Kluster programa 2025: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.

[Kluster 2025]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2025ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

4.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak

1.– itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:

  • a) Laguntza-zerbitzuak eta nazioartekotze-jarduketak:
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40raino.
    • Basque Trade & Investment sarearekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak izanez gero, onartutako gastuen % 50eraino handituko da.
    • Onartutako kanpoko gastuetarako, honako muga hauek aplikatuko dira jarduketa-tipologiaren arabera:
    • Zuzeneko merkataritza-misioak: helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50eraino (II. eranskinean dago zerrenda), misioko 50.000 euroren mugarekin.
    • Alderantzizko merkataritza-misioak: beharrezko gastuen % 50eraino, misioko 50.000 euroren mugarekin.
    • Misioan parte hartzen duten pertsonen joan-etorrietarako, egonaldietarako eta mantenurako gastuak jatorriko herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbatekora mugatzen dira (II. eranskinean dago zerrenda).
    • Nazioarteko feriak: standak eta dekorazioak eragindako gastuen eta helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50eraino (II. eranskinean dago zerrenda).
    • Laguntzaren xede diren nazioarteko azokak Nazioarteko Merkataritza Azoken Egutegia onartzen duen Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren ebazpenean (BOEn argitaratu zen) jasotakoak dira.
    • Nazioarteko sustapen- eta zabalkunde-elementuak: proiektu bakoitzaren diru-zenbatekoaren % 50eraino.
    • Klusterrak dinamizatzeko erakundeentzako dirulaguntzentzat, 180.000,00 euroko muga deialdian aurkeztutako nazioarteko laguntza-jarduera guztietarako.
  • b) Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotze arlokoak salbu): onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40raino.
  • c) Zaintza-, informazio-, benchmarking- eta estrategia-zerbitzuak: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40raino.
  • d) Zabalkunde-jarduerak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu).
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40raino.
    • Onartutako kanpo-gastuetarako, % 50eraino, eskaerako 8.000,00 euroko laguntza-mugarekin.
  • e) Kluster sustapeneko eta garapeneko jarduerak, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar):
    • Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40raino.
    • Onartutako kanpo-gastuetarako, % 50eraino, eskaerako 8.000,00 euroko laguntza-mugarekin.
  • f) Foroak dinamizatzeko zerbitzuak, jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak definitzeko: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 50eraino.
  • g) Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzeko zerbitzuak –aurretik e) hizkian landua–: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 50eraino.
  • h) Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 40raino.

Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.

Nori dago zuzenduta


EAEko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.

  • Irabazi asmorik gabeko eta berezko nortasun juridikoa duten elkarteak (elkar¬tea), edo
  • Elkarte horien federazioak (federazioa), berezko nortasun juridikoa dutenak, eta,
  • Elkarte-taldeak (taldea), berezko nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak.

KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa.

Betekizunak

  • Betekizunak: Informazio xehatua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: clusters@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus

SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia

Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua

48011 – Bilbao

Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus

Kodea

1012913

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2025ko otsailaren 10ean amaituko da.

Eskabidea elektronikoki aurkeztu ondorengo izapideak –jakinarazpenak eta justifikazioak barne hartuta– «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako iden­tifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan eskuratu daitezke: https:// www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Ordezkari baten bidez ere izapidetu ahal izango da elektronikoki. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatu ahal izango da, zeina helbide honetan baitago: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak