A2 multzoa: Edizio digitalak

[Euskara gaztelaniazko hedabideetan (Edizio digitalak)]

Deskribapena


Xedea

Nagusiki gaztelania darabilten hedabideetan (eguneroko prentsa eta uhin bidezko irratietan) eta internet bidez notiziak euskaraz ere ematen dituzten berri-agentzietan, euskararen erabilera areagotzeko dirulaguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 euro

Prestazio ekonomikoa

- Defizitarioak diren egitasmoei bakarrik eman ahal izango zaie dirulaguntza. Hots, aurreikusitako gastuak, eskatzaileak ezinbestean jarri beharreko finantzaketa propioarekin zein bestelako dirulaguntza publikoekin berdindu ezin dituzten egitasmoei. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen ez den egitasmoa kanpo utziko da. Gastu-aurrekontuari dagokionez, dirulaguntza emateko, gehienez 400.000 euroko aurrekontua hartuko da oinarri bezala.

- Egitasmo bakoitzari esleitutako dirulaguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko.

- Dirulaguntza bateragarria da edozein erakunde publikok zein pribatuk xede berberaz eman ditzaketenekin, betiere, gainfinantzaketarik ez bada. Agindu honen epe-barrutia amaitu eta 22. artikuluan finkatutako justifikazioari ekin eta gero gainfinantzaketarik gertatu dela ikusten bada, dirulaguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, betiere 20. artikuluan zehaztutako bideari jarraituz. Murrizketa hori gainfinantzaketa adinakoa izango da.

Ordainketa-modua:

Agindu honetan oinarrituz emandako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:

a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren %60 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean zenbatzen hasi eta 2 hilabeteko epean.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako %40a ordainduko da, dirulaguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren.

 

Nori dago zuzenduta


Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Erakundeak legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko: | Legez eratuta egotea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

Enpresaburu indibiduala edo autonomoa

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren identitatea
  • Autonomoen Erregimenean edo dagokion lan-mutualitatean alta emanda egotea.

Betekizunak

  • Eskatzailea den entitate pribatuaren kapitala ez da gehiena publikoa eta gainera fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-partaidetza ez da nagusiki publikoa.
  • Eskatzaileak ez du dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapen edo zehapen penalik, ez eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere.
  • Eskatzaileak ez izatea inolako zigorrik sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretua, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean xedatutakoaren arabera.
  • Eskatzailea ez da onuraduna izan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa/Office Publique de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2024ko dirulaguntzen deialdian.
  • Eskatzailea burutu nahi den egitasmoa egin ahal izateko jabetza intelektualari loturiko elementuen ustiapen-eskubideen jabea da.
  • Ezingo dira onuradun izan, oro har, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak.
  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Egitasmoaren baldintzak deialdian parte hartzeko.

  • Eskatzaileak adierazi behar du beste administrazio publiko bati Agindu honetan araututako dirulaguntzaren helburu bera duen laguntzarik eskatu dion eta eman egin dion.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011634

Eskabidea eta dokumentazioa eranstea


Eskabidea atalean "Egitasmoaren deskribapen teknikoa" eta "Gastu-aurrekontua" eman behar dituzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabetekoa, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu Egoitza elektronikoan.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk