2022-2023 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuarekin lotutako prestakuntza-jarduerak egiteko deialdia
[ELEANIZTASUNERANTZ]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutario edo erregelamenduzkoa duten elkarte edo federazioentzako dirulaguntzak iragartzea, baldintza izanik 2022-2023ko ikasturtean hizkuntza-proiektu eleaniztunak egitea modalitate hauetakoren batean:
A modalitatea: Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, hizkuntzen tratamendu integral eta integratuan sakonduko duena, bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak kontuan hartuta. I. eranskina.
B modalitatea: Ikastetxeko hizkuntza-proiektua, atzerriko hizkuntzetako curriculum-arloen irakaskuntzan eta ekimen berritzaileetan sakonduko duena. I. eranskina.
Bi modalitateetan, proiektuek ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren garapenari lotutako prestakuntza-jarduerak barne hartu behar dituzte.
Deialdi honi lotutako prestakuntzaren eta horri dagozkion proiektuen helburua da hezkuntza-komunitate bakoitzak, ikasleen komunikazio-konpetentzia eta testuinguru soziolinguistikoa ezagututa, bere hizkuntza-proiektua diseinatu eta garatzea. Horretarako, berrikuntza didaktiko-metodologikoak abiaraziko ditu, hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia garatzeko; berrikuntza horiek, hala, hezkuntza-zentroko erabilera-hizkuntza guztiak aintzat hartuko ditu —bi hizkuntza koofizialak eta atzerriko hizkuntzak—, ikasleak ahalik eta gehien garatu ditzan hizkuntza-trebetasunak. Horrek guztiak lagungarri izan behar du hezkuntza-zentroaren hizkuntza-proiektua lantzeko eta garatzeko, zentroaren hezkuntza-proiektuaren esparruan.
Aurrekontuko zuzkidura
1.332.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, eta honela egingo dira ordainketak:
a) Lehen ordainketa emandako dirulaguntzaren zenbateko osoaren herena izango da, eta deialdiari buruzko ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean egingo da, baldin eta tartean laguntzari berariaz uko egin ez bazaio eta lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren gutxienez % 50 justifikatu badu erakunde onuradunak.
b) Bigarren zatian gainerakoa ordainduko da, erakunde onuradunak 17. artikuluan aipatutako frogagiriak ikasturtea amaitu eta 2023ko ekainaren 15era bitarte aurkeztu ondoren, egun hori barne.

Nori dago zuzenduta
Elkarteak
Eskakizunak:
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.
Federazio edo elkarte eskatzailearen eratze aktaren edo eskrituraren kopia konpultsatua.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, arrazoituta, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen testu bategin hori); kasu horretan, lehenago aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

Federazioak
Eskakizunak:
- Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.

Betekizunak
- Ikastetxe elkartuen hizkuntza-proiektuak aurkeztea, modalitateen arabera. Oraingo ikasturterako lan-plana jaso beharko du.
- Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxe eta irakasleen kopuruaren gaineko aurreikuspen bat egitea.
- Ikastetxeek konpromisoa ematea proiektuak abian jarriko dituztela ziurtatuko duten ikastetxeetako bakoitzeko irakasleen artetik gutxienez hamarrek parte hartzeko proiektuekin lotutako prestakuntzan.
- Deialdi honetan parte hartzen hasiko diren ikastetxeek konpromisoa ematea proposatutako proiektuetan gutxienez bi urtez parte hartzeko. Ikastetxeek lehenagotik ere parte hartu badute, lan-plan eguneratu bat diseinatu beharko dute aurreko proiektuaren ebaluazioa egin ondoren, helburuak lortzen lagunduko duten hobekuntza-proposamenak jasota.
- Ez dago dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa ez edukitzea, edo horretarako ezgaitzen dituzten lege-debekuren bat ez izatea, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduraren eraginpean ez egotea.

- Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38
Kodea
1013609Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1. Ikastetxeko hizkuntza-proiektuek, bi modalitateetatik edozeinetakoak direla, atal hauek eduki beharko dituzte (IV. eta V. eranskinak, modalitatearen arabera):
- Diagnostikoa, hauek hartuko dituena:
. Eleaniztasunerantz 2021-2022 proiektua inplementatzean aztertu eta ikasitakotik ondorioztatutako hobekuntza-eremuak, proiektua ikasturte honetan garatzen ari diren ikastetxeen kasuan.
. Hobekuntza-esparruak daudela egiaztatzen duten beste ebidentzia batzuk.
. Ikastetxe elkartuek nolako ibilbidea duten hizkuntzekin zerikusia duten esperientzietan.
- Helburuak, hartzaileei eta antolatutako ekintzei buruzko datuak barne:
a) Hartzaileak, proiektuan parte hartzen dutenak:
. Ikastetxeko ikasleen talde eta maila guztien kopurua.
. Proiektuan parte hartzen duten ikasleen talde eta hezkuntza-maila guztiak.
. Irakasle guztien kopurua eta proiektuan parte hartzen duten irakasleen kopurua.
b) Proiekturako aurreikusitako ekintzak, helburu estrategikoetan oinarrituak. Plangintza eta gauzatze-egutegia eta proiektuaren garapena bermatzeko beharrezkoak diren asteko koordinazio-saioen kopurua barne.
c) Proiektua ebaluatzeko irizpideak eta eraginaren emaitzak neurtzeko adierazleak.
d) Federazio edo elkarteak antolatzen dituen eta ikastetxeak parte hartuko duen prestakuntza-ekintzak, eta ikastetxearen beraren barneko jarduerak.
- B modalitateko hizkuntza-proiektuen kasuan, zehaztu egin beharko da hizkuntzez kanpoko zer gai emango den (edo emango diren) atzerriko hizkuntzan, bai eta zenbat ordu izango dituen atzerriko hizkuntzak eta zenbat ordu emango diren atzerriko hizkuntzan ere.
. Atzerriko hizkuntzan irakatsiko diren irakasgaiak aukeratzeko orduan, irakasleek kontuan hartuko dute hau: ikasle-talde baten barruan, atzerriko hizkuntzan emango diren orduen kopurua berdina izatea denentzat, zein arlo edo irakasgai aukeratzen dituzten kontuan izan gabe. Lehen Hezkuntzan, gutxienez, 4,5 ordu emango dira astean, eta 5 ordu Bigarren Hezkuntzan.
. Euskaraz, gaztelaniaz eta atzerriko hizkuntzan emango diren orduen kopuruari eta irakasgaiei dagokienez, adieraziko da zein den hasierako egoera eta zer garapen aurreikusten den bi urteetarako, halako moldez non, ekitatearen mesedetan, maila beraren barruko ikasle guztiak eta ikastetxeko maila guztiak hartuko dituen, arian-arian.
. Garapen horrek kontuan hartuko du ikastetxearen egoera soziolinguistikoa, eta ezingo du ekarri A eta B ereduetan euskaraz irakatsi beharreko ordu-kopurua txikiagoa izatea. Adierazi beharko da, talde bakoitzari dagokionez, zer irakasgairi eta zer irakats-hizkuntzari kenduko zaizkion orduak edukiak atzerriko hizkuntzan emateko.
2. Hezkuntza Sailak ikastetxeen eskura jarri ditu ikastetxearen hizkuntza-proiektua diseinatzeko laguntza-gidak, esteka hauetan: https://labur.eus/hizkuntzaproiektua eta https://labur.eus/hizkuntzaproiektua-2. Gainera, irakurketa-plana egiten laguntzeko hainbat baliabide eta orientabide daude web-orri honetan: https://irakurgune.euskadi.eus/eu/inicio. Gida horiek soil-soilik ikastetxeei laguntzeko dira, eta inola ere ezin dira hartu agindu honetan arautzen diren dirulaguntzei buruzko jarraibide osagarritzat.
3. Ezinezkoa denez COVID-19 epidemiak eragindako egoeraren bilakaera ziurtasunez iragartzea, beharrezkoa da ikastetxeek proiektua irakaskuntza ez-presentzialera egokitzeko aukera aurreikustea.
-
Ikastetxe jakin batek aldi berean harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak baditu federazio batekin eta elkarte batekin, edo federazio edo elkarte batekin baino gehiagorekin, agindu honetatik erator daitezkeen helburuetarako, ikastetxea haietako bakar batekin azalduko da lotua. Horretarako, ikastetxearen legezko ordezkariaren adostasunezko idatzia atxiki beharko da.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiri bidez identifikatzen bazara eta ez bazaude altan egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan :
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiri bidez identifikatzen bazara eta ez bazaude altan egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan :
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
- Ikastetxe elkartuen hizkuntza-proiektuak aurkeztea, modalitateen arabera. Oraingo ikasturterako lan-plana jaso beharko du.
- Egingo den prestakuntza zehaztea, eta prestakuntza jasoko duten ikastetxe eta irakasleen kopuruaren gaineko aurreikuspen bat egitea.
- Ikastetxeek konpromisoa ematea proiektuak abian jarriko dituztela ziurtatuko duten ikastetxeetako bakoitzeko irakasleen artetik gutxienez hamarrek parte hartzeko proiektuekin lotutako prestakuntzan.
- Deialdi honetan parte hartzen hasiko diren ikastetxeek konpromisoa ematea proposatutako proiektuetan gutxienez bi urtez parte hartzeko. Ikastetxeek lehenagotik ere parte hartu badute, lan-plan eguneratu bat diseinatu beharko dute aurreko proiektuaren ebaluazioa egin ondoren, helburuak lortzen lagunduko duten hobekuntza-proposamenak jasota.
- Ez dago dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan jasotako egoeraren batean.
-
Dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboa ez edukitzea, edo horretarako ezgaitzen dituzten lege-debekuren bat ez izatea, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexuagatiko diskriminazioan erortzeagatik gertatutakoak barne.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ez da laguntzarik jasotzen ari xede eta helburu berarekin administrazio publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.
Federazio edo elkarte eskatzailearen eratze aktaren edo eskrituraren kopia konpultsatua.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, arrazoituta, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen testu bategin hori); kasu horretan, lehenago aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, arrazoituta, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen testu bategin hori); kasu horretan, lehenago aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
- Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko. Lehen mailako Hezkuntzan, Derrigorrezko eta Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan diharduten itunpeko ikastetxe pribatuekin, arauz edo estatutuz, harremanak ditu laguntza eskatzaileak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, arrazoituta, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen testu bategin hori); kasu horretan, lehenago aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzaren eskaera aurkezteaz batera, eskatzaileak laguntza ematen duen organoari baimena ematen dio zuzenean egiazta dezan laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betekizunak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela; izan ere, organo kudeatzaileak automatikoki eta behar beste aldiz egiaztatuko du hori, eta ez du eskatzaileen baimenik beharko horretarako, Dirulaguntzen Erregelamendu Orokorra onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua aplikatuz. Erakunde eskatzaileak horren aurka egin ahal izango du, arrazoituta, bat etorriz Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluarekin (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuz onartu zen testu bategin hori); kasu horretan, lehenago aipatutako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Justifikaziorako dokumentazioa 2023ko ekainaren 15era arte aurkeztuko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Erakunde onuradunek, 2022-2023ko ikasturtea amaitutakoan, ekainaren 15era arteko epea izango dute hautatutako hizkuntza-proiektuari buruzko memoria aurkezteko. Memorian, honako hauek jasoko dira:
- Hizkuntza-proiektua zenbateraino gauzatu den parte hartu duten ikastetxeetako bakoitzean, eta proiektuaren ebaluazio orokorra.
- Zer prestakuntza-jarduera egin diren, eta haietako bakoitzaren txostena, honako hauek adieraziz: edukia, eskainitako plaza-kopurua, parte-hartzaile kopurua eta zenbatek gainditu duten ikastaroa. Zehaztu beharko da, era berean, zer kostu ekonomiko izan duen prestakuntza-jarduera bakoitzak.
- Hizkuntza-proiektuak ikastetxeetako bakoitzean izandako eraginaren adierazleak: zenbat ikasle-taldetan ezarri den, eta hizkuntzetan izan dituzten emaitzen ebaluazioa, ikasturtearen hasiera abiapuntutzat hartuta; prestatu ondoren, atzerriko hizkuntzetan B1, B2 edo C1 maila dutela frogatzeko proba ofizialetara aurkezten diren irakasleak zenbat diren, eta haien ehunekoa.
- Jasotako dirulaguntza zertarako erabili den azaltzen duen balantze ekonomikoa, eta federazio edo elkarteko organo gorenaren akta, balantze hori onartzen duena.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.