Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2023ko deialdia (INKER)
[EKIZIEN]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2023an 18.001 eta 700.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko dirulaguntzak ematea.
Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+B jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.
Eskatutako ekipamenduaren kostuaren (BEZik gabe) arabera, eskaera modalitate hauetakoren batean sartuko da:
– 1. modalitatea: ekipamendu txikia. 18.001 eta 250.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).
– 2. modalitatea: ekipamendu ertaina. 250.001 eta 700.000 euro arteko kostua duena (BEZik gabe).
Aurrekontuko zuzkidura
1.100.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Aurrekontua honela banatuko da, aipatutako modalitateen arabera:
– 1. modalitaterako 400.000 euro erabiliko dira guztira.
– 2. modalitaterako 700.000 euro erabiliko dira guztira.
Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehuneko-tarteen arabera zehaztuko da. Ehuneko-tarte horiek ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, taula honen arabera (1. artikuluan jasotako bi modalitateei aplika dakieke). Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak organo kudeatzaileak onartutako ekipamenduaren kostuari aplikatuko zaizkio. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalaren gomendioak eta dirulaguntzaren xede den eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak kontuan hartu ondoren, dirulaguntzari dagokion zenbatekoa zehaztuko da, formula hau aplikatuta. Zenbateko horietan BEZa ez dago barne.
Tarteak
Ekipamenduaren balio-tarteak
Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak
1
18.001-100.000
25-40
2
100.001-250.000
41-60
3
250.001-450.000
61-75
4
450.001-700.000
76-80
Erakunde eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.
Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio erakunde eskatzaileari dirulaguntza osoa 2023an, betiere 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero:
- Finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
- Erantzukizunpeko adierazpena. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.
Aurrekontua honela banatuko da, aipatutako modalitateen arabera:
– 1. modalitaterako 400.000 euro erabiliko dira guztira.
– 2. modalitaterako 700.000 euro erabiliko dira guztira.
Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehuneko-tarteen arabera zehaztuko da. Ehuneko-tarte horiek ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, taula honen arabera (1. artikuluan jasotako bi modalitateei aplika dakieke). Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak organo kudeatzaileak onartutako ekipamenduaren kostuari aplikatuko zaizkio. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalaren gomendioak eta dirulaguntzaren xede den eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak kontuan hartu ondoren, dirulaguntzari dagokion zenbatekoa zehaztuko da, formula hau aplikatuta. Zenbateko horietan BEZa ez dago barne.
Tarteak | Ekipamenduaren balio-tarteak | Finantza daitezkeen gehieneko ehuneko-tarteak |
1 | 18.001-100.000 | 25-40 |
2 | 100.001-250.000 | 41-60 |
3 | 250.001-450.000 | 61-75 |
4 | 450.001-700.000 | 76-80 |
Erakunde eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.
Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.
Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio erakunde eskatzaileari dirulaguntza osoa 2023an, betiere 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero:
- Finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
- Erantzukizunpeko adierazpena. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.
Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
ERAKUNDE ONURADUNAK
Deialdiaren eskaera baten erakunde onuradun izango da eskaera aurkezten duen erakundea; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badago (aurrerantzean, ZTBES) –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetakoren batean:
– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
– Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
LAGUNTZA-ERAKUNDEAK
Deialdiko eskaera baten laguntza-erakunde izango da erakunde eskatzailearen alde agertzen dena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa– kategoria hauetakoren batean:
– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
– Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
– Ikerkuntza kooperatiboko zentroak.
– Teknologia-zentroak.
– Ikerkuntza sanitarioko zentroak.
Laguntza-erakundeek eskaeran parte hartuko dute; alegia, ikerketa-taldeak utziko dituzte eta taldeok eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiliko dute beren ikerketa-proiektuetan.
BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egotea
ERAKUNDE ONURADUNAK
Deialdiaren eskaera baten erakunde onuradun izango da eskaera aurkezten duen erakundea; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badago (aurrerantzean, ZTBES) –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetakoren batean:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
- Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
LAGUNTZA ERAKUNDEAK
Deialdiko eskaera baten laguntza-erakunde izango da erakunde eskatzailearen alde agertzen dena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa– kategoria hauetakoren batean:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
- Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
- Ikerkuntza kooperatiboko zentroak.
- Teknologia-zentroak.
- Ikerkuntza sanitarioko zentroak.
Laguntza-erakundeek eskaeran parte hartuko dute; alegia, ikerketa-taldeak utziko dituzte eta taldeok eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiliko dute beren ikerketa-proiektuetan.
-
Eskaeran gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-talde bat jasoko da
Eskaera aurkezten duen erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Eskaeran laguntza-erakunde batek edo gehiagok parte hartzen badute, gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-taldeak aurkeztuko dira erakunde bakoitzeko. Horiek ere dagokien erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Ikertzaile horien guztien multzoa izango da ekipamendu zientifikoa erabiliko duen edo duten proiektuetako ikerketa-taldea.
- Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talderen batean: erakunde eskatzailea edo laguntza-erakundea.
-
Ikertzaile bakoitzak, ikertzaile nagusiak barne, deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa.
Eskaera batean baino gehiagotan parte hartuz gero, horren berri emango da, horietako zeinetan parte hartuko duen aukera dezan, eta gainerako eskaeretan baztertuta geratuko da.
Doktorego-tesia egiteko kontratatutako pertsonek ezingo dute ekipamenduen eskaeran parte hartu (prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera).
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak 2023rako eta 2024rako esleitutako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituen adierazi beharko du
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen 2023. eta 2024. urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die esleitu eta konprometitutako jarduerei.
- Ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeretan parte hartu 2022an deitutako dirulaguntzaren baten onuradun izan diren ikerketa-taldeetako ikertzaileak, ezta, hala badagokio, dirulaguntza jaso duen erakunde onuradunaren alde egin duten ikerketa-taldeetako ikertzaileek ere.
-
Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza
Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza, 2024ko abenduaren 31ra arteko aldirako, gutxienez, eta ekipamendua erabiliko duten proiektuetan aurreikusitako dedikazioaren berbererako, gutxienez.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea, bai eta ordu-dedikazioa deklaratzea ere
Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, halakorik bada. Gainera, aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, argi gelditu dadin nahiko ordu eskain diezazkiela proiektutan konprometitutako jarduerei.
- Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute.
-
Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak
1.– Ekipamenduek eskaeran parte hartzen duten erakundeetako ikerketa-taldeen oraingo zein etorkizuneko ikerketa-proiektuak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute. Ekipamendua erabiliko duten proiektuak 2024ko abenduaren 31ra arte garatuko dira, ekipamendua erakunde onuradunean funtzionatzen hasten denetik.
Ez dira diruz lagunduko eskaera aurkeztu aurretik eskuratutako ekipamenduen gastuak.
2.– Dirulaguntza eman den xede jakinera bideratuko dira agindu honen bidez diruz lagundutako ondasunak, gutxienez bost urtez erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak badira, eta gutxienez bi urtez gainerako ondasunak direnean.
3.– Deialdi honetan eskatutako ekipamendua erabiliko duten proiektuak administrazio publikoek finantzatu beharko dizkiete espresuki eskaeran parte hartu duten erakundeei, lehiaketa bidezko deialdi publikoen bitartez.
Ekipamendua eskatzen duen proiektua ez da onartuko proiektuko ikertzaile nagusiak ez badu parte hartzen.
4.– Eskatutako ekipamendua, funtsean, gailu bakarra izango da, teknologikoki oinarrizkoa edo ardatza, eta 18.001 euro eta 700.000 euro artekoa. Gailu horrekin batera, aukerako zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.
Ezin izango dira finantzatu firma komertzial baten baino gehiagoren gailuetarako eskaerak, guztien artean funtzionamendu-unitate bakarra osatzen ez badute. Era berean, ezin da ekipamendu bereko ale bat baino gehiago eskatu.
5.– Ekipamendu bat beste erakunde batekin kofinantzatzen bada, hori emateko ebazpenak erakunde horrek ekipamendua erosteko zer finantzaketa ematen duen adieraziko du. Ekipamendu horrek deialdi honetan eskatutakoaren berbera izan beharko du.
6.– 100.000 eurotik gorako ekipamenduak langile espezializatuek erabili behar dituzte, eta mantentze-lan zorrotzak eskatzen dituzte. Hori dela eta, eskaeran parte hartzen duten erakundeek ekipamenduaren eskuragarritasun eta errentagarritasun ahalik eta handienak egiaztatu behar dituzte. Horretarako, ekipamendua erabiltzeko operadore egokiak eta ekipamenduaren urteko mantentze-kontratua izateko konpromisoa hartuko dute.
7.– Eskaeran laguntza-erakunderen batek parte hartzen badu, eskatutako ekipamenduaren erabilera kudeatzeko araudi bat aurkeztu beharko da, eskaeran parte hartzen dutenek bete beharko dutena.
8.– Deialdi honetatik beren-beregi baztertzen dira hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko (alegia, erabilera ez-zientifikoko) altzari, gailu eta tresnak, irakaskuntzarako edo kalitatea kontrolatzeko eta zerbitzu teknikoak emateko erabiltzen direnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak. Aitzitik, prozesuak kontrolatzeko ordenagailuak eta kalkulu matematikoko ekipo bereziak onartu egingo dira.
Betekizunak
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak; dekretu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.
Dena dela, erakunde eskatzaileak aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri emango zaio dirulaguntza eman duen organoari.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1018709Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazio teknikoa
-
Proiektuetan ekipamenduaren premia dagoela justifikatuko duen memoria teknikoa. Orain arte erabili izan diren ekipamenduen ordez orain eskatzen diren teknika eta tresna horiek zergatik diren beharrezko azaldu behar da, beraz. Bere inguru zientifikoan ekipamendu hori dagoen edo ez.
-
Ikerketa-taldeko ikertzaile bakoitzaren curriculum vitae laburtua (azken 6 urteei buruzkoa, deialdia egiten den egunetik zenbatzen hasita), ikertzaile bakoitzaren sinadurarekin eta horretarako txantiloia erabilita. Ezaugarri horiek betetzen dituzten CVak bakarrik hartuko dira kontuan, eta ezaugarri horiek betetzen ez dituztenei agiriak zuzentzeko eskatuko zaie.
-
Ekipamendu bat beste erakunde batekin batera kofinantzatzen bada, hori emateko ebazpenak erakunde horrek ekipamendua erosteko zer finantzaketa ematen duen adieraziko du beren-beregi. Ekipamendu horrek deialdi honetan eskatutakoaren berbera izan beharko du.
- Dokumentazio administratiboa
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak sinatutako agiria (erantzukizunpeko adierazpena), 2023-2024 aldian aktibo dauden proiektuei zenbat denbora eskainiko dien adierazita; horrez gain, zehaztu behar da zenbat denbora eskainiko zaion kofinantzatutako proiektuari, 7.4 artikuluaren arabera.
-
Erakunde eskatzailearekin edo laguntzakoarekin parte hartuko duen ikertzaile bakoitzaren lan-egoerari buruzko agiriak (kontratua), hauek zehaztuta: kontratuaren hasiera eta amaiera, iraupena eta urteko dedikazioa. Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, gainera, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena. Gainera, aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, 7.6 eta 7.7 artikuluei jarraikiz.
-
Eskaeran parte hartzen duten erakundeetan lehendik dauden ekipamenduak eskatzen badira, honako hauek aurkeztu beharko dira: ekipamendu horien erosketa-fakturak, egungo egoera, ekipamenduaren azken urteko erabileraren estatistika (erabileraren erregistroko liburuxkarekin bat etorriz) eta ekipamendu berriak aurrekoarekiko dituen abantailen deskribapena.
-
Eskaeran laguntza-erakunde batek parte hartuko badu, erabilera kudeatzeko araudia aurkeztu behar da, sail honek abalaturik eta erakunde eskatzaileak sinaturik, eta araudi horrek bermatuko du ekipoaren erabilera beste ikerketa-talde batzuekin partekatuko dela.
- Legez eratuta eta baimenduta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
-
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zigor-zehapenik edo administrazio-zehapenik duten erakundeek eta horretarako gaitasunik gabe uzten dien legezko debekurik duten erakundeek ere ezin izango dute dirulaguntza hau jaso, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ezingo zaie laguntzarik edo dirulaguntzarik eman sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoei eta juridikoei, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tartean. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta, estatu-legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak; dekretu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.
Dena dela, erakunde eskatzaileak aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, dirulaguntza eskatu duten erakundeek zergekiko obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikuluak; dekretu hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartu zuen.
Dena dela, erakunde eskatzaileak aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du. Hala eginez gero, beharrezko egiaztagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu eskaerarekin batera.
Interesdunek Nafarroako Ogasunean ordaintzen badituzte zergak, zerga-betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeraren batean dauden erakundeak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri emango zaio dirulaguntza eman duen organoari.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Beste finantzaketa-iturririk baduzu edo eskatu badira, eskabidearen edo emakidaren kopia erantsi behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta egotea
ERAKUNDE ONURADUNAK
Deialdiaren eskaera baten erakunde onuradun izango da eskaera aurkezten duen erakundea; betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Erregistroan akreditatuta badago (aurrerantzean, ZTBES) –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetakoren batean:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
- Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
LAGUNTZA ERAKUNDEAK
Deialdiko eskaera baten laguntza-erakunde izango da erakunde eskatzailearen alde agertzen dena, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (aurrerantzean, ZTBES) Erregistroan akreditatuta badago –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa– kategoria hauetakoren batean:
- Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerkuntza-zentroak.
- Unibertsitateen ikerkuntza-egiturak (UPV/EHU izan ezik).
- Ikerkuntza kooperatiboko zentroak.
- Teknologia-zentroak.
- Ikerkuntza sanitarioko zentroak.
Laguntza-erakundeek eskaeran parte hartuko dute; alegia, ikerketa-taldeak utziko dituzte eta taldeok eskaeraren xede den ekipamendu zientifikoa erabiliko dute beren ikerketa-proiektuetan.
-
Eskaeran gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-talde bat jasoko da
Eskaera aurkezten duen erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Eskaeran laguntza-erakunde batek edo gehiagok parte hartzen badute, gutxienez hiru ikertzaileko ikerketa-taldeak aurkeztuko dira erakunde bakoitzeko. Horiek ere dagokien erakundeko ikertzaileak izan behar dira nahitaez. Ikertzaile horien guztien multzoa izango da ekipamendu zientifikoa erabiliko duen edo duten proiektuetako ikerketa-taldea.
- Gailua erabiliko den proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talderen batean: erakunde eskatzailea edo laguntza-erakundea.
-
Ikertzaile bakoitzak, ikertzaile nagusiak barne, deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa.
Eskaera batean baino gehiagotan parte hartuz gero, horren berri emango da, horietako zeinetan parte hartuko duen aukera dezan, eta gainerako eskaeretan baztertuta geratuko da.
Doktorego-tesia egiteko kontratatutako pertsonek ezingo dute ekipamenduen eskaeran parte hartu (prestatzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 21. artikuluaren arabera).
-
Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak 2023rako eta 2024rako esleitutako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituen adierazi beharko du
Erantzukizunpeko adierazpen sinatu baten bidez, parte hartzen duen ikertzaile bakoitzak adieraziko du zenbat ordu konprometitu dituen 2023. eta 2024. urteetarako emandako edo eskatutako beste proiektu batzuetan. Hori horrela, ordu-kopuru nahikoa eskaini beharko die esleitu eta konprometitutako jarduerei.
- Ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeretan parte hartu 2022an deitutako dirulaguntzaren baten onuradun izan diren ikerketa-taldeetako ikertzaileak, ezta, hala badagokio, dirulaguntza jaso duen erakunde onuradunaren alde egin duten ikerketa-taldeetako ikertzaileek ere.
-
Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza
Erakunde eskatzaileak edo laguntza-erakundeak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza, 2024ko abenduaren 31ra arteko aldirako, gutxienez, eta ekipamendua erabiliko duten proiektuetan aurreikusitako dedikazioaren berbererako, gutxienez.
-
Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea, bai eta ordu-dedikazioa deklaratzea ere
Ikertzaileak obra-kontratu bat badu, agiri bidez frogatu beharko du obraren iraupena eta kontratuaren luzapena, halakorik bada. Gainera, aipatutako obrari zenbat ordu eskaini behar dizkion adierazi beharko du, argi gelditu dadin nahiko ordu eskain diezazkiela proiektutan konprometitutako jarduerei.
- Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute.
-
Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak
1.– Ekipamenduek eskaeran parte hartzen duten erakundeetako ikerketa-taldeen oraingo zein etorkizuneko ikerketa-proiektuak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute. Ekipamendua erabiliko duten proiektuak 2024ko abenduaren 31ra arte garatuko dira, ekipamendua erakunde onuradunean funtzionatzen hasten denetik.
Ez dira diruz lagunduko eskaera aurkeztu aurretik eskuratutako ekipamenduen gastuak.
2.– Dirulaguntza eman den xede jakinera bideratuko dira agindu honen bidez diruz lagundutako ondasunak, gutxienez bost urtez erregistro publikoetan inskriba daitezkeen ondasunak badira, eta gutxienez bi urtez gainerako ondasunak direnean.
3.– Deialdi honetan eskatutako ekipamendua erabiliko duten proiektuak administrazio publikoek finantzatu beharko dizkiete espresuki eskaeran parte hartu duten erakundeei, lehiaketa bidezko deialdi publikoen bitartez.
Ekipamendua eskatzen duen proiektua ez da onartuko proiektuko ikertzaile nagusiak ez badu parte hartzen.
4.– Eskatutako ekipamendua, funtsean, gailu bakarra izango da, teknologikoki oinarrizkoa edo ardatza, eta 18.001 euro eta 700.000 euro artekoa. Gailu horrekin batera, aukerako zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.
Ezin izango dira finantzatu firma komertzial baten baino gehiagoren gailuetarako eskaerak, guztien artean funtzionamendu-unitate bakarra osatzen ez badute. Era berean, ezin da ekipamendu bereko ale bat baino gehiago eskatu.
5.– Ekipamendu bat beste erakunde batekin kofinantzatzen bada, hori emateko ebazpenak erakunde horrek ekipamendua erosteko zer finantzaketa ematen duen adieraziko du. Ekipamendu horrek deialdi honetan eskatutakoaren berbera izan beharko du.
6.– 100.000 eurotik gorako ekipamenduak langile espezializatuek erabili behar dituzte, eta mantentze-lan zorrotzak eskatzen dituzte. Hori dela eta, eskaeran parte hartzen duten erakundeek ekipamenduaren eskuragarritasun eta errentagarritasun ahalik eta handienak egiaztatu behar dituzte. Horretarako, ekipamendua erabiltzeko operadore egokiak eta ekipamenduaren urteko mantentze-kontratua izateko konpromisoa hartuko dute.
7.– Eskaeran laguntza-erakunderen batek parte hartzen badu, eskatutako ekipamenduaren erabilera kudeatzeko araudi bat aurkeztu beharko da, eskaeran parte hartzen dutenek bete beharko dutena.
8.– Deialdi honetatik beren-beregi baztertzen dira hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko (alegia, erabilera ez-zientifikoko) altzari, gailu eta tresnak, irakaskuntzarako edo kalitatea kontrolatzeko eta zerbitzu teknikoak emateko erabiltzen direnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak. Aitzitik, prozesuak kontrolatzeko ordenagailuak eta kalkulu matematikoko ekipo bereziak onartu egingo dira.
Agindu honen I. eranskinean jasotzen da eskabidearen edukia. Eskaera egiteko inprimakia III. eranskinean dago jasota eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1018709
Eskabidea bi urratsetan egin beharko da:
Lehenik, laguntza eskatuko duen ikertzaile nagusiak alta eman beharko du aplikazioan erabiltzaile gisa, dagoeneko ez bada, edo ziurtapen elektroniko pertsonalaren bitartez sartu (esate baterako, NAN elektronikoa erabiliz). Hori egin eta gero, aipatu aplikazioan zehaztutako jarraibideak jarraitu beharko ditu, harik eta eskaera erabat bete arte.
Ondoren, eskabidea aplikazioan bete eta gero eta agindu honen I. eranskinean azaldutako dokumentazio osagarria gehitu ondoren, erakundeak edo legezko ordezkariak eskabidea elektronikoki sinatu beharko du; horrela soilik geldituko da erregistratuta. Horretarako, erakunde eskatzaileak eskabidea elektronikoki sinatzeko erakundearen txartela eduki beharko du, edo, bestela, legezko ordezkariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ahalordeen erregistro elektronikoan alta emanda egon beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua), esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak
Deialdi honetara bildutako pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari, beste organismo publiko batzuetan egiaztatzeko aurkeztutako dokumentuak egiazkoak direla.
Parte hartuko duten gainerako ikertzaileek beren NAN edo AIZ zenbakia adierazi beharko dute eskabidean. Administrazio eskudunak automatikoki egiaztatuko du zenbakia aipatutako aplikazioan, elektronikoki.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Jarraipena
Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Dokumentazioa
-
Dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, eta 2023. urtea amaitu baino lehen, finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak aurkeztu beharko ditu erakunde eskatzaileak, bide telematikozko aplikazioa erabiliz eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
Halaber, erantzukizunpeko adierazpen bat ere aurkeztu beharko du eskatzaileak. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.
-
Dirulaguntza onartu eta urtebete igaro ostean, eskuratutako ekipamendua jaso, martxan jarri eta erabiltzeari buruzko txostena aurkeztu beharko du erakunde onuradunak bide telematikoz eskura daitekeen aplikazioarekin eta legezko ordezkariaren sinadura elektronikoarekin; txosten horrek, gutxienez, atal hauek jasoko ditu:
a) Ekipamenduaren behin betiko kokapenaren deskribapena.
b) Eskuratutako ekipamenduaren kalitatearekiko adostasuna, aurreikusitako helburuetarako egokia dela, eta harrera-proben emaitza.
c) Laguntzako beste erakunde batekin partekatutako eskaera bat bada, talde eskatzaileen artean ekipamendua batera erabiltzeko programa.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua