPrestazio ekonomikoa
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa bost milioi (5.000.000) eurokoa da, eta honela banakatuko da:
- Hiru milioi berrogeita hamar mila (3.050.000) euro prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.
- Milioi bat bederatziehun eta berrogeita hamar mila (1.950.000) euro prozedura sinplifikatuaren bidez esleitutako proiektuetarako.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza ordainketa batean emango da, diruz lagundutako inbertsioa bete eta ordaindu dela justifikatu eta gero. Beti ere diru-laguntzaren deialdian ezarritako baldintzak bete ondoren.
Diru-laguntzak lortzen dutenek agiri bidez egiaztatuko dute diruz lagundutako inbertsioa, sei hilabeteko epean proiektua amaitzen denetik. Behin hori bete dutela egiaztatuta, ordaintzeko agindua emango da.
Edonola ere, diru-laguntza ordaintzeko onuradunek zerga-betebeharrak beteta eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordainduta eduki behar dituzte.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Deialdi honen organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, behar beste aldiz, modu arrazoituan aurka egiten ez badu, eta horrela gertatzen bada, aipatu egiaztapenak aurkeztu beharko dira.
Industria-jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazi-asmoko zein irabazi-asmorik gabeko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen den zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko izan daiteke dirulaguntzen onuradun, hala nola pertsona horiek osatutako elkarteak interes orokorrak eta komunak ordezkatzen badituzte eta 202/2015 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (202/2015 Dekretua, urriaren 27koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko dirulaguntzak enpresei emateko baldintzak arautzekoa).
Honako hauek laguntza hauetatik kanpo geldituko dira: tokiko erakundeak, erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, baita sektore publikoko beste erakunde batzuk ere, hala nola fundazio edo partzuergo publikoak.
ETEentzako laguntza-lerroan ingurumeneko aholkularitza-zerbitzuen laguntza lortzeko, eskatzaileak enpresa txiki edo ertainaren izaera izan beharko du, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan, mikroenpresa, enpresa txiki eta enpresa ertainen definizioari buruzkoan, ezarritakoarekin bat.
Dirulaguntzak emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, amaitu egin beharko dira itzultze- edo zehapen-prozedurak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako antzeko dirulaguntzen esparruan hasita eta oraindik izapidetze-aldian badaude.
Nolanahi ere, ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez dituzten pertsonak edo erakundeak, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
Ezin izango dituzte dirulaguntza hauek eskuratu dirulaguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekuren bat edo administrazio-zehapen edo zehapen penalen bat duten erakundeek, Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoak barne, baldin eta neurri zuzentzaile egokiak betetzen ez badira eta zehapena ordaintzen ez bada.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legeari lotutako irabazi-asmoa duten pertsona fisiko eta juridikoek egiaztatu beharko dute, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan xedatutakoarekin bat etorriz, abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituztela onuradun izateko.
Ezingo dute dirulaguntzarik jaso Batzordeak laguntza bat legez kontrakotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jotzea erabaki ondoren berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten enpresek, edo krisian dauden enpresek, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 1.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014ko ekainaren 26ko EBAO, L 187).
Azkenik, dirulaguntza eskuratzeko, eskatzaileek egunean egon beharko dute zerga-betebeharrei eta gizarte-segurantzarekin dituzten betebeharrei dagokienez.
Eskakizunak:
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
Betekizunak
-
Erantzukizun-adierazpena
Erantzukizun-adierazpena enpresa ordezkaritza-ahalak dituen pertsona sinatu beharko du.
-
Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
Oinarrizko eta harrmaneko datuak gehitu behar dituzu eransten den kalkulu-orria erabiliz.
Exceleko oinarrizko datuak eta kontaktukoak betetzea
- Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
-
Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa
Proiektuaren aurrekontu zehaztua eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa aurkeztu behar duzu
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
ZUZENEAN: 012.
IHOBE: daz_sas@ihobe.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1026509Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Erantzukizun-adierazpena
-
Horretarako izenpetutako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez honako baldintza hauek alegatuko dira:
- Ez zaudela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura batean; eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta dituzula, erregelamendu bidez ezarritako moduan.
- Dirulaguntza publikoa eskuratzea eragozten duen debekurik edo administrazio-zehapen edo zehapen penalik ez izatea.
- Aplikatzekoa bazaizu, onuradun izateko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzen dituzuela (3/2004 Legea, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena).
- Ez zaudela berreskuratzeko agindu baten menpe, Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, eta krisi-egoeran ez zaudela, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1.4 artikuluan adierazitakoaren arabera.
- Eta, oro har, dirulaguntzaren onuradun izateko baldintzak betetzen dituzuela, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
- Oinarrizko eta harremanetarako datuak
-
Bete "oinarrizko eta harremanetarako datuak" inprimakia eta erantsi eskabideari.
- Proiektuaren datuak
-
"Proiektuaren datuak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
- Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua
-
“Aurrekontuaren eta diruz lagundu daitezkeen kostuen" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Erantzukizun-adierazpena
Erantzukizun-adierazpena enpresa ordezkaritza-ahalak dituen pertsona sinatu beharko du.
-
Oinarrizko eta harremanetarako datuen formularioa
Oinarrizko eta harrmaneko datuak gehitu behar dituzu eransten den kalkulu-orria erabiliz.
Exceleko oinarrizko datuak eta kontaktukoak betetzea
- Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
-
Aurrekontuaren eta diruz laguntzeko kostuen formularioa
Proiektuaren aurrekontu zehaztua eta diruz lagundu daitezkeen kostuen formularioa aurkeztu behar duzu
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
EHAA argitaratzen denetik sei hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- JUSTIFIKAZIO TEKNIKOA
-
Proiektuaren tipologiaren arabera aurkeztu beharreko agiriak:
Ura
- Inbertsioa gauzatzearen osteko isurketaren analitikaren kopia eskaneatua edo PDF originala,diru-laguntzaren eskabidean zehaztutako parametroak azalduz.
- Ur-kontsumoaren murrizketaren justifikazioa ere sartuko da.
- Organo eskudunak isurketarako emandako baimenaren kopia eskaneatua bidaliko da, edo, hala dagokionean, hori eskatu izana egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Mantenu prebentiboko plana, diruz lagundutako instalazioak ondo funtzionatu dezan.
Airea
- Emisio-fokuen neurketaren txostenaren kopia eskaneatua edo PDF originala, eskabidean aurreikusitako hobekuntza lortu egin dela justifikatzeko.
- Txostena kontrolerako baimendutako erakunde batek egin behar du.
- Emisio lausoen kasuan, hasierako eta amaierako emisio lausoen kuantifikazioaren justifikazioa, diru-laguntzan zehaztutako parametroak betetzen direla egiaztatzen duena.
- Mantenu prebentiboko plana, diruz lagundutako instalazioak ondo funtzionatu dezan.
Hondakinak
- Sortutako hondakin berriari dagozkion onarpen-agirien kopia eskaneatua edo PDF originala. Agiri horiek onartutako kudeatzaile batek eman behar ditu.
- Ekipoen kasuan, Mantenu prebentiboko plana, diruz lagundutako instalazioak ondo funtzionatu dezan.
Lurzoruak
- Diru-laguntza honen esparruan egindako azterlanaren/txostenaren PDF originala.
- Dokumentazioa lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeari lotutako prozeduren tramitaziorako aurkeztu dela erakusten duen justifikazioa.
Diru-laguntza ordainduko da ingurumen-organoak hasitako prozeduren behin betiko onarpena egiten duenean (Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, Lurzoruaren Egokitasunaren Adierazpena, Prozedura Hasteko Salbuespena, Aurri Industrialaren Kudeaketa, adierazpenaren osteko Kontrola eta Jarraipena, eta abar).
Zarata
- Maila akustikoen neurketaren txostenaren kopia eskaneatua edo PDF originala.
- Txostena Administrazioak akreditatutako erakundeak egin behar du, eta bertan agertu behar da zer moteltze maila lortu den diruz lagundutako instalazioarekin.
Usainak
- Maila olfatometrikoen neurketaren eta/edo usainen moteltzearen efizientziaren txostenaren kopia eskaneatua edo PDF originala, UNE-EN <<Airearen kalitatea. Usain-kontzentrazioaren determinazioa olfatometria dinamikoaren bidez>> arauaren arabera. Txostena Administrazioak akreditatutako erakundeak egin behar du, eta bertan agertu behar da zer moteltze maila lortu den diruz lagundutako instalazioarekin.
- Azterlan/txosten olfatometrikoaren kopia eskaneatua edo PDF originala, honako alderdi hauek barne sartuta: usainaren iturri konfinatu eta lausoen identifikazioa; haien usain-emisioen karakterizazioa, UNE-EN <<Airearen kalitatea. Usain-kontzentrazioaren determinazioa olfatometria dinamikoaren bidez>> arauaren arabera; eta usainen sakabanaketaren modelizazioa.
- Instalazioaren usain-emisioak UNE-EN 13725:2004 arauaren arabera determinatzeaz arduratu den erakundearen akreditazioaren kopia eskaneatua bidaliko da.
Azterlanak
- Diru-laguntzaren esparruan landutako azterlanaren/txostenaren PDF originala.
-
EMAS emateari buruzko ebazpena edo EMAS ziurtagiria
-
EMASeko erregistroa berritzeko ebazpena.
-
Ekodiseinuari edo ekoetiketari buruzko arauaren ziurtagiria edo ingurumen-aztarnaren kalkuluari buruzko txostenaren kopia.
-
Diru-laguntza honen esparruan egindako azterlanaren/txostenaren PDF originala.
Dokumentazioa lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeari lotutako prozeduren tramitaziorako aurkeztu dela erakusten duen justifikazioa.
Diru-laguntza ordainduko da ingurumen-organoak hasitako prozeduren behin betiko onarpena egiten duenean (Lurzoruaren Kalitatearen Adierazpena, Lurzoruaren Egokitasunaren Adierazpena, Prozedura Hasteko Salbuespena, Aurri Industrialaren Kudeaketa, adierazpenaren osteko Kontrola eta Jarraipena, eta abar).
-
Egindako saiakuntzen eta eskuratutako homologazioen txostenak.
-
Proiektuaren baldintzen agiri espezifikoaren baldintza partikularren atalean hala ezarri bada, ezarritako baldintza partikularrak justifikatzeko beharrezkoak diren agiriak ere aurkeztu beharko dira.
- JUSTIFIKAZIO EKONOMIKOA
-
Proiektuaren gastu eta inbertsioen zerrenda jasoko du, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, beraren zenbatekoarekin eta beraren jaulkipen-datarekin.
-
Faktura elektronikoak, edo paperezko faktura originalen kopia eskaneatuak.
-
Ordainketen frogagiriak edo fakturak ordaindu direla frogatzen duten beste agiri batzuk.
-
Diru-laguntza gehiagorik jaso bada helburu berberarekin, diru-laguntza horiek jaso izanari eta haien zenbatekoari buruzko zinpeko aitorpena. Helburu berberera zuzendutako diru-laguntza gehiago jaso den edo ez adierazten duen idazkia, jasotako zenbatekoa adieraziz.
-
Inbertsio garbia kalkulatzerakoan aurrezki induzituak kontuan hartu dituzten proiektuetarako, espezifikoki. Inbertsiotik ondorioztatutako aurrezki eta sarrerak birkalkulatu behar dira berriro, diru-laguntzaren eskabidean aurreikusitakoekin alderatuz. Adieraziko da ea instalazioak benetan sortutako sarrerak eta/edo aurrezkiak eskabidean aipatutakoak baino handiagoak edo txikiagoan izaten ari diren (edo horrela izatea aurreikusten den):
Hala dagokionean, egindako kalkuluak kontrastatzea ahalbidetzen duten datuak erantsi behar dira, hala nola isurketa-kanonaren formula, isurtzeko baimenaren fotokopia, fakturak, eta abar.
- PROIEKTUAREN HEDAKUNTZAREN JUSTIFIKAZIOA
-
Proiektua hedatzeko agiri eta publizitaterik eginez gero, horien guztien kopia bidali beharko da. Horri begira, 202/2015 Dekretuaren 20.g) artikuluan adierazitakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren babesa aipatu behar da.
- Justifikazio teknikoa egiaztatzea
- Justifikazio ekonomikoa egiaztatzea
- Proiektuaren hedakuntzaren justifikazioa egiaztatzea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua