Ekipamendu zientifikoa eskuratzeko laguntzak emateko 2022ko deialdia

[EKIZIEN]

Deskribapena


Xedea

2022an 18.000 eta 240.000 euro bitarteko kostua (BEZik gabe) duten ekipamendu zientifikoak erosteko laguntza ekonomikoak ematea.

Deialdi honen ondorioetarako, ekipamendu zientifikotzat hartzen da I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (ekipoen) multzoa.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

1.– Ekipamenduak eskuratzeko laguntzen zenbatekoa finantza daitekeen gehieneko ehunekoaren arabera zehaztuko da. Ehuneko hori ekipamenduaren kostua oinarri hartuta lortuko da, taula honen arabera. Gehieneko finantzaketa-ehuneko hori organo kudeatzaileak onartutako eskaeraren zenbatekoari aplikatuko zaio. Dirulaguntza jasoko duen eskaera bakoitzerako onartutako kofinantzaketak eta Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Ikerketako Estatu Agentziaren Koordinazio eta Ebaluazio Azpiatalak eginiko gomendioak kontuan hartuta zehaztuko da dirulaguntzaren zenbatekoa. Zenbateko horietan BEZa ez dago barne.

Tarteak

Finantza daitekeen gehieneko ehunekoa

Eskatzailearen finantzaketa-ehunekoa

18.001-25.000

100

0

25.001-40.000

95

5

40.001-60.000

90

10

60.001-80.000

85

15

80.001-90.000

80

20

90.001-100.000

75

25

100.001-120.000

70

30

120.001-145.000

65

35

145.001-170.000

60

40

170.001-200.000

55

45

200.001-240.000

50

50

2.– Erakunde eskatzaileak deialdi honen bidez jasoko duen laguntza osatzeko kopurua jartzeko konpromisoa hartuko du, harik eta, gutxienez, eskatutako ekipamendurako organo kudeatzaileak onartu duen eskaeraren zenbatekora iritsi arte; zenbateko hori aurreko paragrafoan deskribatu da.

3.- Erosketak dakartzan zergak ordaintzeko kostuak, ordea, ez dira finantzatuko.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza 14.5 artikuluan zehaztutakoaren arabera onartu ondoren, igorpen bakarrean ordainduko zaio erakunde eskatzaileari dirulaguntza osoa 2022an, betiere 17.1 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu eta gero:

  • Finantzatutako ekipamendu zientifikoaren erosketaren jatorrizko fakturak. Ebazpenean aipatzen den ekipamenduaren deskribapena jaso beharko da fakturetan.
  • Erantzukizunpeko adierazpena. Bertan adieraziko du ekipamendu zientifiko berbera eskuratzeko beste erakunde publiko zein pribaturen baten kofinantzaketa jaso duen ala ez. Hala bada, jasotako finantzaketaren akreditazioa aurkeztu behar du.

Nori dago zuzenduta


Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak

Erakunde ikertzaileak, betiere, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) Erregistroan akreditatuta badaude –Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 28. artikuluan jasotakoa–, honako kategoria hauetan:

– Oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketa-zentroak.

– Unibertsitateen Ikerketa Egiturak (UPV/EHU izan ezik).

– Lankidetzazko ikerketa-zentroak.

– Teknologia-zentroak.

BERARIAZKO BETEKIZUNAK: ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZAREN EUSKAL SAREKO AGENTEAK:

Eskakizunak:

  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea

  • Erakunde bakoitzeko gutxienez 3 ikertzaile zerrendatzea

  • Gailua erabiliko duten proiektuetako ikertzaile nagusiek ekipamenduaren eskaeran parte hartu beharko dute, ikerketa-talderen batean: erakunde eskatzailea edo laguntza-erakundea.
  • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetarako eskaera bakarrean parte hartu ahal izango du, dela erakunde eskatzailearen kide gisa, dela laguntza-erakundearen kide gisa.

  • Parte hartuko duen ikertzaile bakoitzak 2022rako eta 2023rako esleitutako edo eskatutako beste proiektu batzuetan zenbat ordu konprometitu dituen adierazi beharko du

  • Ezin izango dute deialdi honetako ekipamendu-eskaeretan parte hartu 2021ean deitutako dirulaguntzaren baten onuradun izan diren ikerketa-taldeetako ikertzaileak, ezta, hala badagokio, dirulaguntza jaso duen erakunde onuradunaren alde egin duten ikerketa-taldeetako ikertzaileek ere.
  • Erakunde eskatzaileak edo laguntzakoak deialdiko eskaerak entregatzeko epea amaitu baino lehen kontratatu behar du ikertzaile bakoitza

  • Ikertzaileek obra-kontratu bat badute, agiri bidez frogatzea, bai eta ordu-dedikazioa deklaratzea ere

  • Ikerbasque Fundazioak Research Professor, Research Associate edo Research Fellow kategorietan kontratatutako ikertzaileak, baldin eta erakunde bati atxikita badaude, erakunde horretako langileak direla ulertuko da; betiere, atxikipen-agiria aurkezten badute.
  • Ekipamenduen eta proiektuen betekizunak

Betekizunak

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea
  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa
  • Erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenen bat ez izatea bide penaletik edo administratibotik, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean ez egotea, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne direla, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri emango zaio dirulaguntza eman duen organoari.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1018708

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi hau EHAAn argitaratzen denetik hasita sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Jarraipena


Ezarritako baldintzak betetzen dituela eta aurreikusitako helburuak lortzen dituela justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko du adierazitako lekuetan

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk