Kluster programa 2022: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.
[Kluster 2022]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2022ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
3.568.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:
- a) Nazioartekotze-prozesurako laguntza-zerbitzuak eta jarduketak: onartutako gastuen % 40, gehienez.
BasqueTrade & Investment agentziarekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak iza¬nez gero, laguntzaren gehieneko intentsitatea onartutako gastuen % 50era arte handituko da.
- b) Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotzean salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- c) Zaintza-zerbitzuak, informazioa, benchmarking eta estrategia: onartutako gastuen % 40, gehienez.
- d) Hedapen-zerbitzuak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- e) Foroak dinamizatzea, jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak zehazteko: onartutako gas¬tuen % 50, gehienez.
- f) Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzea (aurrez garatu da, DIN1ean): onartutako gastuen % 50, gehienez.
- g) Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako gastuen % 40, gehienez.
- h) Klusterraren sustapena eta garapena, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- i) Ekintza pilotuak: onartutako gastuen % 50, gehienez.
2.– Kanpoko gastuek honako laguntza-muga hauek dituzte:
- a) Eginkizun komertzial zuzenak: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50 gehienez ere.
- b) Eginkizun komertzial zuzenak: misioa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere. Misioko kideen bidaiak, egonaldiak eta mantenuak eragindako gastuetarako, laguntzaren gehieneko muga pertsona bakoitzeko honako hau da: jatorrizko herrialdeari buruzko bidaia-poltsaren zenbatekoa, 2. eranskinaren araberakoa.
- c) Azokak kanpoaldean: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-pol¬tsen zenbatekoaren eta standak eta dekorazioak eragindako gastuen % 50 gehienez ere.
- d) Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren % 50 gehienez ere.
- e) Klusterraren komunikazio-jarduerak (webguneak, buletinak eta abar), sustapena eta baz-kideak erakartzea: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere, 6.000,00 euroko mugarekin urteko eskabide bakoitzeko.
- f) Jardunaldiak, mintegiak eta ekitaldiak: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez, urteko eskaera bakoitzeko 8.000,00 euroko mugarekin.
Laguntza-zerbitzuei eta nazioartekotze-jarduketei dagozkien kanpoko gastuen kasuan –a), b), c) eta d) apartatuetan deskribatzen dira–, 50.000,00 euroko dirulaguntza emango da gehienez ere, banaka egingo diren azoka, misio edo jarduketa bakoitzerako, eta 180.000,00 euro urteko eskabidean aurkeztutako jarduketa guztietarako..
3.- Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.
4.- Dirulaguntza hauek bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere guztira jasotako dirulaguntzek onartutako gastu guztien % 60 gainditzen ez badute. Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

Nori dago zuzenduta
EAEko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.
- Irabazi asmorik gabeko eta berezko nortasun juridikoa duten elkarteak (elkar¬tea), edo
- Elkarte horien federazioak (federazioa), berezko nortasun juridikoa dutenak, eta,
- Elkarte-taldeak (taldea), berezko nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak.
KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa.
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
1.- KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- a) Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE) izatea, eguneratua eta erakunde onuradunen gobernu-organoek onartua, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren» arabera garatua eta www.euskadi.eus orrialdean argitaratua.
- b) Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) izatea, honako hauek barne hartuko dituena: egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta Klusterraren Plan Estrategikoa hedatzeko eta ezartzeko lortu nahi diren emaitzak, hala badagokio, urteko nazioartekotze-proiektua identifikatuz.
- c) Masa kritiko nahikoa izatea. Antolakunde dinamizatzailera (KAD) kuotarekin atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- d) Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Bildutako erakundeen % 60 enpresa gutxienez txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea. Atxikitako enpresa elkartuen kasuan, 651/2014 Erregelamenduaren, Batzordearenaren, ekainaren 17koaren, 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- e) Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak eta abar.
- f) Nazioartekotze-poltsan sartzeko egitura espezializatuak izatea: nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzekoa.
- g) Bere jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- h) Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE), Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketak behar bezala egokitu daitezela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiara eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planera, horiekin bat etortzea, eta haiek ezartzen laguntzea.
- i) Elkartutako erakundeak ordezkatuko dituen zuzendaritza-batzorde bat izatea, eta proposatutako jarduerak Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea.
- j) Kudeatzailearen kontratua eta lanaldi osoan ariko den pertsona bat izatea; hark erantzukizun exekutibo gorena izan beharko du Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) koordinatzeko eta gauzatzeko orduan.
- Federazio eta taldeetan, kontuan hartuko da kide den elkarte horietako bakoitzaren magnitudeen batura, paragrafo honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko
2- Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakundeen elkarte bat denean bakarrik, horietako bat, erakunde eskatzailea, izango da ekintzak gauzatzea koordinatzeko ardura izango duena; era berean, hark hartuko du bere gain ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin egin beharko diren elkarrizketa eta harremanetarako.
- Federazio bat bada, federazio horrek hartuko du bere gain eginkizun hori. Eskabidean berariaz adierazi beharko dira federazioa eta elkartea osatzen duen elkarte bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
- Taldeak ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko du, elkartutako KADari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa izango duena,
- Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eta federazioak eta taldeak osatzen dituzten erakundeek itzultze-obligazioak bete beharko dituzte hala badagokio, Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3.-Erakundeek inskribatuta egon beharko dute elkarteen erregistro publikoan. Hau da, elkartutako KADetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori bete beharko dute.
Baztertutako Erakundeak
- Zigor eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean daudenak, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu artean bete gabe baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: d-industria@euskadi.eus, clusters@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus
SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua
48011 – Bilbao
Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus
Kodea
1012910Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2022ko ekainaren 22ko 15:00etan amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aginduaren 10. artikuluan arautzen da.
1.– Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD):
- a) Klusterraren Plan Estrategikoa (KPE). Plan horretan, erronka komunak identifikatuko dira, erantzunak lankidetzatik planteatzen zaizkienak alegia. Klusterraren Plan Estrategikoa egiteko, Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren adierazpenak jarraitu beharko dira. Planak behar bezala islatuko du taldeak zer posizionamendu duen eta zer ekarpen egiten duen ezarritako lehentasunei eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta teknologia-estrategiaren ezarpenari dagokienez.
- b) Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP), aurreko puntuan deskribatutako KPEtik eratorria. Bertan, 2020ko ekitaldirako aurreikusi diren jarduketak xedatuko dira eta aurrekontua jasoko da, ekintzen, gastuen eta finantzaketa-iturrien banakapenarekin, eta ekintza horietan lanean diharduten langileen zerrenda.
- c) Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.
- d) Parametro sozioekonomikoen egiaztagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko (KAEO) auditore batek egina, klusterraren antolakunde dinamizatzailera (KAD) bildutako enpresak enpresa txiki eta ertainak direla egiaztatzeko. Egiaztagiri horretan ondorengoa zehaztuko da:
- Atxikita dauden eta elkartze-kuota ordaintzen duten zuzenbide osoko erakundeen kopurua; horietatik EAEkoak eta ETEak zenbat diren adierazi beharko da, agindu honen 2.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.
- Ekintza Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.
- e) Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- f) Eskatzailearen ordezkari-ahalmena. Elkarteen kasuan, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.
- g) Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak eta inskripzioa dagozkion erregistroetan.
- h) Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.
- i) Antolakunde dinamizatzaileari (KAD) dagozkion klusterreko enpresen eta kideen zerrenda, eta horiek ordaindutako kuotei eta parametro sozioekonomikoei buruzko informazioa (enplegua, fakturazioa, esportazioen ehunekoak, I+G eta abar).
- j) Antolakunde dinamizatzailea elkartutako antolakunde dinamizatzaile bat bada, Klusterraren Plan Estrategikoan sinergien aprobetxamendua justifikatu beharko da, baita kideen osagarritasuna ere, Klusterraren urteko Jarduketa Plana egiteko. Era berean, kideek horietako bat izendatuko dute antolakunde koordinatzaile gisa eta, programaren ondoreetarako, hura arduratuko da elkarteak aurkeztutako proposamena gauzatzeaz, eman daitekeen laguntza administratzeaz eta programari dagozkion kudeaketa-organoekiko harreman eta elkarrizketez.
- k) Erantzukizunpeko adierazpena datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal– alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek ez dutela jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera eragozten dien zehapen administratiborik edo penalik, eta ez dutela horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek Europar Batasuneko Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik ez dutela jaso, edo, jaso badute, hura itzuli izana edo itzuli ez izana.
- Erakunde eskatzailea, elkartea, taldea eta kideak eta federazioa eta kideak ez direla krisian dauden enpresak, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan ezarritakoaren arabera.
- Erakunde eskatzaileari, elkarteari, taldeari eta kideei eta federazioari eta kideei ez zaie, epai irmo baten bidez, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor bat ezarri edo ez dira delitu hauetakoren bat egitearen erruduntzat jo: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek ez dutela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez direla jo, konkurtsoan deklaratuta ez daudela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez daudela edota ez dituztela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu ez bada.
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek ez dutela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dituztelarik.
- Erakunde eskatzailea, elkartea, taldea eta kideak eta federazioa eta kideak, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985 Legean) araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek, ez dutela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Erakunde eskatzailea, elkartea, taldea eta kideak eta federazioa eta kideak, eta partaideak, egunean daudela dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketan.
- Erakunde eskatzaileak, elkarteak, taldeak eta kideek eta federazioak eta kideek dirulagun-tzak jasotzeko debekurik jaso ez dutela, halaber, honako enpresa hauei dagokienez: eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez, debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direlako susmoa eragiten duten enpresak, zuzendaritzan dauden pertsonak edo beste¬lako inguruabarrak direla eta.
- Klusterraren antolakunde dinamizatzaileak (KAD) lanaldi osoko kudeatzaile bat eta langile kualifikatuz osatutako talde bat dituela, parte hartzen duten enpresen kopuruarekin eta dinamizatu asmo dituzten jarduketekin bat datozenak.
- l) Erakunde publiko edo pribatu batzuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.
2- Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) artikulu honetan zerrendatutako dokumentazioa aurkeztu behar dute. Klusterren antolakunde dinamizatzaileak taldeak badira, taldeko kide diren erakundeen arteko akordioa erantsi beharko dute, koordinatzailea zein izango den eta akordio hori zer ekintzatarako sinatu duten adierazita. Federazioak badira, horiek lider gisa jardungo dute, eta federazio gisa zer ekintza egingo dituzten eta kide den elkarte bakoitzak bere aldetik zein egingo dituen azalduko dituzte..
3- Eskatzaileak edo erakundea osatzen duten kideek baimena ukatzen badute zerga-bete-beharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak zuzenean betetzen dituztela egiaztatzeko, betebehar horiek betetzea egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, bai eta eskatzen zaien bakoitzean ere.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
1.- KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa, eta honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- a) Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE) izatea, eguneratua eta erakunde onuradunen gobernu-organoek onartua, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren» arabera garatua eta www.euskadi.eus orrialdean argitaratua.
- b) Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) izatea, honako hauek barne hartuko dituena: egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta Klusterraren Plan Estrategikoa hedatzeko eta ezartzeko lortu nahi diren emaitzak, hala badagokio, urteko nazioartekotze-proiektua identifikatuz.
- c) Masa kritiko nahikoa izatea. Antolakunde dinamizatzailera (KAD) kuotarekin atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- d) Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Bildutako erakundeen % 60 enpresa gutxienez txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea. Atxikitako enpresa elkartuen kasuan, 651/2014 Erregelamenduaren, Batzordearenaren, ekainaren 17koaren, 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- e) Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak eta abar.
- f) Nazioartekotze-poltsan sartzeko egitura espezializatuak izatea: nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzekoa.
- g) Bere jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- h) Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE), Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketak behar bezala egokitu daitezela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiara eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planera, horiekin bat etortzea, eta haiek ezartzen laguntzea.
- i) Elkartutako erakundeak ordezkatuko dituen zuzendaritza-batzorde bat izatea, eta proposatutako jarduerak Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea.
- j) Kudeatzailearen kontratua eta lanaldi osoan ariko den pertsona bat izatea; hark erantzukizun exekutibo gorena izan beharko du Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) koordinatzeko eta gauzatzeko orduan.
- Federazio eta taldeetan, kontuan hartuko da kide den elkarte horietako bakoitzaren magnitudeen batura, paragrafo honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko
2- Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakundeen elkarte bat denean bakarrik, horietako bat, erakunde eskatzailea, izango da ekintzak gauzatzea koordinatzeko ardura izango duena; era berean, hark hartuko du bere gain ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin egin beharko diren elkarrizketa eta harremanetarako.
- Federazio bat bada, federazio horrek hartuko du bere gain eginkizun hori. Eskabidean berariaz adierazi beharko dira federazioa eta elkartea osatzen duen elkarte bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
- Taldeak ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko du, elkartutako KADari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa izango duena,
- Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eta federazioak eta taldeak osatzen dituzten erakundeek itzultze-obligazioak bete beharko dituzte hala badagokio, Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3.-Erakundeek inskribatuta egon beharko dute elkarteen erregistro publikoan. Hau da, elkartutako KADetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori bete beharko dute.
Baztertutako Erakundeak
- Zigor eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean daudenak, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu artean bete gabe baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak